Olentzero eta Maridomingi Mendaron 2009: Ebaluazio bat | Una evaluación


Hona hemen gure ebaluazioa, ikuslearen ikuspuntutik egiten duguna, ekintza honen antolaketan ez bait genuen lanik egin. Baliagarri izan daitezkelakoan, eta hobetzeko asmoz, kalean esaten ditugunak idatziz jarri ditugu. Post honetan irakur dezakezu zer dela eta idatzi dugun ebaluazio hau.

  • Kalez kaleko ibilbideak (batez ere lehenengo zatiak) partaidetza bajua izan zuen.
  • Trikitilari taldeak doinu alaiak jotzen zituen: ezin lortu, ordea, giroa alaitzea (parte hartu genuenok ere jarri behar genuen zerbait gure aldetik).
  • Han zebiltzan haurren obsesio bakarra Olentzeroren gurdia heltzea eta hark botatzen zituen goxokiak ziren. Zein da goxokien helburua? Haurrek txutxeak besterik ez dituzten garai honetan, ez al daude soberan?
  • Helduek bakarrik abesten zuten/genuen (dozena erdi bat lagun?).
  • Abesti batzu nahiko tristeak ziren (“Aspaldiko Olentzero”). Beste batzu modu oso geldoan abestuak (adibidez, “Ai hau gabaren zoragarria” abestia, eta bereziki “Aingeruak kanta, artzai onak dantza…” zatia).
  • Ez dugu uste diagnostiko hau gurea bakarrik denik: haur eta nerabeak falta dira eta protagonismoa helduek daukate. Zergatia? Ez dakigu txikienen gabeziak helduen protagonismoa derrigortu duen, edota alderantziz, helduen protagonismoak gazteenen urruntzea eragin duen.
  • Aurreko honen ondorioak ikusi genituen: ibilbidea giro goibelean egin genuen, eta abestiak “helduenak” ziren, “helduek” abestuak eta “helduen modura”.
  • Musika Eskolak izan dezake honen konponbiderako giltza. Beharbada gehiegi eskatzea da, egun gutxi lehenago esfortzu handia egiten bait dute herriari eskaintzen dizkioten emanaldietan… Ez gara esaten ari erraza izan behar duenik, baina guri irtenbide naturalena hemendik dagoela iruditzen zaigu:
    • Abestien aukeraketa Ikastolarekin koordinatu al daiteke? Abesti berriak txertatzeko modu erraza litzateke hau.
    • 16.00etan San Agustin aretoan azken entsegua.
    • 17.00etan txokolate beroa Garagartzako eleizako aterpean.
    • 17.15etan irteera. Polita litzateke ibilbidean zehar pasakallean joatea: horretarako gurdiak lagundu baino enbarazu gehiago egiten du. Beharbada ordenak horrela izan beharko luke: aurretik jendea, atzetik trikitilariak eta azkenik gurdia. Eta Trikixaporen inplikazioa lortzerik balego?
    • Geldialdi bakoitzean zuzendari batek jendea bere aurrean bildu beharko luke, guztiok batera alaitasunez eta indartsu abestu dezagun. Ez gara ezer berririk esaten ari: lehen aipatutako emanaldietan edota Errege eguneko kantaldian, Musika Eskolak eta haurrek erakusten digute hori oso ondo egiteko gai direna.
  • Geldialdi eta kantaldientzako leku itxiagoak aukeratu beharko lirateke, leihora ateratzen den jendeari kanta diezaiogun eta ahotsa galdu ez dadin. Badirudi herria aldatu den arren geldialdiak lehengo leku berean egiten segitzen dugula: kantatzen den leku askotan ez da ia entzulerik azalduko leihoetara, eta alderantziz, etxe berriak egin diren lekuetan ez da abesten.
  • Amaiera frontoian izan zen (eskenatoki handiegia bi pertsonaiarentzat), eta gainera hesiak berriro: lehen ere nahiko urrun baldin bazeuden, are eta urrunago muga hauei esker.
  • Bai Olentzerok eta baita Maridomingik hitz batzu esan beharko lituzkete agian: galderarik gabe, “diskurtso” txiki edo bertso bana bakoitzak.
  • Beharbada beste estilo bat eman behar litzaioke amaierako saioari, Erregeekin egiten den horretatik bereiziz, pixka bat xumeagoa. Adibidez, ibilbidea gurdirik gabe eginez (Olentzero eta Maridomingi gabe), hau Trinidaden bukatuko litzateke, eta barruan biak bakar-bakarrik egongo lirateke gure zain. Ermitako bankuak baztertuta, denok barnera sartu, azken abestiak bertan abestu (tarteetan Olentzero eta Maridomingiren hitzak entzun), eskutitzak eman eta kalera. Guzti hau zutik eta hogei minututan. Haur txikienentzat Trinidade Olentzero eta Maridomingiren etxea litzateke…

Eta zein da zure eritzia?

↘ “Horra Maridomingi”

↘ “Aspaldiko Olentzero”

↘ “Hator, hator”

↘ Goizean Elgoibarren izan ginen, Atxutxiamaika begirale taldeak antolatzen duen kantaldian. Giro ona lortzeko ez da aparteko baliabiderik behar… | Por la mañana estuvimos en Elgoibar, en el acto que organiza el grupo de monitores Atxutxiamaika. Vemos que no hace falta nada de otro mundo para crear buen ambiente…

Pues nada, a ver si traducimos este post lo antes posible.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s