Ikastolako patioa oraindik itxita | El patio de la ikastola sigue cerrado (04)


Larunbat goiz euritsua, eta patioa itxita | Mañana lluviosa de sábado, y el patio cerrado

Atzoko eguna -larunbata- euritsu esnatu zen, iragarpenek adierazi zutenaren kontra. Egia esan, eguna horrela hasteak ez du animo handirik ematen. Eta goiza erabat izorratzeko, Ikastolako patioari buruz genuen susmoa egiaztatu genuen: itxita. Gure jarrera hiru esalditan laburbildu dugu:

  • Patio estalia -eta kantxa- espazio publikoak dira (udala da jabe): beraz, hiritar modura, espazio hauek erabiltzeko daukagun eskubidea aldarrikatzen dugu.
  • Patio estalia -eta kantxa- Mendaro Ikastola osatzen duten espazioen parte dira, eta zentru honen heziketa proiektua aurrera eramateko ezinbesteko baliabideak. Baina gu ere bagara hezitzaile, eta badaukagu heziketa proiektu bat, eta proiektu hori garatzeko guk ere behar ditugu baliabide eta instalazioak. Beraz, hezitzaile modura, espazio hauek erabiltzeko daukagun eskubidea aldarrikatzen dugu. Ez daukagu inongo asmorik enparantzako portxeak edota merkatal zentruak aisialdirako alternatibatzat hartzeko.
  • Guraso askoren konformismo edo etsipenak harritu egiten gaitu: garbi dago oraingo egoera duela bi astekoa baino hobea dela, baina gogoan izan dezagun duela urte beteko egoeraren aldean penagarria dela. Benetan harritzen gaitu baita ere, patioa zabaltzen ez digutela eta, egoera hau besterik gabe ulertzeko prest dagoen hainbeste jende topatzeak:  baina zer da ulertu behar duguna? Mendaro Ikastolak bere burua herriko eragile hezitzaile bakartzat hartzen duela? Ez gaituela gure hezitzaile zereginean lagundu nahi? Udala ez dela gai horrelako egoera samur bati irtenbidea topatzeko? Edota nahiago duela dirua, adibidez, puzgarriak urtean hirutan ekartzen gastatzea?

Zein da honaino ekarri gaituen ibilbidea? Daukagun informazio apurrarekin laburtzen saiatuko gara:

  • Patio estalia ez zen zerutik erori: pertsona batzuk (Jesus Urbieta zuzendaria tartean, suposatzen dugu) eginiko borrokaren ondorioz jarriko zuen dirua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Bidezkoa iruditzen zaigu esfortzu hori aitortzea.
  • Baina horrek ez dio inongo eskubiderik ematen kudeaketa horiek aurrera eraman zituztenei. Espazio horiek publiko izaten segitzen dute: herritarron eskubidea da hauek erabiltzea, eta Udalaren betebeharra behar den egoeran zaintzea.
  • Dirudienez, argi dago obraren aurreko egoera ez zela onargarria Ikastolarentzat: garbiketa lanak Mankomunitateak egiten ditu, eta hauek egunero izaten ez direnez, goiz batetan baino gehiagotan hezitzaileek patio nazkagarri edota arriskutsu bat topatzen zuten muturren aurrean. Gure ustez Ikastolak ongi egiten du patioaren garbitasunarekin hain zorrotz agertzen denean, bai bait dakigu zeinen erakargarria izan daitekeen zikinkeria gure seme-alabentzat.
  • Patioko zorua eta kolunpioak berriztatu dituzte: lan hauek egiteko dirua lortzeko (Plan E ospetsuaren bitartez) norbaitek (edo batek baino gehiagok) egingo zituen ahaleginak, eta hori aitortzea ere bidezkoa da. Uler dezakegu pertsona hauek espazio hau bereziki estimatzea, edota nolabait “bereak direla” sentitzea. Baina espazio honen jabea Mendaroko Udala da.
  • Obratarako dirua duela urte batzuk EAEko hiritarrek jarri bazuten ere, edota duela zenbait hilabete espainiarrek jarri bazuten ere, espazio honen jabea Mendaroko Udala da.
  • Beraz, une hauetan egoera honen aurrean gaude: gune hauen erabilera publikoa egunean bi orduz bakarrik gerta daiteke, Ikastolak ateak zabaltzen dituen egunetan soilik (hitz batean esanda, 175 egun besterik ez, 350 ordu urteko).
  • Gure eritzian, Mendaroko Udalak dauka arazo hau konpontzeko giltza:

a) Ez da hain zaila eskola egunetan patioa garbi edukitzea (nahikoa litzateke 175 egunetan udaleko brigadek laneguna goizeko 8.00etan patioa garbituaz hastea).

b) Udalak kostu bat hartu beharko luke bere gain, norbaitek atea urteko 365 egunetan behar den orduan (20.00etan adibidez) itxi dezan, eta eskola egunak ez diren 190 egunetan, goizean ate hori zabaldu dezan (asteburu eta oporretan alegia, gainontzekoetan Ikastolak berak zabalduko bait luke).

c) Udalak patioaren garbitasuna bermatzeko ezinik ez duela ikusirik, guk dioguna zera da: okerrenera jarrita ere, Udalak hala erabakitzen badu patioa zabal dezakela eta ez litzatekela beharrezkoa izango gune hauek irekitzeko Ikastolarekin negoziatzea. Izan ere, azken erabakia ez bait litzateke zuzendariarena izango, eta ezta Ikastolako OOGarena ere (Ordezkapen Organo Gorena, Eskola Kontseilu bezala ere ezagutzen duguna), Udalarena baizik: azken finean, espazio hauen jabe Udala da, eta Udalak Ikastolari utzi egiten dizkio.

Eta azkenik: ez al daukate informazioa emateko asmorik? Nola da posible puntu honetara iritsi izana, hain otzanak izatea umeak bezala tratatzen gaituzten bitartean?

Igande goiz euritsua frontoian | Lluviosa mañana de domingo en el frontón

Ayer -sábado- amaneció lluvioso a pesar de lo que los pronósticos anunciaron. La verdad es que no anima demasiado empezar así el día. Para terminar de arreglar la mañana, confirmamos la sospecha que teníamos sobre el patio de la Ikastola: cerrado. Nuestra postura se resume en tres frases:

  • El patio cubierto -y la cancha- son espacios públicos (de propiedad municipal), por lo que, como ciudadanos, reclamamos nuestro derecho a usar dichos espacios.
  • El patio cubierto -y la cancha- son espacios que forman parte de Mendaro Ikastola y son recursos necesarios para desarrollar la actividad educativa de dicho centro. Pero nosotr@s también somos educador@s y también tenemos un proyecto educativo, y para llevar a cabo dicho proyecto también necesitamos recursos e instalaciones. De manera que, como educador@s, reclamamos nuestro derecho a usar dichos espacios. Nos negamos a considerar los porches de la plaza o un centro comercial como espacios alternativos de ocio.
  • No deja de sorprendernos el conformismo o resignación de much@s madres y padres: es evidente que la situación actual es mejor que la que teníamos hace dos semanas, pero recordemos que es pésima comparando con la que teníamos hace un año. Nos sorprende el esfuerzo que hacen algun@s para entender que no se abra el patio al uso público: ¿qué es lo que hay que entender? ¿que la Ikastola se crea que es el único agente educativo de Mendaro? ¿que no quiere ayudarnos en nuestra labor de educadores? ¿que el Ayuntamiento es incapaz de resolver una situación tan sencilla? ¿o que le parezca más importante gastarse ese dinero en, por ejemplo, traer castillos hinchables tres veces al año?

¿Cuál ha sido el recorrido que nos ha traído hasta este punto? Intentaremos resumirlo con la poca información que tenemos:

  • El patio cubierto no cayó del cielo: algunas personas (suponemos que el director Jesus Urbieta entre ellos) pelearon para que el Departamento de Educación del Gobierno Vasco financiara la cubrición. Es justo reconocer dicho esfuerzo.
  • Pero ello no concede ningún derecho a las personas que hicieron las gestiones. Esos espacios siguen siendo públicos: la ciudadanía tiene derecho a usarlos y el Ayuntamiento el deber de mantenerlos en las debidas condiciones de uso.
  • Parece claro que la situación previa a la obra no satisfacía a la Ikastola: la limpieza corría a cargo de la Mancomunidad, y dado que ésta no se realiza de manera diaria, más de una mañana l@s educador@s se encontraban con un patio asqueroso, o incluso peligroso. Creemos que la Ikastola hace bien en ser muy exigente con la limpieza del patio, porque ya conocemos lo atractiva que puede ser la porquería para nuestr@s hij@s.
  • Debemos ser just@s también con el esfuerzo que algunas personas han debido hacer para conseguir la financiación (a través del famoso Plan E) con la que se han renovado el pavimento y los columpios del patio. Entendemos que estas personas puedan sentir un especial cariño por este espacio, o que incluso sientan que estos espacios “les pertenezcen” de alguna manera. Pero este espacio es propiedad del Ayuntamiento de Mendaro.
  • Aunque el dinero lo hayan puesto los vascos hace unos años, o los españoles hace unos meses, este espacio es propiedad del Ayuntamiento de Mendaro.
  • De manera que en estos momentos nos encontramos con la siguiente situación: el uso público de estos espacios se reduce a dos horas al día en las jornadas en las que la Ikastola abra (hablamos de 175 días, solo 350 horas al año).
  • En nuestra opinión, es el Ayuntamiento el que tiene la solución a este asunto:

a) No es tan difícil conseguir que el patio esté limpio al inicio de las jornadas lectivas (bastaría con que, durante 175 días, la brigada municipal comenzara su jornada limpiando este espacio a las 8.00 de la mañana).

b) El Ayuntamiento debería asumir un gasto para que alguien cerrara la puerta los 365 días del año a la hora que fuera (las 20.00 por ejemplo), y la abriera cada mañana en los 190 días no lectivos (fines de semana y vacaciones, dado que el resto de los días ya lo abriría la propia Ikastola).

c) Y dado que, según lo anterior, el Ayuntamiento sería capaz de garantizar la limpieza del patio, afirmamos que en el peor de los casos no sería necesario negociar con la Ikastola la apertura de estos espacios. En efecto, la decisión final no sería del director ni del OMR de la Ikastola (Organo Máximo de Representacion, también conocido como Consejo Escolar), sino del Ayuntamiento, dado que estos espacios son de propiedad municipal y es el municipio de Mendaro el que se los cede a la Ikastola.

Y por último: ¿no tienen intención de informarnos? ¿Cómo hemos llegado a este punto, en el que aceptamos con semejante docilidad el que se nos trate como a niñ@s?

Kartel hau ezkutuan egon da, eta oraindik ere han dago, oztopo egiten | Este cartel ha estado escondido, y todavía sigue allí, estorbando

2 pensamientos en “Ikastolako patioa oraindik itxita | El patio de la ikastola sigue cerrado (04)”

  1. Zer egin dezakegu??? herri guztietako herri eskoletako patioak irekita daude urte osoan zehar eta orain dela urte asko…zer gertatzen da Mendaron???? umeentzako ez dago ezer ere ez, ez eta kolunpio itxi bat ere herri osoan eta gero eta ume gehiago dago. Aste bukaera heltzen da eta denok ihes egiten dugu beste herri batzuetara…eta orain patioa itxita aste egunetako bi ordu hoiek ezik. Nik ez dut ezer ulertzen.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s