Ikastolako patioa oraindik itxita | El patio de la Ikastola sigue cerrado (06)


Ba atzo bertan iritsi zitzaigun  Abenduaren 2an Udalera bidalitako eskabideari eman zaion erantzuna. El Diario Vascon ere irakur dezakegu patioa ez erabiltzeko baldintza berriak zeintzu diren.

Ez gara konformatuko emandako informazioarekin

Hasiera batetan informazioa bera ere ukatu egin ziguten Udalak eta Ikastolak. Adibidez, Urtarrilaren 18an patioa berriro zabaldu zigutenean ezin al zuten folio bat itsatsi bertako orma batetan? Beste gauza batzutarako publizidade gogo handiagoa izaten dute ba… Asteburua iritsitakoan topatu genuen patioko atea muturren itxita, gure susmoak egiaztatuz. Hala, 10 egun beranduago gaia nahikoa hoztu denean, El Diario Vascoren bitartez iritsi zaigu informazioa (korrespontsalak nahiago izan du soilik Udalaren bertsioa ematea eta informazio osoa ez jartzea, ezagutzen bait ditu blog hau eta patioaren inguruko kritikak). Informazio gehiago eskatuko dugu (gu ez gaude Udalaren arrazoiak ulertzeko prest informazio gehiago ez dugun bitartean), eta proposamenak ere egingo ditugu. Oraindik lata handia ematen segitzeko asmoa dugula alegia.

Patioa itxita dago, eskola egunetan bi orduz ezik

Funtsean erabakia honakoa bait da: ezin dugu patioa ia inoiz erabili, eta orain arte zabalik genuen espazio publiko baten erabilera ukatu nahi digute. Eta mesedez, ez dezatela, El Diario Vascon dion bezala, errealitatea horrela okertu: notizia ematerakoan oraingo egoera duela hiru hilabeteko egoerarekin (obrak zirela eta, patioa itxita zegoenekoa) konparatu nahi izan dute. Gogora dezagun, iazko urterarte patioa eta kantxa guztiontzako zabalik zeudela, asteburu eta oporretan barne.

Nor da Mendaron haurrak maite ez dituen hori?

Gutunean irakur dezakegun bezala, bilera bat baino gehiago egin behar izan dute Irune Berasaluzek eta Jesus Urbietak akordio hau adostu arte. Hortaz, hasiera batetan eritzi berekoak ez zirela pentsatu beharko dugu. Eta hona gure zalantza orduan: Udalak ala Ikastolak, bietatik zeinek nahi zuen, azkenean geratu zaigun ordutegia baino are gutxiago?

Akordioa adostu dutenen ordezkaritzari buruz

Nahiz eta horretara behartuta ez egon, Udaletxeak nahiago izan du Ikastolarekin adostasun batetara iritsi. Kontua da Irunek eta Jesusek  adostutakoaren ondorio dela ordutegi triste hau. Onartzen dugu Irunek Udaletxea ordezkatzea (azken finean bere alderdiak gehiengo absolutoa dauka), baina gure ustez Jesusek Ikastolaren eritziaren bozeramaile behar luke soilik.

Ikastolaren eritzia

Legeak -eta baita izenak berak ere- dion bezala, OOG-ak (Ordezkaritzako Organo Gorena, Eskola Kontseilua bezala ezagunagoa askorentzat) ordezkatzen du Ikastola boto bidez. Baina ez dugu uste bozketa bat egin denik Ikastolaren eritzia ezartzeko (kontrakoa gertatu bada, gustora ikusiko genituzke aktak). OOG-ko botoen erdia gurasoena da: ez zaigu buruan sartzen hauetako inork patioa eta kantxarentzat horrelako ordutegia nahi izatea.

Suposatu dezagun, oso optimista jarrita, hau izan dela Ikastolaren eritzia: Aizu Irune, zuk patioa garbi uzten badiguzu guk ez daukagu eragozpenik patioa ordutegi zabal batekin ireki dadin.

Baina gure ustez horrelako zerbait izan beharko luke: Aizu Irune, patioa eta kantxa oso baliabide garrantzitsuak dira haur eta gaztetxoen aisialdi eta heziketarako. Nahi duzun bezala egin ezazu, baina konpondu hau lehen bait lehen.

Badirudi haur eta gazteen aisialdia badela Udalaren arduratako bat

Udalak Ludoteka dauka anbulategi gainean 4 urtetik gorako haurren aisialdirako: honek kostu bat dauka (lokala, kontsumoak, begiraleak). Eta gaztetxoen aisialdirako gune bat San Agustinen: honek ere bere kostua dauka (lokala, kontsumoak, begiraleak). Eta baita gazte batzuei (eta ez hain gazte) lagatako lokal bat ere hauen aisialdirako, San Agustinen bertan hau ere: honek ere bere kostua dauka (lokala, kontsumoak).

0 eta 3 urte bitarteko haurrak Mendaroko herritarrak dira

Mendaron 0 eta 3 urte bitarteko 100 haur baino gehiago dago. Ez al dira Mendaroko bizilagun hauek ere? Ze adinetik aurrera suposatzen zaizkie beharrak eta eskubideak? Ez gara lokal bat eskatzen ari (ez oraingoz), baizik eta existitzen den espazio bat guztioi zabaltzea. Ez gara jolasleku bat estaldu dezatela exijitzen ari, dauden horiek erabili ahal izatea baizik. Ez dugu lujorik eskatzen: dauden baliabideak ez erabiltzea, hori bai dela lujo onartezina.

Udalak ez omen dauka patioaren segurtasuna eta garbitasuna bermatzeko nahiko baliabide

Kristoren ikusmina daukagu segurtasun eta garbitasun baldintza zorrotz horiek zeintzu diren eta nola neurtzen diren jakiteko.

Segurtasuna bermatzea orain dela urte bete arte egiten zena egitea da: gauez patioko atea itxita edukitzea. Horretarako:

a) Eskola egunetan Ikastolak ireki eta itxiko luke atea.

b) Beste egunetan, Udalak hartu beharko luke ardura hori (lanegunetan brigadak -goizetan behintzat bai- eta jaiegunetan norbaiti ordaindu beharko litzaioke).

Eta garbitasuna bermatzeko falta dena zera da: jaiegun edo oporren ondoren tokatzen diren eskola egunetan (2009/2010 ikasturtean 38 egun inguru, 32 astelehen gehi bestelako 6) norbaitek (Udaleko brigadak, eta bestela atearen ardura duen horrek) 8.00etatik 9.00etara patioa garbitzea. Oporraldietan garbitasuna Mankomunitateak egingo luke, iazko urterarte bezalaxe. Besterik ez.

Eta Udalak ez duela hau egiteko baliabiderik? Borondatea, horixe botatzen dugu faltan, bai Udalean eta baita Ikastolan ere…

Udalaren estuasun ekonomikoak ulertu beharraz

Berriz diogu: ez gaude Udalaren arrazoiak ulertzeko prest informazio gehiago ez dugun bitartean. Negar egitearena oso truko zaharra da, eta nahiko arrakastatsua gainera krisialdi garaietan: Udalak dio ez daukala baliabiderik (dirurik), eta mezu hau primeran sartzen da herritarron barnean, inguruan hainbat esperientzia ikus bait dezakegu (EREak, langabezia…). Aurrekontuak manejatzea lehentasunak ezartzea da, eta kasu honetan ikus dezakegunez, Udal honentzat 0 eta 3 bitarteko haurren aisialdia eta heziketa ez dira lehentasun bat.

Hortxe daukazue frontoia…

Zergatik ez dugu probatxo bat egiten? Eser gaitezen ordu erditxo batez neguko iluntze batetan frontoiko zoru zikinaren gainean, ea nola gelditzen zaigun ipurdia. Gainera bitartean inguruan hiruzpalau baloi alde batera eta bestera (gurasoontzako ere haurren segurtasuna garrantzitsua da). Ikastolako hezitzaileek patio garbi bat behar dute, eta Udaletxeak hori hala onartzen du (gu ere ados gaude), baina lurrean arrastaka dabiltzan haur hauek ez dute nonbait frontoi garbixeago bat merezi. Gainera, “badaukazue frontoia” bezalako argudio batekin hasi ezkero,  zalantzan jarri genezake Ludoteka edota San Agustineko lokalak beharrezkoak diren ala ez, ezta?

Zuek bai guraso histerikoak, gu hazi ginen ba patio estalirik gabe…

Bai, eta baita Ludotekarik gabe ere, eta baita Gaztegune eta horrelakorik gabe… Mendaron 4 urtetik gorako haurrek, aipatutako hauetaz gain,  badute are eta aukera gehiago (musika eskola, dantza, karatea, liburutegia…). Guzti hau primerakoa iruditzen zaigu. Baina txikienen kasuan, portxeetan egotea, hori al da haur batentzako nahi dugun aisialdia eta heziketa?

Aizu, eta ez al duzue kantxagatik gehiago borrokatu behar?

Gure ustez patioa eta kantxak pakete berean doaz, eta garbi daukagu patioa zabaltzea lortu ezkero kantxak ere irekiko dituztela. Ez gaude hain seguru kontrako kasuan, Udalak eta Ikastolak buruan darabilten ideia hauxe bait da: kantxara sarbide bat egitea kanpo aldetik, patioa eta kantxa ate batekin bereiztuz. Horrela kirol jardueren arazoa konponduko lukete, era berean patioak suposatzen duen  “altxor preziatu” hori babestuz. Hau da, nahiago dutela dirutza bat gastatu obrak egiten (lehentasunen kontua berriro) espazio bat guztion eskuetan jartzen diru apur bat gastatu baino.

Pues nada, a ver si traducimos este post lo antes posible.

Pues eso, que ayer mismo nos llegó la respuesta a la solicitud realizada al Ayuntamiento el 2 de Diciembre. También podemos leer en el Diario Vasco cuáles son las condiciones de cierre del patio.

No nos conformamos con la información aportada

Al principio incluso tuvimos que asistir al silencio del Ayuntamiento y la Ikastola. Por ejemplo, cuando el 18 de Enero abrieron el patio, como mínimo podían haber pegado un folio en la pared. Tuvo que llegar el fin de semana para toparnos con la puerta cerrada ante nuestras narices, lo que confirmó nuestras sospechas. Por lo visto temían la mala acogida que podría haber tenido la noticia… Así, cuando 10 días después ya se ha enfriado el tema lo suficiente, nos llega la información a través de El Diario Vasco (el corresponsal ha preferido dar únicamente la versión del Ayuntamiento, porque aún conociendo este blog, ha omitido las críticas existentes en torno a esta decisión). Solicitaremos más información (no estamos dispuest@s a comprender las razones del Ayuntamiento mientras no dispongamos de más datos), y también haremos propuestas. Es decir, que tenemos la intención de seguir dando la lata.

El patio estará cerrado, salvo dos horas en los días lectivos

Porque éste es en el fondo de la decisión: no podremos usar el patio casi nunca, y se nos quiere negar el disfrute de un espacio público que hasta ahora estaba abierto. Y que, por favor, no retuerzan la realidad como dice El Diario Vasco: al dar la noticia, han querido comparar la situación actual con la que teníamos hace tres meses (cuando el patio estaba cerrado por obras). Recordemos que hasta hace un año el patio y la cancha estaban abiertos para tod@s, incluso en fines de semana y festivos.

¿Quién es la/el que no quiere a l@s niñ@s en Mendaro?

Tal y como podemos leer en la carta, Irune Berasaluze y Jesús Urbieta han necesitado varias reuniones para llegar a un acuerdo. Por lo tanto, habrá que pensar que ambas partes no pensaban lo mismo desde un principio. He aquí nuestra duda: ¿quién de los dos, Ayuntamiento o Ikastola, proponía un régimen de uso más restrictivo incluso que el que nos ha quedado?

Sobre la representación de las partes en este acuerdo

Aunque no era necesario, el Ayuntamiento ha preferido llegar a un acuerdo con la Ikastola. El asunto es que el triste horario que han decidido es fruto del acuerdo entre Irune y Urbieta. Aceptamos que Irune represente al Ayuntamiento (al fin y al cabo, su partido tiene la mayoría absoluta), pero en nuestra opinión Jesús sólo puede ser portavoz de la postura de la Ikastola.

La postura de la Ikastola

Tal y como dice la ley y su propio nombre indica, es el OMR (Organo Máximo de Representación, más conocido para algun@s como Consejo Escolar) el que representa a la Ikastola mediante voto. Preo creemos que no se ha realizado ninguna votación para fijar la postura de la Ikastola (en caso contrario consultaríamos encantad@s las actas). La mitad de los votos del OMR es de las madres y los padres: no nos cabe en la cabeza que ningun@ de ést@s quieran un uso del patio como al final se ha establecido.

Supongamos, en plan optimista, que esta era la postura de la Ikastola: Oye Irune, si nos dejas el patio limpio no pondremos ninguna pega para que el patio se abra con un horario amplio.

Pero en nuestra opinión debería ser algo así: Oye Irune, el patio y la cancha son recursos muy valiosos para el ocio y educación de l@s niñ@s y l@s chaval@s. Hazlo como quieras, pero resuelve este asunto lo antes posible.

Parece que a este Ayuntamiento sí le preocupa el ocio de l@s niñ@s y l@s chaval@s

El Ayuntamiento tiene la Ludoteca encima del ambulatorio para el ocio de l@s niñ@s a partir de los 4 años: esto supone un gasto (local, consumos, monitor@s). Y un local para el ocio de l@s chaval@s en San Agustín: esto también supone un gasto (local, consumos, monitor@s). Incluso otro local para algun@s jóvenes (y no tan jóvenes), también en San Agustín: otro gasto más (local, consumos).

L@s niñ@s entre 0 y 3 años también son vecin@s de Mendaro

En Mendaro hay más de 100 niñ@s entre los 0 y 3 años de edad. No son vecin@s de Mendaro? A partir de qué edad se supone que tienen necesidades y derechos? No estamos pidiendo un local (no por ahora), sino que se abra a tod@s un espacio que ya existe. No estamos exigiendo que cubran un área de juego, sino poder disfrutar lo que ya existe. No pedimos ningún lujo: no aprovechar los recursos existentes, eso sí que es un lujo inaceptable.

El Ayuntamiento dice que no tiene recursos suficientes para garantizar la seguridad y la limpieza del patio

De verdad que nos pica la curiosidad por saber cuáles son y cómo se miden esas férreas condiciones de seguridad y limpieza.

Garantizar la seguridad no es más que hacer lo que se hacía hasta hace un año: cerrar la puerta por las noches. Para ello:

a) Los días lectivos abriría y cerraría la puerta la Ikastola.

b) El resto de los días el Ayuntamiento se encargaría de ello (la brigada los días laborables -por lo menos por las mañanas- y los días festivos habría que pagar a alguien).

Y para garantizar la limpieza lo único que hace falta es lo siguiente: que los días lectivos posteriores a festivos o vacaciones (38 días durante el curso 2009/2010, 32 lunes más otros 6) alguien (la brigada del Ayuntamiento, y si no, la misma persona encargada de la puerta) limpie el patio de 8.00 a 9.00. Durante las vacaciones la limpieza correría a cargo de la Mancomunidad, como hasta hace un año. Sin más.

¿Que el Ayuntamiento no tiene medios para hacer esto? Voluntad, eso es lo que echamos en falta en el Ayuntamiento y la Ikastola…

Por lo visto no comprendemos las penuria económicas del Ayuntamiento

Repetimos: no estamos dispuest@s a entender las razones del Ayuntamiento mientras no dispongamos de más datos. Lo de andar llorando es un truco muy viejo, y muy útil además en tiempos de crisis económica: el Ayuntamiento dice que no tiene recursos (dinero), y el mensaje cala perfectamente entre l@s vecin@s, dado que estamos rodead@s de experiencias similares (EREs, paro…). Manejar presupuestos no es más que establecer preferencias, y lo que podemos ver en este caso es que, para este Ayuntamiento l@s niñ@s entre 0 y 3 años no son un tema preferente.

Ahí tenéis el frontón…

¿Por qué no hacemos una prueba? Vayamos al frontón un atardecer de invierno y sentémonos en el sucio suelo durante media hora, a ver cómo se nos queda el trasero. Mientras tanto, hagamos que a nuestro alrededor vuelen en distintas direcciones 3 o 4 balones (no sólo a la Ikastola, a las madres y los padres también nos preocupa la seguridad). L@s educador@s de la Ikastola necesitan un patio impoluto, cuestión que el Ayuntamiento acepta (también nosotr@s), pero est@s niñ@s que se arrastran por el suelo no se merecen por lo visto un frontón más limpio. Además, según este argumento de “ya tenéis el frontón”, y aplicando la misma regla de tres, podríamos poner en duda si son necesarios la Ludoteca o los locales de San Agustin, ¿no?

Desde luego, sois un@s histéric@s, en nuestros tiempos tampoco teníamos un patio cubierto…

Ya, y tampoco teníamos una Ludoteca, ni locales para chaval@s ni nada parecido… En Mendaro l@s niñ@s mayores de 4 años tienen, además de estos recursos, más opciones todavía (musika eskola, dantza, karate, biblioteca…), lo cual nos parece perfecto. Pero en el caso de l@s más pequeñ@s, parece que la opción que nos plantean es quedarnos en los porches: ¿es ese el modelo de ocio educativo que queremos para nuestrs hij@s?

Oye, ¿y no pensáis pelear un poco más por la cancha?

Creemos que el patio y la cancha van en el mismo paquete, y tenemos claro que si conseguimos que se abra el patio, también podremos disfutar de la cancha. No estamos tan seguros si se plantea en el otro sentido, dado que la idea que andan manejando la Ikastola y el Ayuntamiento es la siguiente: hacer una obra para crear un nuevo acceso a la cancha desde el exterior, separando el patio y la cancha con una puerta. De manera que resolverían el problema de las actividades deportivas, protegiendo al mismo tiempo el “preciado tesoro” que supone el patio. Es decir, que prefieren (volvemos a las preferencias) arreglar el asunto gastando mucho más pasta en obras, en lugar de poner un espacio a disposición de tod@s.

4 pensamientos en “Ikastolako patioa oraindik itxita | El patio de la Ikastola sigue cerrado (06)”

  1. Oso ondo! lan bikaina egiten ari zarete. Lata ematen jarraitu behar dugu eta gure esku dagoen guztia egin behar dugu patio behingoz irikitzeko.

  2. Ni ere lan horretan jarduteko prest. Aizu, baina izango dira ba iritzi hauek kuskuseatzen dabiltzan guraso gehiago ere ala? OUTING YA!!!

  3. Udalak eta Jesusek gain, Arnok ere zer esana edukiko du ba? ARNO,mesedez,zuek zarete gure errepresentanteak,zer duzue guri esateko?

  4. En los 3 comentarios anteriores, Olatz Bizkarguenaga nos felicita y anima, ofreciendo su apoyo hasta que entre tod@s consigamos la reapertura del patio. Alaitz Vives también se ofrece para echar una mano por esta causa, mientras que se pregunta por las madres y los padres que deben de estar siguiendo la historia del patio, reclamando que “salgan del armario”. Por último, Mireia Zabala se pregunta por ARNO, que algo tendrá que decir al respecto como representante que es de las madres y los padres.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s