Zigorra, bai ala ez | Castigos, sí o no


Badirudi gai hau jorratzeko momentua dela… Guraso.com-en ere honi buruz ari dira.

Ondorengo artikulu honetan, Rafael Cristobal haur psikiatria eta psikologian adituak zigorrei buruz hitzegiten digu. Aipatu genizuen Arizmendi Ikastolako umeen nortasun emozional eta kognitiboari buruzko mintegiaren barruan sortutako gaia izan da, eta oso interesgarria iruditu zaigu bere ikuspuntua. Ia lagungarri egiten zaizuen…

Vaya, parece que no se habla de otra cosa… En Guraso.com también hablan del tema.

En este artículo, el psiquiatra y psicólogo infantil Rafael Cristóbal nos habla sobre el castigo. Este tema se ha tratado dentro del seminario sobre la personalidad emocional y cognitiva de los bebés en la Ikastola Arizmendi (Arrasate-Mondragón), que ya os comentamos, y nos ha parecido muy interesante. A ver qué os parece…

Umeari zigorra jarri edo ez eztabaidatzen

Rafael Cristobal

Gai honi hurbiltzeko modu erreza da geure buruari galdetzea zein den guretzat une egokia geure bikoteak masailekoa eman edo zigorren bat jar diezagun. Ziurrenik, ez dugu une egokirik aurkituko.

Sarritan entzun ohi dugu: seme-alabaren heziketarako ona da garaiz emandako belarrondokoa.

Zigorraren gaia bera eta baita gorputzean aplikatutako zigorrarena ere zaila bezain garrantzitsua da, besteak beste, idatzi hau irakurtzen ari zareten askori gaitza egingo zaizuelako zigorrik gabeko heziketa ulertzea.

Gai honi hurbiltzeko modu erreza da geure buruari galdetzea zein den guretzat une egokia geure bikoteak masailekoa eman edo zigorren bat jar diezagun. Ziurrenik, ez dugu une egokirik aurkituko. Daukan garrantziagatik, bada, komeni zaigu gaiaren konplexutasunari heltzen saiatzea.

1.- Haurraren ekimena edo iniziatiba hezitzaileen planekin ez dator bat.

Haurra ekimendun pertsona da. Mundua deskubritzen ari da eta bere magiazko irudimenean, ekintza bat edo objektu bat funtsezko helburu bihurtzen da. Haurrak eragite edo motibazio osoa ekintza horretan edo objektu horretan jartzen du. Baina batzuetan objektu horretara iristea edo ekintza hori burutzea ez da bat etortzen senitarteko arauekin edo giza arauekin edo, beste barik, gainerako haurren elkarbizitzaren arauekin. Horrelakoetan, aldez aurretik edo segituan, jaso izaten du ez egiteko abisua; hala ere, egin egiten du. Gaiztakeria da hori. Eta zigorra merezi du. Zuzentzeko asmoz egiten dela esan ohi da. Zein beste modu egon daiteke hori ez bada?

Bi gertaera psikologiko baliagarri har daitezke kontuan galderari erantzuteko.

Bizitzako garai horretan, ekintzarako eragileak edo ekimenak oso indartsuak dira. Haurraren ahalmena emozioei eusteko, eta ondorioz, emozio eragileei eusteko, oso mugatua da. Helduentzat ere mugatua bada, zer esanik ez haurrarentzat.

Era berean, oso mugatua da baita ere haurraren ahalmena araua eta debekua kontuan hartzeko. Haurra ez da hasten hiru urtera arte bestea kontuan hartzen, ordura arte mundua bere burua baino ez da.  Horrek esan nahi du gainerakoak kontuan hartzeko ahalmena ia guztiz mugatua dela. Eta, gainera, ahalmen hori txikiagoa da zenbat eta emozioa biziago eta handiagoa izan. Gauza bera gertatzen zaigu helduoi.

Beraz, zigorrarentzat ordezko aukera da lasaitzea haurraren emozioen eragite edo motibazioak, eta gero bere asmoaren desegokitasunaren berri ematea. Haurraren psikologiak ez du ulertzen zigorra: zauritu egiten du eta bere ekimena ihartzeko baino ez du balio izaten. Ez dio hezten laguntzen. Bakarrik bultzatzen du haurra txarto sentitzera eta errudun.

2. – Helburua lortzeko era desegokiak.

Haurra gutxi gorabehera zazpigarren hilabetean hasten da bitartekoak eta asmoak bereizten, hau da, gauza bat egiten asmo bat lortzeko. Bitartekoak tresnak dira edo zerbaitera iristeko bideak. Ordura arte negar egitea ekintza automatikoa izan da, min batek -gorputzean edo barruan eraginda- sortutakoa. Eta berdin barrea. Zazpigarren hilabetetik aurrera barre eta negar egitea bitartekoak dira, norbaitengandik zerbait lotzeko bideak, alegia. Horri pentsamendu estrategikoa deritzo. Helduek, berriz, diote gaiztakeriak egiteko gai izaten hasi dela edo dagoeneko txinera ere badakiela.  Haurrak zerbait lortzeko hartu duen bidea ona ala txarra izan daiteke, hezitzaileen irizpide etikoen edo gustuen arabera.

Bitartekoaren kontuak inteligentziaren garapen handia eskatzen du eta ona eta txarraren eremuak zabaltzen ditu. Zerbait lortzeko erabil daiteke elkarrizketa edo erasoa, edo eskatu egin daiteke zein lapurtu. Heziketa ez da bakarrik senen eta emozioen lantzea, baizik eta bide egokien gidari egitea ere bai.

Haurra borrokan dago bere senak programatzen dizkion ekintza automatikoen artean eta bere hezitzaileek agintzen dioten arauen artean. Haurrak gauzak ondo egin nahi ditu, helduek nahi duten bezalako jarrera izan nahi du, ez du besterik nahi. Izan ere, berarentzat hainbeste maite dituen hezitzaileak pozik ikustea bezalakorik ez dago. Hala ere, helduek bezala, berak ere askotan huts egiten du edo ez dauka bere senezko bultzadaren intentsitatea menperatzeko besteko indar.

Gaizki egin dituen ekintzengatik haurrari errieta egitea edo zigortzea ez du birritan mintzea baino eragiten. Huts egitearen minari gehitzen zaio zigorraren mina, eta gainera, gaiztoa, erruduna eta traketsa izatearen sentimendua. Haurrak ulertzea behar du, bere gaitasun eza eta ezintasunean ulertzea, eta informazioa jasotzea, bere nahia betetzeko bide egokiei buruzko informazioa, hain zuzen. Zigorra ez da gidari ona. Mina baino ez du eragiten.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s