Carlos González Bilbon: “Entre tu pediatra y tú”


Carlos Gonzalez pediatra ospetsuak “Entre tu pediatra y tú” liburua aurkeztuko du datorren astelehen honetan (martxoaren 8an) Bilbon.

Liburu honen ardatza Ser padres aldizkarian jasotako berrehun eskutitzi pediatra honek emandako erantzunak dira. Gai asko jorratzen ditu: edoskitzea, elikadura, zainketa, heziketa,…  Ezagutzen duzuenok jakingo duzue erantzun hauen tonua zein den: “Lasai, zure semeak (edo alabak) eta zuk asmatuko duzue nola aurre egin arazo honi”. Haurrarenganako errespetuan oinarritzen dira bere kontseiluak eta modu ulergarrian adierazten ditu bere teoriak. Ez dago gure gustokoa dela esan beharrik, antzematen zaigu, ezta?

El próximo lunes, 8 de marzo, el conocido pediatra Carlos González presentará en Bilbao su nuevo libro “Entre tu pediatra y tú”.

El libro es una recopilación de más de doscientas respuestas a otras tantas preguntas planteadas por los lectores de la revista Ser padres en la cual ha colaborado durante los últimos catorce años. Trata muy diversos temas, como la lactancia, alimentación, cuidados del bebé, educación,… A los que conozcáis a este pediatra os sonará el tono de sus respuestas: “Tranquila, tu hijo y tú sabréis cómo lo tenéis que hacer”. Sus consejos se basan en el respeto a las necesidades del niño y explica sus teorías de una forma muy comprensible y amena. No hace falta decir que a nosotros nos gusta, ¿no?

Mila esker informazioagatik, Ainara | Muchas gracias por la información, Ainara.

6 pensamientos en “Carlos González Bilbon: “Entre tu pediatra y tú””

  1. A mi también me gusta mucho Carlos González. He leído los dos anteriores y creo que “Bésame mucho” es un libro indispensable. Te ayuda a ponerte en la piel de tu hijo y poder entender sus reacciones y olvidarnos un poco de los consejos que nos han dado toda la vida sobre, dejarles llorar, mimarlos demasiado y hacerlos tiranos.
    Ya que hablamos de libros me gustaría recomendar también “La crianza feliz” de Rosa Jové, autora también de “Dormir sin Lágrimas”. Nos da las bases y soluciones muy prácticas para poder educar a nuestros hijos con cariño, respeto y confianza. Yo estoy intentando poner en práctica algunas de ellas con mi hijo Gari (2 años), aunque me está costando un poco, pero seguiré intentándolo.
    Seguro que este nuevo libro de Carlos es muy interesante.Gracias por la información.

  2. Rosa Jovén “Dormir sin lágrimas” nik ere gomendatzen dut. Ekin oso gazki egin du lo orain dela gutxi arte eta liburu hau irakurtzeak loaren etapak eta funtzionamendua ulertzen lagundu zidan, gai honekin apur bat lasaiago egonez. Orain dela gutxi Carlos gonzalez-en “Mi niño no me come” liburua irakurri dut eta gomendatuko nuke baita ere.

    Beste norbaitek liburu interesgarriren bat ezagutuko balu, eskertuko nioke komentatzea.

  3. Mila esker, Irene eta Ainara, zuen iruzkinengatik. Ba bai, eskerrak Carlos eta Rosa bezalako egileak dauzkagun: gure barnean sumatzen ditugun hainbat intuizio, hauen liburuei esker arrazoi eta argudioekin indartu bait ditzakegu. Nire kasuan “Bésame mucho” kristoren aurkikuntza izan zen, eta ahal dudan guztietan gomendatzen diet aita izateko bidean direnei.
    Pues eso, muchas gracias a Irene y Ainara por vuestros comentarios. Digo que menos mal que tenemos a autores como Carlos y Rosa: gracias a sus libros podemos reforzar con razones y argumentos intuiciones que sentimos dentro de cada un@. En mi caso “Bésame mucho” fue un maravilloso descubrimiento, y se lo recomiendo siempre que puedo a futuros padres.

  4. Ados guztiekin. Nik ere sentsazio berdinak izan ditut. Carlos Gonzalez eta Rosa Jové-ren liburuak irakurtzea asko lagundu didate (aipatu dituzuenak irakurri nituen, eta benetan lagungarri izan dira). Batez ere gure intuizioak esaten diguna zuzenena dela kontura arazten gaituztelako. Askotan errudun sentitu izan gera, disziplina eta gauzak nola egin behar diren teorikoki azaldu digutelako, baina praktikan ezin izan dugulako jarri, barruak ez digulako hori eskatzen. Nire seme Paul (2 urte) oso txarra da lo egiteko, baina ahalik eta lasaitasun gehienarekin eramaten saiatzen gera (askotan halere ez da erreza). Jende asko “duermete niño” gomendatu didate, baina hori ez nuke inoiz egingo (kuriosoa da, izan ere, egin dutenek ez ziruditen benetan loarekin arazo bat zutenik….). Haurrak ditugu eta beraien beharrak dituzte, sentimenduak. Ezin ditugu gure haur gabeko bizitza erosora moldatu. Orain lo gutxiago egitea tokatzen da. Umea gure ohean sartzen degu lasai asko errudun sentitu gabe.

  5. Esandakoekin ados. Oña ez da gau osoa segidan lo egiteko gai eta guk ere gurekin sartzen dugu ohera errudun sentitu gabe. Liburuak gomendatzen hasita, umeei titiko esnea eman nahi dion edozein amari gomendatuko nioke Carlos Gonzalez-en UN REGALO PARA TODA LA VIDA.

  6. Ekinek ere urte t’erdi izan arte gurekin ohean egin du lo. Asko mugitzen hasi zenean ohetik atera genuen hirurok hobeto lo egiteko eta pentsatzen genuen baino errazagoa izan zen. Asko disfrutatu dugu elkarrekin lo egiten, ta gure alaba txikiarekin ere gauza bera egiten ari gara.

    Hori bai, ez nizueke gomendatuko pediatrari egiten duzuena komentatzea. Hasieran galdetzen zidanean egia esaten nion eta zoratuta egongo banintz moduan tratatzen ninduen: Lo geundela zapaldu egingo nuela ta “Duermete niño” egiteko gomendatu zidan. Azkenean, nire bikotea eta biok horrela jarraitzea erabaki genuen eta pozten naiz erabaki hori hartu izanaz.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s