Haurraren loari buruz (01) | Sobre dormir a los niños (01)


Atzo goizean, Euskadi Irratiko Amarauna saioan, Txema Arginzoniz pediatrak haurren loari buruzko bere eritzia eman zigun. Gaur goizean entzun dugu eta ezin izan dugu facebooken eta blog honetankomentatzea ekidin. Benetan gogorra egiten zait horrelako gauzak entzutea: haur jaioberriak bere seaskan lo egin behar du, 4 edo 6 hilabeterekin bere gelara pasa behar dugu, ez dago frogatuta amaren ondoan lo egitea onuragarria dela,… Uff…

Bi minututan, gure Carlos González ospetsuak kontatuko dizue gure bertsioa. Entzun, entzun,…

En el programa Amarauna de Euskadi Irratia de ayer sábado, el pediatra Txema Arginzoniz nos dio su opinión sobre dormir a los niños. Lo hemos escuchado esta mañana y no hemos podido evitar comentarlo en el facebook y aquí mismo. Cada vez se me hace más duro escuchar opiniones de este tipo: los recién nacidos deben dormir en su cuna, a los 4 o 6 meses hay que pasarlos a su habitación, no está probado que dormir con los bebés sea beneficioso,… Uff…

Escuchad lo que en dos minutos dice Carlos González sobre el tema y opinad vosotros mismos.

4 pensamientos en “Haurraren loari buruz (01) | Sobre dormir a los niños (01)”

  1. Kaixo,

    badakit pixka bat berandu bela baina gai honen inguruan esan nahi nuke oraintxe entzun dudala Txemak esandakoa eta ez da zueik hemen esaten duzuena. Ez du inongo momentutan bere iritzia besteen gainetik jartzen, era zientifikoan frogatuta dauden gaiei buruz hitzegiten du. Gainera komentatzen du badaudela teoria ezberdinak umearentzako onena zer den eztabaidatzen dutenak eta bakoitzak erabaki dezala zein jarraitu nahi duen bera haurrarekin.

    1. Guk ere ez dugu gure eritzia beste inoren gainetik jartzen: horixe du eritziak, bakoitzak berea duela. Zientifikoki (ia) edozer gauza frogatu daiteke, baina zeure seme-alabekin duzun harremana, jarrera eta errespetu maila zeuk erabakitzen duzu. Teoria guztien gainetik pertsonen arteko harreman hori dago eta harremana hori da: hartu eta eman. Denok nahi dugu onena geure haurrentzat, horri buruz ez dago inongo zalantzarik.

  2. Gai konplikatua da honela eztabaidatzeko, baina asko interesatzen zait.Nik uste det inork ez duela zalantzan jarriko bakoitzak ahal duena egiten duela norbere haurrak hazteko eta hezteko. Hortik abiatuta, esan beharra dut, haurra “erraz” eta “azkar” lokartzeko metodo hauek gaur egungo gizartearen filosofirekin datozela bat: azkartasuna, efikazia etab. eta askotan behartuak sentitzen garela honela jokatzera, mila gauza ditugulako buruan, lana dugulako, beste haur bat dugulako, gu ere nekatuak gaudelako etab.
    Nik psikologo bezala ikasia ama izatean ikusi eta frogatu dut, batzuentzat eztu zientifikotasun nahikoa izango, baina haur bat behar duenean kontsolatzen baduzu, ondoren errazago barneratzen du edozein muga. Eta lo egitearena, neroni ere kostatzen zait oraindik, 31 urterekin lasai lo egitea, zerbaitekin kezkatua nagoenean gira eta buelta ibiltzen naiz eta batzuetan senarraren besarkada behar izaten dut, eta 31 urte daramatzat mundu honetan eta iada ezagutzen det piskat eta baditut baliabideak gauzei aurre egiteko. Ba pentsa planeta honetan hilabeteak daramatzan izaki bat, oraindik ez diola zentzurik bilatzen hotzari, beroari, tripan sentitzen dueari, zaintzailearen joan etorriei…..
    Nik beti pentsatu izan dut, hartzeko eman egin behar dela, baina emate hau haurren kasuan lehen bi urtetara luzatzen da gutxienez.

    1. Bai, gai honi buruz eztabaida ugari dago sarean. Baita informazioa ere. Gaur bertan hauxe ikusi dut Bebés y más-en.
      Gai honetan sakondu nahi duenak, badu non aztartu… Gure kasuan gure bi alabek ez dute oraindik beraien gelara joateko asmorik: panpina edo aita-ama aukeratzekotan nahiago dute bigun eta epelena, hau da, gu geu. Orain aprobetxatu beharko dugu, ziur bait gaude nerabezaroan ez dutela gurekin lo egin nahiko ta…😉 Disfrutatu zuen haurrak!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s