Enpatia | Empatía


Batzutan gertatu ohi da zerbaiti buruz hitzegiten jardutea eta gai hori bera, egun edo ordu gutxi barru beste nonbaiten ere irakurri  edo entzutea. Horixe bera gertatu zitzaidan joan zen asteburuan.

Irailaren 29an, bi urteko haurren jangelari buruzko “bilera informatiboa” izan genuen Ikastolan. Bertara, bi egun beranduago gure haur txikiek zer nolako abenturak ibiliko zituzten kontatuko zigutelakoan hurbildu nintzen: ordutegi, menu, arau eta eraman beharreko kontuei buruz hitzegin zen. Baina baita Ikastolaren funtzionamendu orokorrari buruz: zuzendariak jangelaren funtzionamenduak ze antolaketa arazo dauzkan azaldu zigun, ze zailatasunen aurrean aurkitzen diren arau orokorretatik kanpo egiten diren eszepzioekin, eta urtea antolatzeko orduan zenbat faktore kontutan eduki behar diren.

Ez zait gaizki iruditzen kontu hauek jakitera eman nahi izatea, inondik inora. Baina etxera itzuli nintzenean nire bikotearekin komentatu nuen zeinen harrigarria egin zitzaidan bileraren gaiaren enfokea: hantxe geunden dozena bat guraso, gure haurren sentipen eta elikaduragatik arduratuta eta Ikastolako zuzendaria, berriz,  bere gestio arazoengatik arduratuta. Nik, bilera hartatik lasaituta atera nahi nuen, gure alabak nola jango zuen, nola eta non lo egingo zuen eta norekin jakinda. Aldiz, “sistemaren” hauskortasunaz informatu zidaten, haren funtzionamenduaren zailtasunetaz. Ez nintzen lasai bueltatu etxera.  Enpatia falta izugarria sumatu nuen, gurekiko eta noski, gure seme-alabekiko. Ez zen beraien babes faltari buruz hitzegin, ez eta lehenengo aldiz beraien familietatik urrun bazkaldu eta lo egingo zuten umeei buruz ere.

Eta hona hemen Javier Cercasen artikulua, El País Semanalen irakurria, “Lo que no saben hacer los imbéciles” (mesedez, ez hartu izenburua aintzakotzat). Artikulu honetan autoritatearen ordez enpatiak duen indarrari buruz mintzatzen zaigu Javier Cercas:

“[…]la cuestión no radica en ejercer la autoridad sobre un niño –esto sabe hacerlo hasta un imbécil–, sino en ejercerla después de identificarnos imaginativamente con él, de meternos en su cabeza y en su piel, de ver el mundo como él lo ve, y de hacerlo todo ello en función de sus necesidades y no de las nuestras”.

Ba horixe.

A veces ocurre que estás pensando sobre algún tema y de repente te lo encuentras en algún medio de comunicación. Pues esto mismo me ocurrió la semana pasada.

El pasado 29 de septiembre acudí a una “reunión informativa” sobre el servicio de comedor para los niños de 2 años de la Ikastola Mendaro. Este servicio iba a comenzar dos días más tarde, por lo que son de imaginar las dudas y preocupaciones de las madres y padres que allí nos juntamos. Nos hablaron de menús, horarios, cosas que había que llevar,… Pero también se nos habló del funcionamiento general de la Ikastola, de las dificultades de gestionar el servicio, de la importancia de transmitir la información por parte de los padres para que ellos puedan realizar su labor con mayor facilidad.

No me parece mal que se nos informe de todos estos temas, en absoluto. Pero me extrañó mucho el enfoque de la reunión: allí estábamos una docena de padres y madres preocupados por los sentimientos y alimentación (en nuestro caso en este orden) de nuestros hijos, mientras el director de la Ikastola nos hablaba de sus problemas de gestión. Yo esperaba salir de la reunión más tranquila de lo que fui: quería saber cómo se hace para que un niño de dos años se adapte al comedor, a dormir en la ikastola, a los nuevos monitores. No fue así. Noté una terrible falta de empatía, hacia nosotros y, por supuesto, hacia nuestros hijos.

Y he aquí que el domingo me encuentro con el artículo “Lo que no saben hacer los imbéciles” (por favor, que nadie se tome el título a pecho) de Javier Cercas en El País Semanal. Nos habla del poder de la empatía.

“[…]la cuestión no radica en ejercer la autoridad sobre un niño –esto sabe hacerlo hasta un imbécil–, sino en ejercerla después de identificarnos imaginativamente con él, de meternos en su cabeza y en su piel, de ver el mundo como él lo ve, y de hacerlo todo ello en función de sus necesidades y no de las nuestras”.

Pues eso.

3 pensamientos en “Enpatia | Empatía”

  1. Kaixo…..
    Gure seme Paul joan zen urtean hasi zen jangelan eta sentsazio berdina izan genuen guk. Zu bezala sentitu nintzen hasieran, nola ulertzen zaitudan!!!! Momentu haiek etorri zaizkit burura, gordin gordin….eta ze geizki pasa genuen….Gainera ez zen bilera informatiborik egon (aurrez, azalduko dudan bezala). Arratsaldean haurrak jasotzean, batzuetan ez zegoen beraiekin egon zen andereñoa, edota ahoz pasatu zieten informazioa pasatzen ziguten….Modu batean informazioa iristen ez zitzaigunaren sentsazioarekin geunden guraso asko eta asko. Gai guzti hauengaitik kezkatuta, eta batez ere haurrak jaten zuten ala ez, ez genekielako, sinadurak jaso ziren, informazio hori izan genezan gutxienez, eskualdeko hainbat ikastetxeetan egiten den lez. Sinadurak eskola kontseilura zuzenduak ziren baina ez genuen erantzunik izan organo honengandik. Hori bai, beste bilera bat antolatu zen, eta bertan zuzendariak eskola funtzionamendua azaldu zigun. Nik uste edukia zuek izan dezuten bileraren antzerakoa izan zela….. baina lasaigarri lasaigarri, ba ez….. Hori bai, umeak inolako arazorik izango balu jakinaraziko zigutela esan ziguten. Eskerrak!!!! Gurasoak ere adaptazioan genbiltzala eta lasaitzeko mezu gisa…Ikastola ez zela haurreskola etab etab..Handik aurrera, eskolatik irtetzean, paper batean idatzita aurkitzen genuen haurrek jaten zuten ala ez…. Aurten, ikusten dudanez, bilera aurreratu dute, baina edukia antzera somatzen dut….
    Izan liteke, egia da, gurasoak ere adaptazioan egotea, aldaketa handia da haurreskolatik ikastolara eta askotan urduri jartzen gera. Baina gure haurrak nola moldatzen ari diren jakin behar dugu geu lasaitzeko eta lasaitasun hori beraiei trasmititzeko… Sentsazio guzti hauek guztiz naturalak dira eta nire ustez kontutan hartzekoak ikastetxearen aldetik. Haurrak oso ondo daude jangelan, dudarik ez dugu, baina jakitea besterik ez genuen eskatzen….

    Muxutxoak denontzat….

  2. Gracias Miren por este post que nos sirve para reflexionar sobre uno de los males de la escuela: la omisión del amor. Me has hecho recordar una sutil ironía del final del libro de Daniel Pennac “Mal de escuela”:
    — No son métodos lo que faltan, solo habláis de los métodos. […]
    — ¿Qué le falta?
    — No puedo decirlo.
    — ¿Por qué?
    — Porque es una palobrota.
    — ¿Peor que “empatía”?
    — Sin comparación posible. Una palabra que no puedes ni siquiera pronunciar en una escuela, un instituto, una facultad o cualquier lugar semejante.
    […]
    — ¡Vamos, dilo!
    — Te digo que no puedo. Si sueltas esta palabra hablando de instrucción, te linchan, seguro.
    — …
    — …
    — …
    — El amor.
    (Citado de la edición de Mondadori, 2008, pp. 249-250)
    También te agradezco la referencia al artículo de Javier Cercas. Me ha gustado y me ha emocionado. No sabía nada de Kenzaburo Oé y lo leeré. El tema que se plantea sobre la relación entre responsabilidad moral y creación es de gran calado. Recuerdo algunos ensayos de Rosa Chacel al respecto de gran lucidez en torno a la obra de Baudelaire, Sartre i Camus. Pero para no extenderme aquí y ser pesado, sólo apuntar que nosotros también tenemos en nuestra literatura unos casos semejantes a los de Miller y Oé. En relación al primero tenemos a Neruda, que abandonó a una hija deficiente en Holanda. Y en relación al segundo a Joan Margarit, que hizo todo lo contrario. El mismo Margarit dedica en su poemario “Càlcul d’estructures” un poema a la hija de Neruda y otro a su propia hija que son pequeños tratados de moral fundidos con la creación poética.
    Félix Pardo

    1. Muchas gracias por tu comentario, Félix. Seguimos vuestro blog con gran interés. Me ha impresionado mucho la cita del libro, realmente escalofriante. Gracias por las nuevas referencias. Intentaremos seguir aprendiendo y difundiendo.
      Miren Vives

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s