Eskulanak: Pupu eta Lore | Manualidades: Pupu eta Lore


Askok eta askok galdetu diguzue non-noiz-nola lortu dugun Pupu eta Lore gure etxean edukitzea. Erregeek oparitu zizkien Añes eta Ingeri, baina noski, Erregeek ere, magoak izan arren, laguntza piska bat izan dute. Hona hemen Hiru Erregeen laguntzaile bilakatu ginenekoa:

P.S.: Bai, badakit ia bi hilabete pasa direla eta ihauteri garaia dela, baina oso lanpetuta ibili gara…

Much@as nos habéis preguntado cómo-cuándo-dónde hemos conseguido tener a Pupu y Lore en casa. Los Reyes Magos se los regalaron a Añes e Inge, pero claro, los Reyes, aunque magos, han necesitado nuestra ayuda. Aquí tenéis la historia de cuando nos convertimos en los ayudantes de los Reyes Magos:

P.S.: Sí, sabemos que es tiempo de carnaval y que han pasado casi dos meses, pero más vale tarde…

1. Neurri bereko bi panpin lortu genituen aurrena (mila esker Alaitz). Biluztu eta beraien pijamak patroitzat erabiliz, paperezko patroi bat egin genuen. Inoiz josi ez dugunontzat, patroi bat pijama paper gainean jarri eta bere perimetro guztiari zentimetro bat gehitzea da, gutxi-gora-behera. | 1. Compramos dos muñecos del mismo tamaño (gracias Alaitz). Desnudamos los muñecos y utilizamos sus pijamas como patrón. Para quienen nunca hemos cosido, un patrón es colocar el pijama encima de una hoja de papel, y añadirle un centímetro en todo su perímetro. ;-)

2. Umeak lo daudela, material guztia mahai gainean zabaldu: panpinak, Irria aldizkaria modeloak kopiatzeko, ordenagailua (zertarako?), telefonoa, markatzaileak, oihalak, paperak, masilla plastikoa, guraizak, … Inguruan, badaezpada ere, kaxa handi bat: umeren bat esnatzen bada den-dena ziztu bizian gordetzeko. | 2. Mientras duermen las niñas desplegamos todo el material encima de la mesa: los muñecos, la revista Irria para copiar los modelos, el ordenador (¿para qué?), el teléfono, los rotuladores, los fieltros, la masilla, las tijeras,… Por si acaso, dejamos cerca una gran caja para guardarlo todo si se despierta alguien.

3. Masilla-rekin bi sudur borobil egin eta panpinei itsatsi genizkien. | 3. Modelamos dos narices redonditas  y se las colocamos a los muñecos.

4. (Hor ezkerretan ikusten duzuen plastikozko tresna horretan egin genuen esperimentua masillarekin.) | 4. (La primera prueba con la masilla la realizamos en ese instrumento que veis a la izquierda.)

5. Markatzaile iraunkor txuri bat erabiliz begi inguruak mugatu genituen, beti ere marrazkiei begira. | 5. Con un rotulador permanente blanco delimitamos los “ojos”, intentando que se parezcan a los originales.

6. Pupurenak marra zuzenekin eta Lorerenak borobilduta. | 6. Los ojos de Pupu con líneas rectas y lo de Lore con líneas curvas.

7. Ondoren, esparatrapuarekin aurpegiak babestu eta markatzaile iraunkor gorria erabiliz, sudurrak gorritu. | 7. A continuación, tras proteger las caras con esparadrapo, pintamos las narices de rojo con rotulador permanente.

8. Markatzaile mota ezberdinekin froga ugari egin ondoren, haurrentzako markatzaile batzuk erabili genituen begi inguruko koloreak egiteko. Noizean behin errepasatu beharra daukate, baina kolore polita hartzen dute. | 8. Tras realizar un sin fin de pruebas con todo tipo de rotulador a nuestro alcance, finalmente utilizamos los rotuladores infantiles para pintar alrededor de los ojos. Hay que repasar de vez en cuando, pero la tonalidad es bastante agradable.

9. Piskanaka kolorez betetzen ari dira! Masailak eta ezpainak ere gorritu genizkien, itxura osasuntsua eduzi zezaten. | 9. Poco a poco se están llenando de color. Les pintamos los mofletes y los labios, para que tuvieran un aspecto más saludable.

10. Koloretazko fieltroarekin lore bat eta tirita bat “fabrikatu” genituen. | 10. Con fieltro de colores “fabricamos” una tirita y una flor.

11. Josteko makina duen eta erabiltzen dakien izebari (mila esker Tia Balbi) patroia eta eskuoihalak eraman genizkion. Eskuoihala erabiltzea ez zen oso ideia ona izan: oihal normal bat erabili izan bagenu askoz ere errazagoa izango zen dena. Eskuoihala lodiegina denez, josi eta buelta ematerakoan asko txikitzen da eta.  Beraz, bi beharrean, lau pijama egin genituen. | 11. Los pijamas los cosió nuestra tía (gracias Tía Balbi), que además de tener máquina de coser la sabe utilizar y le encanta salsear. No fue buena idea utilizar toallas para realizar los pijamas: si hubiésemos utilizado una tela normal todo hubiese sido mucho más fácil. La toalla es demasiado gruesa, y tras cortar, coser y darle la vuelta a los pijamas, éstos resultaron demasiado pequeños. Hubo que repetir el trabajo, por lo que nos encontramos con cuatro pijamas en lugar de dos.

12. Hona Pupu, bere pijama eta tiritarekin. | 12. Aquí tenéis a Pupu, con su pijama y su tirita.

13. Eta hona hemen Lore, bere pijama berde eta loretxoarekin. | 13. Y aquí a Lore, con su pijama verde y su flor.

14. Ongi etorri, Pupu eta Lore! |14.  ¡Bienvenidos Pupu eta Lore!

15. Eta gure etxean ezer botatzen ez dugunez, pijama txikiak aprobetxatuz beste pailazo txiki bikote bat ere egin genuen Oñarentzat. | 15. Y como en nuestra casa no tiramos nada, hicimos otro par de pequeños payasos para Oña.

Umeei izugarri gustatu zitzaizkien. Asko maite dituzte eta etengabe jolasten dute beraiekin. Egun hauetako batetan jarriko dizuet oraingo egoeraren argazki bat. Lanak ematen ditu ezagutzeak: barizela pasa dute, bilutsik dabiltza egunero, … Gau batetan tailerra martxan jarri beharko dugulakoan nago…

A las niñas les encantó el regalo. Juegan muchísimo con los muñecos y los quieren mucho. Un día de estos os pondré una foto de su estado actual. Parece mentira cómo han cambiado: han pasado la varicela, se han hecho nudistas, …  ¡A ver si montamos el taller de reparaciones una noche de estas!

Biluztu eta beraien pijamak patroitzat erabiliz, paperezko patroi bat egin genuen. Inoiz josi ez dugunontzat, patroi bat pijama paper gainean jarri eta bere perimetro guztiari zentimetro bat gehitzea da, gutxi-gora-behera. | Desnudamos los muñecos y utilizamos sus pijamas como patrón. Para quienen nunca hemos cosido, un patrón es colocar el pijama encima de una hoja de papel, y añadirle un centímetro en todo su perímetro. ;-)
About these ads

2 pensamientos en “Eskulanak: Pupu eta Lore | Manualidades: Pupu eta Lore”

  1. Aspaldian blog-ean sartu gabe nengoen eta ikusten dudanez Irrien lagunekoak ere bertan saltseatzen ibiltzen omen dira. Mendaroko Pupu ta Lore hauek patentatu beharko dituzue horrela jarraitzen bada gauza…(je,je). Mendaroko plazan famatuak egin dira gure Pupu ta Lore (Ekineri ere asko gustatu zitzaizkion).

    Beti bezala oso ondo esplikatua dena eta dibertigarria. Ez dakit nondik ateratzen dezuen denbora hainbeste gauza egiteko. Horren errezeta ere eman beharko diguzue. Besarkada.

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s