Olentzero eta Maridomingi Mendaro Ikastolan 2009: Ebaluazio bat | Una evaluación


Hauen bisita zela eta, gurasook Ikastolaren gonbidapena jaso genuen Abenduaren 23an 11.30tan bertaratu gintezen. Gabon jaialdia izatekoa zen, eta haren ondoren Ikastola ikusteko aukera izango genuen. Hona hemen gure ebaluazioa, ikuslearen ikuspuntutik egiten duguna, ekintza honen antolaketan ez bait genuen lanik egin. Baliagarri izan daitezkelakoan, eta hobetzeko asmoz, kalean esaten ditugunak idatziz jarri ditugu. Post honetan irakur dezakezu zer dela eta idatzi dugun ebaluazio hau.

  • Euria zela eta, patio estalian zeuden bilduta irakasle eta ikasleak, eta hesi baten atzean pilatzen joan ginen han azaldu ginenok. Garbi daukagu hango protagonistak haurrak zirela, baina guraso bezala joan ginenez, ikuspuntu hortatik eman behar dugu eritzia.
  • Harrera eskas xamarra egin zitzaigun: ez zigun inork ezer esaten, eta lehenengo ordu laurdenean ez genekien zertara gonbidatu gintuzten. Ikuskizuna amaitua zenaren zurrumurrua zabaldu zen (aurretik antzerki emanaldi bat eskaini zioten ikasle zaharrenek txikienei, nonbait) eta hainbat guraso haserre zebilen. Kontutan hartu behar da guraso askok lanetik ihes egin behar izan zutela, eta batek baino gehiagok opor egun bat hartu zuela.
  • Garbi zegoen ikusle izatera gonbidatu gintuztela, baina lepoa luzatu eta gure aurrean ikusten genuena zera zen: haurrak patioan alde batera eta bestera jolasean, irakasleak txorixo pintxoak jaten, bazter batetan Arno Guraso Elkarteko hainbat kide pintxo mordo bat zuen mahai baten atzean zutik, eta banatzen gintuen hesiaren ondoan megafonia ekipo bat.
  • Kontua da zerbaiten zain geundela guztiok. Minutu haiek gozatzeko Arnok pintxoak banatu zituen gurasoon artean… Ideia ona iruditzen zaigu Santo Tomas eta Olentzeroren ospakizunak bateratzea (Elgoibarko Herri Eskolan, adibidez, gurasoak 21ean txorixoa jatera gonbidatu zituzten, eta 22an Gabon-jaialdira).
  • Halako batean megafoniatik eman zuten abisua: badatoz Olentzero eta Maridomingi! Horretxen zain geunden, beraz. Esan ba! Asto batez lagunduta iritsi ziren, hartu zuen norbaitek lan hori. Eskertzekoa da.
  • Hemendik aurrerakoa, ohiko eskema, haurrek etorri berriei kantuak eskaini bait zizkieten. Beharbada Olentzerok eta Maridomingik hitz batzu esan zitzaketen (Ikastola batetan gaude, “oparikeria” eta kontsumismoaren kontrako mezu batekin adibidez).
  • Gero txerritxo batzu zozketatu zituzten: lehenengoa HHko haurren artean, eta bigarrena LHkoen artean. Ezin dugu alde batetara utzi xehetasun itxaropentsu bat: azkenean egin ez bazen ere (orduak estututa edo), hirugarren zozketa bat ere iragarri zuten, irakasle eta gurasoen artean. Talde berean gaude beraz! Horren alde egin nahi dugu guk ere.
  • Kontua da ikusle izatera gonbidatu gintuztela, baina guk ez genuela gure alaba ikusi (ezta berak gu ere), jaialdia amaitu, hesiak alde batetara baztertu eta beraiengana hurbiltzera gonbidatu gintuzten arte. Ez dago patio hortan horrelako ikuskizun batetarako lekurik, eta inprobisazioa nabaria zen.
  • Bistan zegoenez, jaialdia kantxan egiteko asmoa izan zuten hasiera batetan (hesiak jarrita bait zeuden han ere), baina eguraldi txarrak patio estalian egitera behartu zituzten (ez zen hala ere zorigaiztoko gertaera bat izan, iragarpen guztiek eguraldi txarra agintzen bait zuten aurreko egunetatik).
  • Zenbait gurasok aurreko urtean San Agustin aretoan egindako jaialdia zuten gogoan. Polita izan omen zen (gu ez ginen han izan). Baina izango zuen alderdi txarren bat Ikastolaren ikuspuntutik, aurtengoan ez bait da errepikatu.
  • Behin amaitu zenean Ikastola bisitatu genuen, obren ondoren gune berriak eta berriztatuak ikus genitzan: eskertzekoa da zuzendaritza taldeak inaugurazio ekitaldirik egin nahi ez izatea, aurreko mendeko politikarien ohiturak dira horiek. Horrela ba, ateak zabaldu eta gelaz gela lasai ibili ahal izan genuen. Baina apaltasunaren apaltasunaz, kontua da ez ginela guztiz aklaratu, eta alde egin genuenean konturatu ginen psikomotrizitateko gela berria bisitatu gabe utzi genuela. Faltan bota genuen paper bat, informazio apur batekin (komunikazioa, inkomunikazioa…).

Jaialdiak utzi zigun arrastorik sakonena hesiaren presentziarena izan zen: ez zaigu iruditzen detaile hutsal bat denik, sakoneko arazo baten erakusgarri baizik. Gure ustez, une honetan Ikastola alde batetan dago eta gurasook beste aldean gaude, eta hau gure haurren heziketaren kontra doala iruditzen zaigu.

Eta zein da zure eritzia?

Olentzero eta Maridomingi iristen | Llegan Olentzero y Maridomingi

↘ “Olentzero joan zaigu”

↘ Olentzero eta Maridomingi badoaz | Olentzero y Maridomingi se van

Pues nada, a ver si traducimos este post lo antes posible.

Un pensamiento en “Olentzero eta Maridomingi Mendaro Ikastolan 2009: Ebaluazio bat | Una evaluación”

  1. kaixo, ni ez nintzan egon Olentzero jaian ikastolan baina ba dakit bi urteko umeak ez zutela parte hartu patioan egin zen ekitaldian. Olentzero eta Mari Domingin sartu irten bat egin zuten 2 urteko gelan eta kanpoan ospatutako ekitaldia lehioetatik ikusi zuten. Euskararen egunean ere, bi urteko haurrak ez zuten parte hartu eta nire galdera da, zer gertatuko da tanborrada egunean ????

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s