2012-2013ko eskola egutegia | Calendario escolar de 2012-2013


Bueno ba, atzo arratsaldeko Eskola Kontseiluan, beste hainbat gairekin batera, datorren ikasturteko eskola-egutegia bozkatu genuen. Aurreko postean irakurri ahal izan duzue bozketa honen inguruko hainbat hausnarketa (bai propioak eta baita hainbat irakurlerenak ere, mila esker ekarpenengatik). Bileraren aurretik hemen beheko 3 koadroak prestatu nituen, eta gero Eskola Kontseiluan aztertu genituen.

Azaldu ahal izan zutenak

  • Azaldu ginenak: 10 irakasleak, zuzendaritza-taldea (3 kide baina 2 boto) eta 8 guraso.
  • Falta zirenak: 7 guraso eta udaletxeko ordezkaria (nonbait azken orduko konturen bat medio ez zuen azaltzerik izan, bezperan asmoa behintzat adierazi zuen eta).

Bozkatu zena

Bi aukeren artean bozkatu zen: Ikastolarena alde batetik, eta “B” proposamena bestetik. Zuzendariaren erabakiz “C” aukera ez zen bozkatzeko modukoa, ordutegi aldaketa bat suposatzen zuelako, eta ordutegi aldaketek beste prozesu bat eskatzen dutelako. Nire eritzian (eta halaxe adierazi nuen), “C” proposamenak ez du ordutegi aldaketa bat suposatzen: LHren ireera ordua 5 minutuz aurreratzea eskatzen du, zentruko ordutegia aldatu gabe. Alegia, irten daitezela LHkoak 5 minutu lehenago, eta HHkoak berriz 12:30etan eta 16:30etan. Orain arte alderantziz egiten ari da eta ez da ezer gertatu…

Emaitza

Ikastolaren proposamenak 18 boto jaso zituen eta “B” aukerak 2. Emozio handirik ez… Oso emaitza baliagarria iruditzen zait, egoera zehatz baten argazki garbia erakusten baitu.

Beraz…

Eskola Kontseiluaren ondoren gurasook elkarrekin komentatu genuen gertatutako bozketa. Bi postura agertu ziren zentruko gurasoen representatibitatearen inguruan:

  • Batzuen ustez, gurasoek hauteskundeetan bere ordezkariak hautatzen dituztenean, euren konfidantza beraien eskuetan uzten dute, eta horrela ordezkari bakoitzak bere botoa irizpide propioen arabera eman beharko luke.
  • Beste batzuren ustez (eta hau ez zen guraso bat edo biren eritzia bakarrik), bozketa garrantzitsuen aurretik guraso guztiei galdetu beharko litzaioke bere eritzia, eta ondoren gehiengoaren erabakia aho batez defendatu eta bozkatu beharko litzateke.

Nik garbi daukat nire eritzia. Eta gainera ez da batere zaila hori lortzeko tresna abian jartzea. Zentruko gurasoen Asanbladari buruz ari naiz (1993ko Euskal Eskola Publikoaren legean, 30 eta 36. ataletan). Legeak ezarri baina Mendaro Ikastola egiten ez den guraso Asanblada alegia.

Nori axola zaio guzti hau?

Norbaiti bai, gure blogeko bisita kopuruaren arabera behintzat (304 asteartean, 306 asteazkenean eta 292 atzo bertan). Irakurtzen gaituzuenoi, berriro luzatu nahi dizuegu blog honetan parte hartzeko gonbidapena, zuen eritziari esker aberatsagoa izango bait da. Eta mesedez, hemen esaten direnekin ados ez bazaudete ere lasai idatzi, gustora argitaratuko dugu eta.

Pues eso, que en el Consejo Escolar que celebramos ayer por la tarde se votó, entre otros temas, el calendario escolar del curso que viene. En el post anterior habéis podido leer algunas reflexiones (tanto propias como de algunas lectoras del blog, muchas gracias por la aportación) en torno a esta votación. Antes de la reunión preparé los 3 cuadros que podéis ver arriba, los cuales se examinaron durante el Consejo Escolar.

Los que pudieron ir

  • Presentes: 10 profesor@s, el equipo de dirección (3 miembros pero 2 votos) y 8 madres y padres.
  • Ausentes: 7 madres y padres, y la representación del Ayuntamiento (algún contratiempo de última hora se lo debió de impedir, dado que la víspera expresó su intención de acudir).

Lo que se votó

Se votaron dos opciones: la propuesta de la Ikastola por un lado, y la propuesta “B” por el otro. En opinión de la dirección la opción “C” no podía elevarse a votación, puesto que supondría la modificación del horario escolar, lo cual exige un proceso distinto al de ayer. En mi opinión (y así la expresé), la propuesta “C” no supone la modificación de horarios: basta con adelantar 5 minutos la hora de salida de primaria, sin cambiar para ello el horario del centro. Es decir, que l@s de primaria salgan 5 minutos antes y l@s de infantil, a las 12:30 y 16:30. Hasta ahora se está haciendo lo contrario y no ha pasado nada…

El resultado

La propuesta de la Ikastola recibió 18 votos y la propuesta “B” 2 . Mucha emoción no hubo… Me parece un resultado muy valioso, en la medida en que nos ofrece una fotografía nítida de una situación concreta.

Conclusión…

Después del Consejo Escolar nos reunimos las madres y los padres que allí estábamos y comentamos la votación. Salieron a la luz dos posturas en lo que se refiere a la representatividad de las madres y los padres del centro:

  • En opinión de algunos, cuando las madres y los padres eligen a sus representantes en las elecciones, depositan su confianza en sus manos, por lo que cada representante debe votar en función de sus propios criterios particulares.
  • En opinión de otros (y esta no fue sólo la opinión de uno o de dos), habría que preguntar su opinión al resto de madres y padres antes de las votaciones importantes, para luego defender y votar todos los representantes la opción elegida por la mayoría.

Yo tengo clara mi opinión. Y además no es difícil poner en marcha dicho recurso. Me refiero a la Asamblea de madres y padres del centro  (Ley de la Escuela Pública Vasca de 1993, artículos 30 y 36), Asamblea que contempla la ley pero no se celebra en Mendaro Ikastola.

Y a quién le importa todo esto?

Parece que a alguien sí , por lo que dice el número de visitas a este blog (304 el martes, 306 el miércoles y 292 ayer mismo). A los que nos estáis leyendo, os recordamos la invitación a participar mediante vuestros comentarios, lo que sería muy enriquecedor. Y por favor, escribid con total tranquilidad aunque no estéis de acuerdo con las cosas que aquí se escriben, lo publicaríamos con mucho gusto.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s