Eskola Kontseilurako (OOG) hauteskundeak 2012 | Elecciones al Consejo Escolar (OMR) 2012


(La traducción viene a partir de la foto)

Badatoz Eskola Kontseilurako hauteskundeak, eta hauekin batera kristoren déjà vu sentsazioa. Baina tira, hura (niri batzutan hala ez iruditu arren) pasa zen, eta orain datorkigunari buruz zenbait ohar idatzi nahi ditut:

1. Hautagaiak aurkezteko epeari buruz

Oso epe motza utzi digu Ikastolak: asteartean abisua banatu eta (asteazkeneko greba eguna tarteko) bihar ostiralerako erabakia hartu beharrean gaude. Hauteskunde hauetarako Eusko Jaurlaritzak proposaturiko egutegiaren arabera, egokiagoa izango zen deialdia 6 egun lehenago egitea, Irailaren 19an alegia. Lau urtetarako konpromezua eskatzen duen erabaki bat hartzeko bi egun besterik ez?

2. Hautagaitza aurkezteari buruz

Nire ustez deialdiko oharrean ez dago batere garbi, eta kalean batek beino gehiagok galdetu didan gaia da hau: Ikastolan seme alabaren bat duen edozein guraso edo tutorek aurkez dezake bere burua hautagai gisa, ikasgelako bozketaren emaitzei itxaron gabe. Bere burua aurkeztu dutenez gain, behin-behineko zerrendatan azalduko dira baita ere ikasgelako bozketan hautatuak izan direnak.

– Nola eman izena? Ikasleen zerrendan behean dagoen laukian norbere izena jarriaz.
– Hautagai izan nahi duzu baina papera Ikastolan utzia daukazu dagoeneko? Zure gogoa hauteskunde batzordeko lehendakariari adierazi beharko zenioke bihar bertan (nere ustez nahikoa behar luke zuzendariari telefonoz dei bat egitea).

3. OOGko ordezkarien funtzioei buruz

Nire eritzian, gai honen inguruan daukagu nahasterik handiena eta Ikastolak ez du nahaste hau argitu (edo ez du nahi izan). Deialdiak dioena:

Organo honen partaide izatera animatu nahi zaituztegu, badago horretarako arrazoi bat baino gehiago eta: eskolaz kanpoko hainbat ekintza, haurren eskola-kirola, gurasoen hitzaldi-jardunaldiak … antolatzek0, gurasoen partaidetza ezinbestekoa da.

Zeintzu dira orduan OOGko ordezkarion funtzioak? Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 legeari begiratu bat botatzen badiozu, hau da 31. atalean irakurriko duzuna:

1. Ordezkaritza-organo gorena da eskola-elkarteko kideen partaidetza-organoa euskal eskola publikoko ikastetxeen gobernuan, eta beroni dagokio eskola-bizitzarako funtsezkoak diren erabakiak hartzea, eta ikastetxearen autonomi esparruan, ikastetxearen ihardueraren azken erantzulea da.
2. Ordezkaritza-organo gorenak honako eskumen hauek izango ditu:

a)  Ikastetxearen hezkuntza-proiektua, antolakuntza- eta iharduera-araudia eta kudeaketa-proiektua onartzea, bete daitezen begiratzea eta (…) ebaluazioa egitea.

b)  Ikastetxearen urteko plana onartzea (…)

c)  Prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua onartzea, horien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa bere gain hartuz (…)

d)  Ikastetxearen urteko txostena onartzea.

e)  Zuzendaria hautatzea eta, beronen proposamenez, ikastetxeko gainerako bakar-organoak izendatzea. Zuzendariaren izendapena ezeztatzea edo bera indargabetzeko proposatzea, bi herenek onartutako erabakiz.

f)   Ikasleen onarpena erabakitzea (…)

g)  Ikasleen agindupe arloko gatazkei irtenbidea ematea eta zigorrak ezartzea (…).

h)  Beste ikastetxe batzurekin lankidetza-harremanak izatea kultura eta hezkuntzazko helburuez.

i)   Eskolako instalazio eta tresneriaren aldaberrikuntza sustatzea, bai eta haien iraupena zaintzea ere.

j)   Ikastetxearen iharduera orokorra gainbegiratzea, administrazio eta irakaskuntza alderdietan.

k)  Lege honek edo beste arau batzuek, edo ikastetxearen antolakuntza- eta iharduera-araudiak ematen dioten beste edozein aginpide.

Askoz ere informazio argiagoa honoko gida honetan topatuko duzu: “Eskola Kontseiluetan nola parte hartu”.

4. Ordezkariok benetan egiten dugunari buruz

Ikastetxe (ia?) guztiek daukate IGE (Ikasleen Gurasoen Elkarte) bat. Hauen ardura izaten da, besteak beste, eskolaz kanpoko ekintzak antolatzea. Mendaroko IGEa ARNO da, eta duela bospasei urte hartu zen erabakiaren ondorioz, OOGrako hautatuak diren ordezkariek osatzen dute, baita ere, Guraso Elkarteko direktiba. Bi ardura dira beraz hauteskunde hauetan erabakiko direnak, OOGko ordezkariak hautatzearekin batera ARNOkoak ere hautatuko baititugu. Kontua da ordezkaritza osatzen dugunon urteko jarduera horrela laburtu daitekela:

  • Gutxi gora-behera hileko bilera bat 21.30etatik 23.30etara.
  • Ekintzen prestaketarako bilerak.
  • Elkarteko direktibaren zereginak: Ikastola eta erakundeekin harremana, Zaintza zerbitzuaren koordinazioa, ordainketa eta kobroak egitea, diru kontuak eramatea, dirulaguntzen kudeaketa, komunikazioa…
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: eskola kirola, mendia, urte amaierako aste buruko irteera…
  • Jaien antolaketa eta jaietan parte hartzea: gaztainen banaketa Euskararen Egunean, txistorra Olentzeroren etorreran, Errege Kabalgata antolatzea, txokolatea banatzea Ikastolako ihauteri ospakizunean, Ihauteri larunbateko jaia antolatzea frontoian, txistorra banatzea Ikastolako ikasturte amaierako egunean, ikasturte amaierako egunean frontoian bazkaria eta jokoak antolatzea, Santa Ana eguneko haur-danborrada antolatzea…

5. Euskarari buruz

Batek baino gehiagok aipatu dit ez duela euskara menderatu edo ulertzen, eta horrek atzera botatzen duela bere burua aurkezteko orduan. Nire ustez badago zerbait ongi egiten ari ez garena pertsona batzuren barnean horrelako “hesi mentalak” sortu badira. Nire eritzian gurasoen ordezkaritza aberatsagoa litzateke Mendaron bizi garen guraso guztion islada osoagoa egitea lortuko bagenu…

Bukatzeko, hasieran aipatu dudan déjà vu honen lehen parrafoa (2 urte pasatu dira):

Ba hori, iritsi direla gure ikastetxetan ordezkari diren gurasoak hautatzeko egunak. Euskal Eskola Publikoaren Legearen arabera, haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publiko bakoitzeko Ordezkaritza Organo Goreneko (Eskola Kontseilua) botoen gehiengoa gurasoona da, eta hori horrela izanik, gauza bat hartu beharko genuke geure buruetan: gurasook erabakitzen ez duguna beste norbaitek erabakiko duela gure ordez. Alferrik izango da gero kolunpiotan bokata eskuan hartuta kexaka ibiltzea… Mendaroko Ikastolan daukagun ordezkaritzarekin oso gustora ez nagoela eta (ez dut esaten lanik egiten ez duenik, baina nire ustez bigarren mailako zenbait ardura beste gurasoon artean banatu, eta dagokion erantzukizunari heldu beharko lioke gogorrago), honako paper hau itsatsiko dut herriko zenbait ormatan…

Ya llegan las elecciones al Consejo Escolar, acompañadas de una sensación de déjà vu del copón. Pero bueno, aquéllo (aunque a veces no me lo parezca) ya pasó, y lo que ahora quiero hacer es dejar apuntadas unas notas sobre lo que nos viene:

1. Sobre el plazo de presentación de candidaturas

La Ikastola nos ha dejado un plazo muy corto: repartieron el aviso el martes y (jornada de huelga mediante) tenemos que tomar la decisión para mañana viernes. Si consultamos el calendario que propone el Gobierno Vasco para estas elecciones, lo suyo habría sido repartir la convocatoria 6 días antes (19 de setiembre). Sólo dos días para tomar una decisión que exige un compromiso de 4 años?

2. Sobre la presentación de candidaturas

En mi opinión la nota redactada para la convocatoria no es muy clara, y se lo he tenido que aclarar a más de una persona: cualquier madre, padre o tutor/a puede presentar su candidatura, sin esperar a que sea elegid@ en la votación de aula. En la lista provisional de candidat@s, además de las personas que han presentado su candidatura figurarán también los nombres de las elegidas mediante votación.

¿Cómo presentar la candidatura? Anotando el nombre de la persona que presenta su candidatura en el cuadro inferior de la hoja que contiene el listado del aula.
¿Te gustaría ser candidat@ pero ya has dejado el papel en la escuela? Tendrías que comunicar tu intención al presidente de la junta electoral mañana mismo (pienso que una llamada telefónica al director debería ser suficiente).

3. Sobre las funciones de l@s representantes en el OMR

En mi opinión, es en este tema donde existe una mayor confusión, y  la Ikastola no contribuye a aclararla (no entro en si se trata de un error o una decisión intencionada). Lo que dice la convocatoria:

Queremos animaros a que forméis parte del mismo, pues el papel que éste desempeña es fundamental en el desarrollo de actividades de suma importancia como son: deporte escolar, actividades extraescolares, organización de conferencias para padres/madres, …

¿Cuáles son entonces las funciones de l@s representantes en el OMR? Si le echas un vistazo a la “apasionante” Ley 1/1993 de la Escuela Pública Vasca en el artículo 31 podrás leer cosas como:

1. El órgano máximo de representación es el órgano de participación de los miembros de la comunidad escolar en el gobierno de los centros de la Escuela Pública Vasca; tiene atribuidas las decisiones fundamentales que afectan a la vida escolar, y es el responsable último, en el ámbito de autonomía del centro, del funcionamiento de éste.

2. El órgano máximo de representación tendrá las siguientes atribuciones:

a) Aprobar el proyecto educativo del centro, el Reglamento de organización y funcionamiento y el proyecto de gestión, velar por su cumplimiento y realizar su evaluación (…)

b) Aprobar el plan anual del centro (…)

c) Aprobar el programa de actividades de formación, extraescolares y complementarias y el programa anual de gestión, asumiendo su seguimiento y evaluación periódicas (…)

d) Aprobar la memoria anual del centro.

e) Participar en el proceso de selección del director o directora del centro. Previo acuerdo adoptado por mayoría de dos tercios de sus miembros, proponer la revocación del nombramiento de la directora o director, en caso de incumplimiento grave de las funciones inherentes a su cargo.

f) Decidir sobre la admisión de alumnos (…)

g) Conocer y en su caso revisar las medidas correctoras en materia de convivencia en los centros escolares (…)

h) Establecer las relaciones de colaboración con otros centros con fines culturales y educativos.

i) Promover la renovación de las instalaciones y equipo escolar, así como vigilar su conservación.

j) Supervisar la actividad general del centro en los aspectos administrativos y docentes.

k) Cualquier otra competencia que le sea atribuida por esta Ley o por otras normas, o en el Reglamento de organización y funcionamiento del centro.

Encontrarás información mucho más clara en la siguiente guía: “Cómo participar en los Consejos Escolares”.

4. Ordezkariok benetan egiten dugunari buruz

(¿Casi?) todos los centros escolares tienen una AMPA (Asociación de Madres y Padres de Alumn@s). Una de sus funciones suele ser, entre otras, la organización de actividades extraescolares. La AMPA de Mendaro es ARNO, y después de una decisión adoptada hará 5 o 6 años, l@s representantes elect@s para el OMR conforman también la directiva de ARNO. Por lo tanto, la responsabilidad de estas elecciones es doble, puesto que además de votar por nuestr@s representantes en el OMR, estamos eligiendo a l@s de ARNO. Podríamos resumir las tareas de la directiva de ARNO de la siguiente manera:

  • Más o menos una reunión mensual de 21.30 a 23.30.
  • Reuniones para la preparación de las actividades.
  • Tareas propias de la directiva: relación con la Ikastola y otras entidades, coordinación del servicio de Zaintza, cobros y pagos, llevar la contabilidad, gestionar subvenciones, comunicación…
  • Actividades extraescolares: deporte escolar, monte, excursión de fin de semana al final del curso…
  • Organización de actos festivos y participación en fiestas: repartir castañas el Día del Euskara, repartir chistorra a la llegada de Olentzero, organizar la Cabalgata de Reyes, repartir chocolate en la fiesta de Carnaval de la Ikastola, organizar la fiesta de sábado de Carnaval en el frontón, repartir chistorra en la fiesta de final de curso en la Ikastola, organizar la comida y los juegos de la fiesta de final de curso en el frontón, organizar la tamborrada infantil en las fiestas de Santa Ana…

5. Sobre el euskera

Más de una persona me ha mencionado que el hecho de no entender o dominar el euskera le ha retraído a la hora de presentarse a las elecciones. Creo que, en ese caso, hay algo que no estamos haciendo bien si se han generado “barreras mentales” de ese tipo en algunas personas. En mi opinión, la representación de las madres y los padres sería mucho más rica si consiguiéramos extraer un reflejo que se pareciera más a tod@s l@s que vivimos en Mendaro

Para acabar, el primer párrafo de este déjà vu que he comentado al principio (han pasado 2 años):

Pues eso, que ya ha llegado el momento de elegir a nuestr@s representantes en el centro escolar. Según la Ley de la Escuela Pública Vasca, la mayoría de votos en el Organo Máximo de Representación de cada centro público de infantil y primaria corresponde a las madres y padres, por lo que deberíamos tener una cosa bien clara en la cabeza: lo que no decidimos las madres y los padres, lo decidirán otros por nosotros. De nada servirá quejarse en los columpios, bocata en mano… Y como no estoy muy a gusto con nuestra representación en Mendaro Ikastola (no digo que no trabajen, pero creo que deberían repartir algunas tareas secundarias entre el resto de madres y padres, para concentrarse así en las responsabilidades que les corresponden), pues voy a colgar este papel en algunas paredes del pueblo…

Un pensamiento en “Eskola Kontseilurako (OOG) hauteskundeak 2012 | Elecciones al Consejo Escolar (OMR) 2012”

  1. Elgoibarko Herri Eskolako zuzendaritzak hauteskundeak direla eta gurasoen artean banatu duen oharra:
    “Guraso agurgarriok:
    Araudiak agindu bezala eskolako OOGa (eskola kontseilua) berriztatu beharra dago ikasturte honetako azaroak 9a baino lehen. Dakizuenez, batzorde hau garrantzitsua da eskolako funtzionamendurako, bertan erabakitzen bait dira eskolako hainbat gai, besteak beste, urteko plana, eskolako proiektuak, ikasturterako aurrekontua,…
    Eskola Kontseilua 15 gurasok, 13 irakaslek, irakasle ez diren langile batek, eta udaletxeko ordezkari batek osatzen dute.
    Bere osaketarako bide ezberdinak daude eta horien artean partaide izateko borondatez aurkeztea norberaren burua. Oraintxe dago aukera hori. (…)
    Agur bero bat
    Zuzendaritza”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s