Aitatasunez, maitatasunez… | Amor de padre (?)


Esnetan ama-alabak nire aurrean
ezpainak laztan bularrean
dena da bizi, dena jolas, dena osasun, dena gozotasun.

Ez naiz eme, baina bularrak baditut.
Ez naiz ama, baina nik ere nahi dut.
Maitasunez elikatuko zaitut.

Hau jaia! Zure masail, nire bizar. Hortzak ur, begiak izar.
Egin jauzi bat, egin dantza, bira, ibili. Egin kili-kili.

Ez naiz eme, baina bularrak baditut.
Ez naiz ama, baina nik ere nahi dut.
Maitasunez elikatuko zaitut.

Bi bat dira, sabela eta zilbota. Azala azalaren kontra.
Biok etzanda, biok eroso. Biok gozo-gozo.

Erdi lotan nintzela, oin ta hatzamar zabiltza nigan katamar.
Hasi ijika, hasi ujuka, hasi barrezka. Has dadila festa!

Ez naiz eme baina bularrak baditut.
Ez naiz ama baina nik ere nahi dut.
Maitatasunez elikatuko zaitut.

Bularretik esnea baino askoz gehiago jasotzen du haurrak. Babesa. Epeltasuna. Konfiantza. Taupadak, bertatik bertara. Bizitza. Osasuna. Maitasuna. Aitatasuna. Amatasuna.

· musika: xabi zabala · pirritx, porrotx eta marimotots.
· hitzak: igor elortza.

2 pensamientos en “Aitatasunez, maitatasunez… | Amor de padre (?)”

  1. Gaurko egunez, ZORIONAK AITATXO diren eta izango diren guztiei. Umeei (eta ez hain umeei ere) emandako maitasuna da inork inoiz kendu ezingo diena. Zorionak berriz ere!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s