Aitatasuna | Ser padre (03)


Ostiraleko eta larunbateko sarreren ondoren, gaurkoa da aitatasunari buruzko sail honetako azkena. Kontua zera da: duela hamar bat egun “El club de las malas madres” izenburuarekin post bat argitaratu genuela. Ba oraingoan aita perfektua izan nahiaren inguruan Iñaki Kasaresek guraso.com webgunean idatzitako posta ekarri dugu: “Aita onak gara”. Egile berari ostu genion, gogoratu, ostiralean argitaratutako  “Aitak ere bagara, izan” testua.

Después de las entradas del viernes y del sábado, el de hoy va a ser el último post en esta serie sobre la paternidad. El asunto es que hace unos días publicamos un post titulado “El club de las malas madres”. Pues en esta ocasión traemos el post “Aita onak gara”, escrito por Iñaki Kasares en guraso.com. Recordaréis que le robamos el texto “Aitak ere bagara, izan” en el post que publicamos el viernes. En el texto que traemos hoy nos dice que:

  • Aunque somos responsables de nuestros actos, también somos el fruto de la educación recibida y el contexto en el que vivimos.
  • Cada vez somos más los padres a los que no nos satisface el modelo de paternidad vigente.
  • Es dañino pretender ser el padre perfecto, tanto para nosotros como para los que nos rodean.
  • Somos buenos padres (“Aita onak gara”): amamos a nuestr@s hij@s, queremos comprometernos totalmente con ell@s, queremos lo mejor para ell@s, l@s queremos tener cerca y queremos estar cerca de ell@s, queremos darles apoyo…
  • No nos machaquemos cuando fallamos como padres.
  • Y aquí viene la clave del texto en mi opinión: Iñaki escribe en clave positiva, intentando estimular al padre que acríticamente pueda haber asumido un modelo de paternidad nocivo, invitándole a dar pasos hacia una “nueva” paternidad, sin agobiarse por alcanzar la perfección, sino dando los pasos que pueda dar en cada momento. Escribe en clave positiva, porque subraya una evidencia:  igual que hemos aprendido ese modelo de paternidad nocivo, igualmente lo podemos desaprender.

Geure gizartean susmatzen dudan keria nabarmenetako bat ezkorkeria da. Maiz, badirudi, jendeon asmo-txarkeria, gaitasun eza, alferkeria, eta halakoak soilik direla munduan, bestelako ñabardurarik gabe. Aita izateko maneran ere antzematen dut halako joera.

Aurrekoan gure aitari buruz aritu nintzaizuen, gainetik izan bazen ere. Aita izateko bere era deskribatu nizuen azaletik, eta hau bere testu-inguruan kokatzen saiatu. Nahita, azpimarratu nuen nire aitaren, eta bera bezalako guztien, berezko ontasuna: ahal zuten eta hoberen egiten zutelakoan nago; ahalik eta hoberen egiten saiatzen garelakoan nago. Ez zen haien errua jaio ziren garaikoak, girokoak, kulturakoak,… izatea. Noski, horrek ez du zuritzen nork bere egintzen gainean duen erantzunkizun apurrik ere, baina, funtsean, gure aita ona zela azpimarratu gura dut, onak izan zirela aita horiek, akatsak-akats ere bai.

Gero eta gizon gehiago ari gara lotzen aitatasunari. Gure seme-alabekin gozatu nahi dugu, haiekin jostatu, komunikatu, lagundu, apoiatu,… haien bizitzetan present egon nahi dugu, eta geure bizitzetako parte ezinbesteko nahi ditugu. Gero eta aita gehiago jabe gara orain artean izan dugun ereduak, iraganeko eredu horrek, ez gaituela betetzen. Bestelako harremana nahi dugu geure seme-alabekin, bai eta seme-alaben amekin ere. Guztizko aita nahi dugu izan askok, super-aita.

Aitatasun eredu ideala irudikatzen ari ete garen galdetzen diot askotan neure buruari, gauden testuingurutik ihes egin eta zerbait perfektua lortu nahi bagenu bezala. Halako txotxolokeria ez dagokio soilik aitatasunari, gizarte esparru guztietara zabaldu den/duten ideologia globala da. Perfektuak izan behar dugu lanpostuari, soldatari, sinpatikotasunari, edertasunari, sasoiari, jakintzari,… den-denari dagokionez. Aita gisan ere perfektuak izan behar ei dugu.

Sentitzen dut zu ere horretan sinetsita bazaude, irakurle, baina ziri itzela sartu digute honekin guztiarekin. Irizpide hau ezinezkoa da, irreala eta, areago, baita kaltegarria ere, bai aitontzat, bai umeentzat, bai amentzat, bai … denontzat. Zaputz eta erruduntasun sentimendu latzen iturri da aita askorentzat. Sarritan entzun dut aiten ahotan (bere barrua husteko nahikoa konfiantza lortuta gero, jakina) “ez nauk iristen”, “desastre hutsa nauk”, “munduko aitarik kaskerrena nauk ni”, eta halakoak.

Gezur ustelak. Perfekturik ez da, eta ez da izango, ezta aitatasunean ere. Ez da beharrezkoa, gainera. Dagoeneko aita onak gara. Gure seme-alabak maite-maite ditugu, eta erabateko konpromisoa izan nahi dugu haien alde. Haientzako onena nahi dugu. Gertu nahi ditugu, eta haiengandik gertu nahi dugu izan. Apoiatu nahi ditugu beren bizitak ahalik eta oparoenak izan daitezen. Ahal bagenu, geure gain hartuko genuke bizitzan nahitaez hartu beharko duten min osoa, haiek ez pairatzearren. Dena emango genuke haien alde.

“Baina ez dugu honela jokatzen ia inoiz ere” pentsatuko du norbaitek. Eta egia da, beti ez dugu honela jokatzen, batzuetan dexente alderantziz  ere. Baditugu zailtasunak, noski. Zertarako ukatu? Ez gaituzte hezi zaintzaile izateko, hornitzaile eta defendatzaile izateko baizik. Agintzen eta nagusitzen irakatsi digute, ez  negoziatzen. Indarkeria erabiltzen irakatsi digute arazoak “konpontzeko” tresna gisa, ez berba egiten edo entzuten. Emozioei (hala gureei nola besteenei) muzin egin diezaiegun hezi gaituzte, ez enpatikoak edo ulerberak izateko. Zurrunak izan behar genuela adierazi digute aldez edo moldez, eta ez malguak. Jolastea eta ondo pasatzea umeen eta emakumeen kontua zela ikasi genuen, “benetako gizonok gauza serioez” arduratu behar omen dugulako. Zerrenda ia amaigabea egin genezake gizonoi barnera arazi eta bazter arazi dizkiguten gauzekin.

Gizarte egituraketari so eginez gero, bestalde, erraz susmatuko dugu ez dagoela antolatuta gizonezkoek aitatasunari zeharo lotzeko. Has gaitezke aitatasun baja eskasarekin, sendia eta lana bateratzeko zailtasunekin, gizonezkoek emakumezkoek soldata handiagoak irabaztearekin (gehienetan umeak zaintzeko lana uztea emakumeek egin beharra dakarrena), eta abar luzearekin. Gizon eredu hegemoniko zaharrak maskulinitate gizabidezkoagori dagokion aitatasun eredu berria oztopatzen du.

Ez da harritzekoa, beraz, zailtasunak izatea aitatasunean. Baina geure burua gaitzetsi eta zigortu baino lehen, piskat pentsatu ahalko bagenu ohartuko ginateke umeari oihu egin baino lehen zelako barne borroka izan dugun oihukatzeko gogoaren aurka gehiago jasan ezin izan dugun arte, edo umeari ipurdiko bat eman aurretik, edo bakean utz gaitzala eskatu aurretik, edo…

Aita onak gara, zailtasunak baditugu ere. Eta askoz hobea dugu hori errepikatzea behin eta berriro geure buruari, eta ez zein aita txarrak garen. Erretolika hori ez da egiazkoa, ez da bidezkoa eta ez da lagungarria. Horren ordez, beste ikuspegi eragingarriago batetik beha dezakegu auzia, alegia, izatez badaukagu aita zoragarria izateko behar den guztia: badaukagu maitatzeko gaitasun mugagabea, badaukagu errespetatzeko gaitasun mugagabea, badaukagu laguntzeko gaitasun mugagabea,… Izatezkoa dira ezaugarri hauek guztiak, berezkoak gizaki ororentzat.

Bestelako horiek, zailtasun horiek, garai jakin batean, toki jakin batean, ingurune jakin batean heziak izanaren ondorioak dira gehienak. Eta ikasi edo barneratu ditugun “zabor” horiek, ikasi edo barneratu ditugun bezalaxe, desikasi ditzakegu. Inozokeriarik barik, “etsaiaren” indarra ondo neurtuta, geure ahalmenaz eta irrikaz jabe izanda, alferrikako perfekziozalekeria bazter utzita, erantzunkizunaz, unean-unean norberak egin ahal duena eginez, gauza asko egin ditzakegu geure seme-alaben onerako.

Aspaldi iritsi zitzaidan ipuintxo bat oparitu nahi dizut amaitzeko. Behin batean, eskola bateko zuzendariak gurasoei azaldu ei zien zein garrantzitsua zen haiek umeekin hitz egitea, jolastea, denbora ematea,… Halako batean, aita batek esan zuen berak ezin zuela halakorik egin bere umearekin, lanera joaten zelako umea esnatu aurretik eta etxera itzuli umea lotan zegoela; egun osoan egiten zuen beharra sendia mantendu ahal izateko; estu eta larri zegoen aita hori, bere umearekin egon ezinagatik. Eta horrexegatik, gauero-gauero, etxera lanetik heldutakoan, bere umearen logelara joan, iratzarri barik muxu eman, eta korapilo bat egiten zuela izaran. Honela, umeak, esnatzean, bazekien bere aitak muxu emana ziola gauez; honela, maitasun-lotura eraiki zuen aita horrek, umearentzat ageri-agerikoa.

Hunkitu egin nintzen ikusita aita baten maitasunak baduela aski indar ustez arazo handiari ere irtenbide dotorea emateko. Ondo bizi!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s