Zure ahotsa | Tu voz (5): Euskararen erabilera Mendaron


Ainara Argoitiak ondorengo gogoeta bidali digu Mendaron sumatu duen euskararen erabileraz kezkatuta. Ia ze hausnarketa egin ditzakegun honen inguruan:

Ainara Argoitia nos envía esta reflexión sobre el uso del euskara en Mendaro. Plantea su preocupación porque antes se hablaba mayoritariamente en euskara y ahora, sobre todo jóvenes e incluso niños, utilizan el castellano para comunicarse entre ellos. ¿Qué pensáis sobre el tema? ¿Os preocupa? 

Arratsalde on,

Berria naiz blog honetan eta guraso izatea zer den ere oraintxe ari naiz jabetzen, egia esan. Baina bada gai bat arduratuta naukana, eta zuekin konpartitu nahiko nukeena: Mendaron adin tarte jakin bateko haurrak, guraso euskaldunen seme-alabak asko eta asko, erdaraz entzuten ditut kalean. Aitortuko dizuet ezagunak ditudanei kargu ere hartu izan diedala sarri, azkenekoz atzo. 11 bat urteko neska talde bat (jakina, euskaldunak denak ere) Garagartzan, erdara hutsean. Haietako batek txakur bat zeraman sokatik, eta entzun nizkien euskarazko berba solteak txakurrari egin zizkioten. Kezkatuta nauka gaiak, eta beharbada, egonezin hori handiagoa da ama egin nintzenetik. Euskaraz bizi nahi dut, eta Mendaro euskalduna nahi dut semearentzat.

Nik orain urte batzuk ezagutu nuen Mendaro halakoxea zen: euskalduna. Euskaraz mintzo zen. Orain, ez horrenbeste. Ez dut kale neurketa sakonik egin, baina jokoa egingo nuke nabarmen egin duela behera euskararen erabilerak, bereziki haur eta gazteen artean. Hala esaten dit belarriak. Zerk huts egin du? Gogoeta horretan ari nintzela, Euskara Taldea sortu zuen Mendaroko Udalak, eta izena eman nuen, familia eta lanarekin nola uztartuko nuen birritan pentsatu gabe, egia esan. Transmisioan eten bat egon da, eta esango nuke gurasook erantzukizun handia dugula horretan. Euskaraz jarduteak gozagarri izan behar du, eta nago, hizkuntzarekiko atxikimendua etxetik datorrela eskolatik baino gehiago. Horregatik ausartu naiz eztabaidagune honetan idaztera. Euren seme-alaben heziketaz arduratuta dauden guraso talde batek kezka antzekoak dituztenentzat sortutako foroa dela ulertzen dudalako.

Zer gertatu da? Zerk huts egin du? Nola sustatu euskararen erabilera Mendaron? Horiexek Mendaroko euskara taldekoen kezka eta erronkak. Zuetako norbaitek honen guztiaren gaineko interesik balu, jar dadila gurekin harremanetan. Ekarpen guztiak dira balekoak. Euskaldun izateak euskaldun garenaren kontzientzia izatea eskatzen du. “Euskaldun izatea eraikuntza eta hautu kontziente bat da”, dio Lorea Agirre kazetariak. Euskaldunon Egunkarian eta BERRIAn lankide izan nuen Lorea, eta zin dagizuet badakila zerbait gai honetaz ere. Astirik eta gogorik baldin baduzue, irakurri Lorea Agirrek emandako hitzaldi bati buruz Sustatun argitaratu duten artikulua (www.sustatu.com).

Ez naiz nor ezer eskatzeko, baina gogoetak merezi du.

AINARA ARGOITIA

2 pensamientos en “Zure ahotsa | Tu voz (5): Euskararen erabilera Mendaron”

  1. Badirudi gaiak ez duela aparteko harridurarik sortu!
    Ainarak esan dituenaz gain, ni erabiltzen den euskara(gutxia)ren kalitateak arduratzen nau. Euskaraz edozein modutan hitzegin behar al dugu? “Cómete la sagarra” euskara al da? Heldu horren esfortzua txalotu behar da edo eta esaldi bakoitza hizkuntza bakarrean osatzeko ahalegina egin beharko genuke (guztiok, neu barne)? Seriyo galdetzen ari naiz, ez pentsa ironikoki ari naizenik. Ez zait gai honentzat irtenbideren bat aurkitzea batere erraza egiten. Garai bateko (agian oraindik jarraitzen du) “mintzalaguna” ekimena berreskuratu behar dugu, parkeko aktibitate gisa.
    Zer iruditzen? Zer egiten ari dira beste herrietan?

    Gogoratu Facebook-eko gure talde irekian ere parte har dezakezuela. Agian elkarrizketa errazagoa da han😉

  2. Aitor Madrid-ek Facebooken jarri zigun Ainarak aipatutako hitzaldia. Hona hemen bere ekarpena:
    Ni ez naiz Mendarokoa eta ez naiz bizi bertan baina ingurko beste herrietan ere euskararen erabilera egoera kezkatzekoa da. Txalotzekoa da Ainarak proposatzen duena hausnartu batu eta heldu gaiari. Ia euskaraz bizitzen lortzen duzuen. Animo!
    Lorea Agirreren hitzaldia Sustatun

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s