Erregeak Mendaron 2010: Ebaluazio bat | Una evaluación


Hona hemen gure ebaluazioa, ikuslearen ikuspuntutik egiten duguna, ekintza honen antolaketan ez bait genuen lanik egin. Baliagarri izan daitezkelakoan, eta hobetzeko asmoz, kalean esaten ditugunak idatziz jarri ditugu. Post honetan irakur dezakezu zer dela eta idatzi dugun ebaluazio hau.

  • Gure ustez 18.30tan hastea beranduegi da haur askorentzat. Ordu erditxo bat aurreratu liteke, ondo ilunduta dago ordurako.
  • Berriro ere goxokiak: ze helbururekin botatzen dira? Haurrek txutxeak besterik ez dituzten garai honetan, ez al daude soberan?
  • Abiadura mantsotzerik balego… edo bestela San Josen egiten den geldialdiaren antzera beste pare bat egingo balitz… Txikientzako zaila da martxa horri jarraitzea.
  • Aurten frontoia aukeratu da helmuga modura. Azpilgoetako eleizaren aldean abantailaren bat eskaintzen du (leku gehiago dago), baina gure ustez horrelako ekintza bat girotzeko hobeto zegoen eleiza. Frontoia handiegia da, eta girotze aldera eskenatoki eta argiztapenarekin lan handia egin zen arren, distantziak handiegiak gelditzen ziren. Ahotsa bera ere ez zen ondo iristen. Eleizak antolaketa aldetik zailtasunak jarriko zituen, batez ere eskutitzak emateko garaian mundu guztia arrapaladan joaten zenean aldarera, baina ez dugu uste hain zaila denik honi irtenbide bat ematea: antolatzaileen aginduei jarraituz jendea taldeka jeiki eta hurbilduko balitz erregeengana une desatsegin hori ezabatuko litzateke seguru asko. Gainera, eskenatokiaren prestaketari begira lana aurreztuko luke…
  • Berriro ere hesiak. Eleizan egiten zenean ez zegoen inongo hesiren beharrik. Hauen ordez lurrean muga bat jarri daiteke, opari kaxa batzuekin adibidez. Honekin, gehi pare bat antolatzaile muga hau zaintzen (gehi gurasoon laguntza), ez litzateke hesirik beharko.
  • Elkarrizketako gidoia: ze entzuleri zeuden zuzenduak galdera-erantzunak? Galderak prestatzeaz gain erantzunak ere idatzi beharko lirateke. Txisteak helduok ulertzen genituen, baina 6 urte bitarteko haur gutxi dibertituko zen erregeek esandakoekin.
  • Elkarrizketa haurrentzako luzeegia izan zen gure ustez. Gure ustez nahikoak lirateke 3 galdera, errege bakoitzari bana. Adibidez:
    • Meltxor: kontatu dezala nolakoa izan den Mendarorainoko bidaia (zer iruditu zaien herria, bidean gertatutako pasadizo barregarriren bat…).
    • Gaspar: kontatu dezala nola egiten duten oparien lojistika (eskutitzak jaso, opariak erabaki, hauen sailkapena eta banaketa, eskutitzik jasotzen ez dutenean ere nola asmatzen duten zer nahi duten haurrek, nola dakiten non bizi den haur bakoitza…).
    • Baltasar: esan dezala zer egin behar duten haurrek oheratu aurretik (zapatak, zer utzi jateko eta edateko -alkoholik ez, mesedez-),  gauez (beldurrik sartu gabe, nahikoa da lo lasai egitea) eta hurrengo goizean (jolastu, konpartitu, paketeen kartoia eta paperak birziklatzera bota…).
  • Lepokoren bat Baltasarrentzako (makilaiaren mugak nabarmenegiak ziren…).

Eta zein da zure eritzia?

↘ “Alaken”

Pues nada, a ver si traducimos este post lo antes posible.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s