Kask-kask oskola,… Masajerako abestia | Canción para un masaje


Añes jaio zenetik lotara joateko orduak fase ezberdin asko jasan ditu: besotan lo hartzetik, ordu t’erdiz ipunak kontatzera edo eta “kalian gora, kalian behera” abestera  iritsi gara. Baina oraingo honetan benetan polita da bera (eta ni) lokartzeko momentua: lehenengoz nik berari, eta ondoren berak niri, elkarri masajea ematen diogu Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en “Masajea” abestiaren laguntzarekin. Ondoren, lasai lasai, argia itzali eta lotara! Berak ez du lorik egin nahi, “aspergarria da” esaten du, baina horrela erlaxatu ondoren ezin begiei eutsi!

Eta zuek? Ba al daukazue errito edo trukorik?

Desde que nació Añes, la hora de irse a la cama ha pasado por diferentes fases: pasamos de dormirla en brazos, a contar cuentos durante hora y media o cantar “kalian gora, kalian behera” a voz en grito. Pero esta vez, el momento de irnos a dormir es realmente bonito: primero ella a mí y después yo a ella, nos damos un masaje con la canción “Masajea” de Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Después, apagamos las luces y ¡a dormir! Ella no quiere dormir, “es aburrido” dice con razón, pero después de ese momento de relax no puede mantener los ojos abiertos.

¿Y vosotr@s?¿Tenéis algún rito o truco?

Hementxe entzun dezakezua (pazientzia pixkatekin):

Podéis escucharlo aquí (con un poco de paciencia):

Eta hemen pazientziarik ez duzuenok. Y aquí los que no la tengáis: Masajea

Kask-kask oskola, kraskatu arrautza oskola;

behera badoa haren gorringoa.

Inurritxoak gora, gerritik lepora;

behera behera inurriak, beti bihurriak.

Aupa elefanteak, zuek bai mastodonteak.

Mesedez jaitsi, ez nazazue hautsi.

Txitoak goraka, txio-txio-txioka;

txitoak beheraka, aita kukurruka.

Igo sagu saguzarrak, igo sagu saguzarrak,

odola zurrupatu, odola zurrupatu;

jaitsi sagu saguzarrak, jaitsi sagu saguzarrak,

odola zurrupatu, odola zurrupatu.

Laranjen igoera, zukua atera, zukua atera.

Laranjen jaitsiera, zukua atera, zukua atera.

Hotzak akabatzen nago. Fu, fu!

Hotzak akabatzen nago. Fu, fu!

Hotzikara eta agur.

8 pensamientos en “Kask-kask oskola,… Masajerako abestia | Canción para un masaje”

  1. Qué bueno lo del masaje reciproco, lo voy a poner en practica, me ha encantado!!!.
    Nosotros con Gari hemos pasado también por fases de brazos , cuentos y canciones pero al final siempre se duerme con la “titi de la ama” y creo que Lauren va por el mismo camino, pero si hoy voy a intentar el masaje si si..

  2. Oso ideia polita. Nik antzerako zerbait egiten nuen baina nik asmatuta. Ondo etorriko zait abesti bat izatea masajea borobiltzeko. Hori bai, abestiaren doinua ez zait oso argi gelditu. Ia ikusten garenean Agnesek edo zuetariko beste batek abestia erakusten didazuen. Mila esker ideia polit honegatik.

  3. Kaixo Ainara,

    Pirritx eta Porrotx en diska batean azaltzen da. Nahi badezu grabatuko dizut. Ez dakit ezagutzen nauzun, Esti naiz Paul-en ama. Behar badezu lasai esan eta pasako dizut parkean.

  4. Bueno neskak, azkenian lortu det! Hortxe daukazue abestia, xuabe-xuabea…
    ¡Por fin lo he conseguido! Aquí tenéis la canción…

  5. Atzo deskubritu genuen zuen bideo hau. June lotara joateko ordua oso erraza izan da beti, gehienetan lotara joatea berak eskatzen du eta.
    Baina azken aldi hontan inoiz ez da zuzenean lotara joaten Pirritx eta Porrotx-en bideo motzen bat ikusten gustatzen zaio loa hartzen. Gehienetan Masajea aukeratzen du lasaia delako eta lasai lasai lo geratzen da. Eta lo geratzen ez den askotan lo dagoenarena egiten du guk altzoan eramateko ohera.
    Gaur zuen bideoa ipini diogu eta izugarri gustatu zaio. Hiru aldiz ikusi eta lotara joan da poz pozik.

    1. Ze ondo! Guk, aspaldian, ez dugu masajearekin lasaitzerik lortzen… Orain, kanpinaren eraginez, linternaren argipean “irakurriz” lortzen dugu. Inge inguruan denean, txitoak baino gehiago elefanteak etortzen dira masajea ematera, eta noski, hori ez da oso lasaigarria!!!
      Ondo pasa festak!

  6. Kaixo denori! Oporretan egon naiz eta aspaldian ez naiz orrialdean sartu, beraz ez dut zuek esandakoa irakurri. Beraz, barkatu Esti ez badizut erantzun. Ba eskertuko nizuke abestia pasako bazenit. Seguru Ekin eta Nuhaa-ri asko gustatzen zaiela. Ekineri kili-kili ta masajitoak zoratzen dute! Kontauko dizuet zer moduz doakigun Pirritx eta porrotx-ekin oheratze kontua.

  7. kaixo Ainara,
    Azkenean Miren-ek “txintxilikatu” zuen abestia. Artikulo honen goikaldean aurkituko dezu horretarako link-a. Dena den, CD aren kopia bat nahiko bazenu, egingo dizut. Piratak diskakoa da. Komentatuko degu parkean. Bitartean disfrutau kilikili ta masajea…..

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s