Ikastolako kantxaren estaldura dela eta


Bloga martxan jarri genuela ia hiru urte bete diren honetan, ikastolako patio estaliaren ordezko bikaina dugu gure protesten protagonista: ikastolako kantxaren estaldura berria, noski. Batzuk protestatzeko jaioak garela pentsatuko duzue, eta agian halaxe da. Baina oraingoan arrazoi izugarriak ditugula iruditzen zaigu, estaldura hori bezain izugarriak.

Patxi eta biok, Mendaron gurasoak izateaz gain arkitektuak ere bagara. Beraz, gai honek alde askotatik ukitu gaitu. Ez daukagu interes profesionalik ez eta eta inongo “pikerik” ere estaldura honen inguruan, bere garaian ez bait genuen lehiaketan parte hartu ere egin, arrazoi ezberdinak zirela medio:

a) Kantxari estaldura bat jartzea soluzio txarra iruditzen zitzaigulako (oraindik ere hala pentsatzen dugu).
b) Gure ustez lehiaketa prozesua udal hauteskundeei begira pentsatu zelako (eta ez zen gure asmoa inoren hauteskunde kanpainaren alde lan egitea).
c) Ez geundelako ados lehiaketa oinarrietan proposatzen zen partehartze ereduarekin.

Gure eritzia ahalik eta laburren azaltzen saiatuko gara. Patxadaz hartu!

Estalpearen beharraz

Herri txiki batetako ikastetxe bakarreko kantxa bakarra estaltzeari buruz ari gara. Ikastetxea estali gabeko arearik gabe gelditu da ia: ezinezkoa izango zaigu aurrerantzean eguzkipean partidu bat jokatzea… Gogor saiatu arren, oraindik ez dugu topatu EAE osoan Mendaron bezalako adibiderik: herriko bi kirol instalazio bakarrak 100 metrotara bata bestearengandik, eta biak estalita.

Lehiaketa eta oinarriak

Lehiaketaren oinarriek zer nolako estaldura nahi den adierazten dute, beste edozein aukera aurrez baztertuz. Emaitzaren kalitate tekniko eta estetikoa baloratuko omen dira, eraikuntzarako epea, aurrekontua eta ordainsariez gain. Aurrekontu maximoa 280.000 eurotako zen. Oinarri hauek Udaleko web-orrian zeuden, baina estekak ez dabiltza, beraz, hemen aurki ditzakezue: Bases-concurso.

Lehiaketa eta partehartzea

Hona hemen zergatik esan dugun ez geundela ados lehiaketako oinarriek partehartzearen inguruan esaten zutenarekin: “El Ayuntamiento realizará, con los trabajos que estime convenientes según el Jurado, una exposición pública de los mismos, durante 10 días hábiles.(…) Posteriormente, el Jurado, en acto público anunciado al efecto, procederá al recuento de la votación. El resultado de ésta será tenido en cuenta por el Jurado, pero no será vinculante.”

Azkenean, betiko kontua: herritarren partehartzea eskatzen denean, hau esparru txikietara mugatzen da (jaien programa, etab.), baina erabaki handien debatean herritarra kanporatuta utzi ohi da. Eta badaezpada ere, eritzia “kontsultiboa” izaten da, gutxitan erabakiorra.

Lehiaketaren emaitza

Parte hartze handia izan zuen lehiaketak (arkitektura munduko krisiaren adierazgarri). 58 lan aurkeztu ziren, eta jakin badakigu esperientziaz, lan ordu asko direla horrelako lehiaketei dedikatzen zaizkienak. Epaimahaiak Blur Arquitectura-ri eman zitzaion saria eta beraz, bere proposamena eraikitzeko aukera.

Herentziak eta erabakiak

Proiektu hau EAJ-k martxan jarri eta Bilduk aurrera jarraitzea erabaki zuen, proiektua bereganatuz (eta handiagotuz). Beraz, orain udaleko gobernu taldea eta oposizioko talde nagusia osatzen dutenen arteko kontu bat da.

Obra baten esleipena: prezioa eta epea

Proiektua aukeratu ondoren hau eraikiko duen enpresa aukeratzen da, lehiaketa bidez hau ere. Udaleko teknikariek eta proiektuaren arkitektuak berak ere osatu zuten epaimahaia. Eraikuntza enpresek, proiektua aztertu ondoren, ze epetan eta zenbat diruren truke egingo duten esaten dute. Kasu honetan Altuna y Uría enpresaren eskaintza onartu zen. Eta hau garrantzitsua da: Altuna y Uríak, proiektua (ondo) aztertu ondoren, agindu zuen proiektu hori eraikiko zuela, epearen barruan eta gainera %20ko deskontuarekin. Hona hemen esleipena, kontratua eta baldintza teknikoak.

Gertatutakoaren kontakizun sinesgarri bat

Eta osagai guzti hauek kontutan izanda, hona hemen dakigunez, gertatu dena:

  • Martxoan Altuna y Uría enpresari obraren esleipena eman zitzaion ekainean obra ganoraz hasi ahal izateko dena prest eduki zezan (materiala erosi, egitura metalikoa tailerrean muntatzen hasi, …)
  • Ekainaren bukaeran apurketa batzuk egin eta gero, proiektua eraiki ezina dela dio, epe eta prezio horietan behintzat. Eta gainera, aurreko 3 hilabeteetan ez duela inongo lanik aurreratu.
  • Altuna y Uríak eraiki ezina dela dioena, proiektuaren egileak dio eskulan gehiagorekin eraiki zitekeela (“exige una ejecución exquisita”), baina noski, hori ez zaio errentagarri ateratzen enpresari (lan gehiago = kostu gehiago =  irabazi gutxiago).
  • Udala irteerarik gabeko kale batean dago: epeak bete dira, ez da ezer eraikitzen ari (horrelakorik esaten ez bada ere), ordaindu duen proiektuak ez omen du balio. Kontratuaren klausulek indar gutxi daukate horrelakoetan: epea estua denean enpresa eraikitzaileek daukate zartagina kirtenetik helduta.
  • Altuna y Uríak, salbatzailearen mozorroa jantzi eta aurrefabrikatutako hormigoizko konponbide bat proposatzen du: beste proiektu bat egin genezake, merkeago gainera. Egiten azkarra, muntaia ere di-da batean egiteko modukoa. Gabonetarako dena prest!
  • Estaldura bat estaldura bat da. Zergatik ez?
  • Zergatik ez? Guk ez, udaletxeko teknikariek beraiek ederki asko azaldu zuten lehiaketako oinarrietan:

“Desde el punto de vista estético, la cubrición del patio deberá considerar su condición de fachada urbana principal de Mendaro. Buscará su integración en el conjunto de edificios y terrazas de la ikastola. Cuidará la adecuación al entorno de sus fachadas lindantes con el parque, una de ellas enfrentada a la ermita de la Trinidad, con la que deberá dialogar, y su apariencia a vista de pájaro, dado que el relieve del municipio convierte las cubiertas como una fachada más.”

Galtzaile asko, irabazle bakarra

Mendaroko herriak galdu du, herritarrok galdu dugu. Ikastolak galdu du, baita Udalak ere. Trinitateko ermitak galdu du, asko gainera. Arkitekturak galdu du. Eta irabazi? Altuna y Uríak behintzat seguru ez duela galdu…


Azken hausnarketak

Ziur gaude Altuna y Uría enpresak ez lukela, inolaz ere, eraikin hau Azpeitirako aurkezteko balorerik. Baina gainera, ziur gaude ez Azpeitiko Udalak ez eta herriak ere, ez liokela hau eraikitzen utziko.

Ziur gaude eraiki den estaldurak ez zukeela bere garaian lehiaketa irabaziko, aurkeztutako proiektu bakarra izan balitz ere.

Eta orain zer?

Orain ezer ere ez. Eraikin hori hortxe geldituko da, betirako (behintzat guri dagokigunez). Ikusten dugun bakoitzean hobeto egin zitekeela pentsatuko dugu.

Badirudi Mendaroko Udalari diru piskat pilatzen duen bakoitzean eraikitzeko irrika sartzen zaiola. Agian, behingoz obrak egiteari utzi eta dirua mendarotarroi ganorazko zerbitzuak eskaintzen gastatu beharko luke Udalak.

Hori bai, pare bat urte barru ikastolako haurrentzako solarium bat eraikitzeko asmoa sortzen denean, nahiko D bitamina ez dutelako, agian horrelako zerbait egin beharko dugu.

(Argazki hauek 1920-30 hamarkadakoak dira, sentsibilitate ezberdinen adibide.)

Baina guzti hau, gure eritzia baino ez da. Zein da zurea?

P.S.: Datorren urterako aurrekontuak atzo onartu zituzten, eta nik dakidala behintzat, ez gaituzte horretan partehartzera gonbidatu.

Nota: Lo sentimos, pero la traducción de esta entrada nos llevaría demasiado tiempo y por ahora no la vamos a traducir.

3 pensamientos en “Ikastolako kantxaren estaldura dela eta”

  1. Lan bikaina Miren! Esaten duzunarekin guztiz ados! Aurretik pasatzen naiz egunero eta gero eta gehiago ikusi gero eta astakeri handiagoa iruditzen zait. “Grua puente” bat jarri eta tornoak editen has gaitezke bertan! Ni egia esan ez naiz estalduraren alde egon inoiz, umeek argia, eguzkia behar dutenaren eritzikoa naiz eta, baina gainera estaldura hau, ikaragarria! Mendaro, portland-aren herria. Presentatzio txartel gisara hainbeste poligono industrial eta orain gainera hau, sarreran bertan…. Txundituta nauka lehiaketako oinarrietan jartzen duenaren ondoren hontan bukatzea guztiak, ez naiz arkitektoa baina ez dakit ze dialogo klase izango duten Trinitateko baselizak eta estaldura berriak!
    Hori bai, Altuna y Uriak poltsikoak ondo beteko zituen, Mendarotarren kontura. Goooooooool. Eta guretzat, herentzia polita, hor geratuko da mamotreto hori hurrengo urteetan…Pena galanta ematen du bukaera triste honek!

    1. Bueno, badirudi bukatu dutela. Halaxe dio behintzat Noticias de Gipuzkoako berri honek: Mendaro ya tiene su Partenón.
      Harritzekoa da Udalaren eskutik herritarrok jaso dugun informazio urria: ez gobernatzen ari direnek, ez eta oposizioan daudenek. Inork ez gaitu herritarrok erabakiei buruz informatu. Adibidez, komuna egiteko asmoa zegoen arren zergatik ez den egin, edo eta aurreztu ziren 83.000 euroak ze hobekuntzatan gastatu diren. Ez batak eta ez besteak lan hori egiten ez badu, noren esku dago? Ez al dugu informaziorik merezi? Eskatzen al dugu? Zer da lehenago, oiloa ala arraultza? Egun ona izan!
      Y por cierto, Mendaro ya tenía su Partenón: la ermita de la Trinidad, cuando emergía en la colina y no estaba rodeada de construcciones (no digo arquitectura).

  2. Buenos días. Fui concursante y a cualquiera le apena el resultado. He seguido la noticia desde lejos y no sé el detalle de lo que ha ocurrido en la realidad. Tan sólo me lo imagino. Tiene algo que ver con la poesía “Vida” de José Hierro. Suena así.

    Después de todo, todo ha sido nada,
    a pesar de que un día lo fue todo.
    Después de nada, o después de todo
    supe que todo no era más que nada.

    Grito «¡Todo!», y el eco dice «¡Nada!».
    Grito «¡Nada!», y el eco dice «¡Todo!».
    Ahora sé que la nada lo era todo,
    y todo era ceniza de la nada.

    No queda nada de lo que fue nada.
    (Era ilusión lo que creía todo
    y que, en definitiva, era la nada.)

    Qué más da que la nada fuera nada
    si más nada será, después de todo,
    después de tanto todo para nada.

    1. Se celebra un concurso para cubrir un patio. ¿Por qué?. Supongo que se quiere algo bonito.
    2. 58 equipos hacemos nuestras propuestas. Mal o bien, pero cumplimos con la petición. (Mis dos prouestas eran feas o más feas que la mayoría de los otros participantes, pero si realizables. Es claro, que lo feo no gana un concurso de belleza)
    3. El jurado J1 da como ganador al Equipo A con el proyecto A1 con el presupuesto AP1.
    (Soy calculista y cualquiera sabe que eso (A1) no era ejecutable o que era irrealizable. Me hice unos cálculos muy breves de 5 minutos para comprobarlo. Luego el jurado J1 no controló la calidad del proyecto, ya que eligió algo irrealizable, cuando su cometido era precisamente elegir algo realizable y bonito). El jurado J1 no cumple su función.
    4. El equipo A queda contento de su elección, aunque su proyecto sea irrealizable, pero éste no tiene la culpa, o quizás tan sólo de moralidad, al presentar algo ilógico o falto de sentido común.
    5. El equipo A elabora un nuevo Proyecto A2 con el presupuesto AP2, ahora ya si realizable.
    (El nuevo proyecto A2 no es el proyecto original A1 con el que ganó, es otro. ¿Hubiera ganado el concurso con este otro proyecto A2, más feo y menos fantasioso? No se sabrá nunca.)
    6. Se celebra un concurso de constructoras. ¿Por qué? Supongo que se quiere realizar A2.
    7. Se presentan varias constructoras. Mal o bien, pero cumplen con la petición.
    8. El jurado J2 da como ganador a la Constructora C, para construir el proyecto A2 por el presupuesto AP2-20%. El jurado J2 no cumple con su cometido, porque no controla que la constructora C cumpla su palabra. ¿Por qué? Lo vemos en el 9.
    9. La constructora C dice que no puede hacer el proyecto A2 por el presupuesto AP2-20% porque es un trabajo muy fino y se requiere mucho más dinero.
    10. El Ayuntamiento dice que no tiene más dinero y que hay que hacer otra cosa más barata, pero esto vez sin concurso.
    11. Se hace un nuevo y tercer proyecto A3 por el presupuesto AP3 más barato que el anterior. Es lo realizado realmente, con el que se incumple el apartado 1, de que se quiera algo bonito. Luego ¿Para qué un concurso, si no se quiere algo bonito? o ¿Para qué un concurso si el ayuntamiento puede elegir no hacer la propuesta de los concursantes?. Es como realizar un concurso para haber quien dibuja mejor un florero, y se da el premio a uno de ellos pero para que dibuje una piedra. Hay mucha falta de sentido común en todo esto y falta de respeto a los concursantes.

    Conclusiones preliminares.
    a. Los participantes tienen que ser conscientes de lo que proponen, aunque preveyendo lo que suele suceder con los jurados, es habitual que no pensaran en si es realizable o no. Ya lo harán realizable, porque lo primero es ganar.
    b. Los jurados J1 y J2 tendrían que haber estado capacitados para saber elegir y controlar aquello que eligían. En todo caso como no le pasa nada si elige bien o mal, qué mas da saber elegir.
    c. La constructora C tuvo que haber advertido antes de participar o no participar, ya que conociá con antelación el proyecto A2, luego sabía su dificultad o complejidad. En todo caso, como no la van a hacer nada si no cumple, pues continua.
    d. El ayuntamiento tubo que tener claro que era lo que quería hacer y no ir decidiendo según se iban sucediendo los acontecimientos que conté antes del 1 al 11.
    e. ¿Volverá a suceder algo simiar? Si, claro. Los participantes se seguiran presentando dando igual si hacen bien o mal sus propuestas, los jurados seguiran eligiendo dando igual que hagan bien o man sus elecciones, las constructoras seguirán concursando dando igual si hacen bien o mal sus presupuestos, y los ayuntamientos seguirán decidiendo dando igual si hacen bien o mal sus decisiones.
    f. ¿Qué se ha perdido? El Ayuntamiento pierde fiabilidad o credibilidad ante la ciudadanía, ya que no se puede esperar de aquel que cumpla con la idea a la que se compromete desde el inicio. Se podía hacer una prueba convocando un nuevo concurso para cubrir el mismo patio y así comprobar que de los 58 iniciales probablemente se presentaran muchos menos, aunque ahora con la crisis nunca se sabe. De todas formas, compáresé este hecho con uno similiar que sucediera en una Comunidad de Vecinos. Aquí sucede lo de la famosa frase de Groucho; Estos son mis principios, y si no le gustan tengo otros.
    g. Como medida de precaución y ante un evento similar, lo mejor es averiguar realmente qué es lo que se quiere y establecer unas multas a los jurados para asegurarse de que hagan bien su trabajo, y por la misma razón unas multas para las constructoras que no cumplan a lo que se comprometen. Se me ocurre. si no ¿cómo asegurarse de que no se vuelva a caer en lo mismo? Aquí da igual el color de la camiseta del partido gobernante, ya que se trata de errores en los procedimientos administrativos.

    Conclusiones finales.
    Lo malo socialmente no es sólo que se haya construido algo feo, porque eso se puede tirar y volver a hacer algo mejor o se puede rehabilitar, sino principalmente, que el proceso de selección no ha servido para el fin para el que se queria inicialmente. Es decir, que si se tirara, y se volviera a hacer otra vez el concurso, nada evitaría que se volviera a repetir el mismo proceso errado. Realmente no hay control o no hay controladores efectivos o eficaces, y quizás sea eso lo que falle. En las Comunidades de Vecinos donde el dinero preocupa mucho mas y por eso está mejor contado, no suelen pasar estas cosas, ni tampoco en las pequeñas empresas, donde un negocio fallido equivale al cierre del negocio. En los ayuntamientos un negocio fallido es uno más. Y es que el dinero que realmente duele perder es el que se le sale a uno de su propio bolsillo, y el dinero comunal se sale de un bolsillo en abstracto, por lo que ese duele realmente poco. Queda la des-ilusión.
    Sabiendo como funciona el procedimiento administrativo en cualquier sitio de la península, lo más eficaz, màs rápido y más barato era no celebrar ningún concurso y haber cubierto con una nave el patio del colegio, o mejor con una carpa de tela, que incluso se puede quitar de inmediato si no gusta, y así no causa tanto trastorno, ni tanto desasosiego. Si uno no sabe elegir coches y tiene que elegir uno a la fuerza, lo mejor es ir a uno barato y resultón, porque sería ilógico que de primeras se metiera en un gasto mostruoso de un coche carísimo del cual desconoce todo, porque ¿y si después no era lo que buscaba? Mejor comprar algo barato, que sabes que te dura poco, pero que al final sabrás realmente lo que quieres.

    Qué más da que la nada fuera nada
    si más nada será, después de todo,
    después de tanto todo para nada.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s