Ukitu, laztandu, maitatu | Tocar, acariciar, amar


Oso interesgarria gaur Berrian adimen emozionalari buruz irakurri dugun artikulua.

Gizakiaren bizitzako lehenengo urteek berebiziko garrantzia dute. Izan ere, jaioaurreko etapatik bi edo hiru urtera bitartean, sistema benetan garrantzitsuak garatzen baitira burmuinean, bereziki gure bizitza emozionalerako erabiltzen ditugunak: estresatzean izango dugun jarrera, adibidez. Goiko burmuineko zirkuitu biokimikoak, aurreko alde orbitarioan gertatzen direnak, aipatutako epean garatu ohi dira.(…)
Guraso berrien prestakuntza ezinbestekoa da, beste kontzeptu batzuen artean ukimenak duen garrantzia transmititzeko. Ukimenak berebiziko garrantzia du umearen garapenean. Beharrezkoa da haurra besoetan hartzea, leku askotara eramatea, ukitzea… Atsegina eman diezaiokeen guztia, alegia. Izan ere, orain arte egindako proben arabera, atseginarekin eta atsegina ematen duen guztiarekin erlazionatutako substantzia biokimikoek emozioak erregulatzen dituen burmuineko funtzio nagusiak garatzen laguntzen dute.

Alde horretatik, familiei baliabide ekonomikoak eta prestakuntza emateko bidean, erakundeek ondo jakin beharko lukete lotura afektibo sendoak dituzten umeek emaitza hobeak lortzen dituztela eskolan, errendimendu hobea dutela alde guztietatik, eta prozesu hori haurraren bizitzako lehen urteetan hasten dela. Haurtxoentzako bereziki sortutako gizartea eraiki behar dugu guztion artean. Hitz gutxitan: haurtzaroari arreta handiagoa eman beharko genioke, dena hasten baita orduan.


Hoy, en Berria, hemos encontrado un interesante artículo sobre la inteligencia emocional.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s