Zer da blog hau?

Aupa Mendaro eta Mendaron guraso zaretenoi!

Egileak:

Patxi Galarraga eta Miren Vives gara, Añes (2006) eta Ingeren (2008) gurasoak. Blog hau gu bion artean idazten dugu, ez gara inoren ordezkari edo bozeramaile. Hori bai, mundu guztia dago gonbidatuta blog honetan parte hartzera, gusto handiz argitaratuko ditugu edonoren aportazioak.

Edukia:

Izenburuak (“Mendaron guraso izatea”) garbi xamar adierazten du ze gairen inguruan jardungo duen blog honek: seme-alaben heziketa izango du ardatz, eta beraz heziketa horretan eragin zuzena dugunoi dago zuzendua: gurasoak, Ikastola, Arno Guraso Elkartea eta Mendaroko hainbat zerbitzu eta baliabide.

Abiapuntua:

Seguru asko guztion desioa izango da seme-alabek heziketa ahalik eta onena jasotzea. Zentzu horretan, gure ustez denok egin dezakegu zerbait heziketa hau hobea izan dadin. Oraingoz gure aportazio xumea blog hau gidatzea izango da, komunikazioa hobetuz eztabaida aberatsagoak izango ditugulakoan.

Helburuak:

Aportazio txiki honen neurri berean, hauek dira gure helburuak:

  • Hezitzaile zeregin honetan guk ere gure prestakuntza behar dugulakoan, han eta hemen topatzen ditugunak konpartitzea, eztabaidarako abiapuntu izango direlakoan.
  • Informazioa zabaltzea eta zentzu kritikoa piztea, gauzak eraiki eta hobetzeko gogoa duzuen gurasoen parte hartzea sustatzeko.
  • Hausnarketa, eritzi, kexa edota txaloen bitartez seme-alaben heziketa hobetzen saiatzea. Era berean, “Mendaron guraso izatea” gaiaren inguruan publikoki edozer adierazi nahi duenari gune bat eskaintzea.
  • Ikastolari eta Arno Guraso Elkarteari eskatzea ireki ditzatela komunikabide eraginkorrak, parte hartze irekiarekin, bi zentzuetan komunikatzea eta eztabaida publikoak eustea ahalbidetuko dutenak. Era berean, eta blog hau bera adibide jarrita, webgune bat edukitzeko ez dela tresna garesti edo epe luzerik behar erakustea.

Hizkuntza:

Gure testu propioak euskaraz zein gazteleraz argitaratzen saiatuko gara. Hori bai, ez gara hasiko topatzen ditugun informazioak itzultzen, bestela ere blog honi eusteak nahikoa denbora eskatuko bait digu. Beste alde batetik, zuen aportazioak euskara edo gaztelera hutsean  iristen bazaizkigu, guretzat hartuko dugu itzulpen bat eransteko eskubidea.

Ser madre/padre en Mendaro

A %d blogueros les gusta esto: