Ikastolako patioa oraindik itxita | El patio de la ikastola sigue cerrado (03)


Ba horixe, itxita segitzen duela. Badaukagu hala ere nobedaderik orain dela 2 eguneko posta idatzi genuenetik, azken bi egunotan bai Ikastolara eta baita Udaletxera ere jo bait dugu gure eskaera berria adieraztera: espazio hauen erabilera publikoa ahalbidetuko duen akordioa iritsi bitartean, gutxienez oporraldi honetan zabal dezatela ate bedeinkatu hori. Azken finean bermatu beharreko gauza bakarra Urtarrilaren 11ko 9.30etan patioak behar duen garbitasuna bait da, eta hori lortzea ez da zaila.

Herenegun hizketaldi luze bat izan nuen telefono bitartez Jesus Ikastolako zuzendariarekin. Elkarrizketarako ateak zabal-zabalik dituela erakutsi zigun berriz ere, benetan eskertzen dugun jarrera. Haatik, ondorio konkreturik gabe bukatu genuen eta gure inpresioaren arabera gauzak luzera jo dezake. Eta argi gorriak pizteko moduko ondorio bat ere atera genuen: gure ustez, Jesusek gai honen inguruan dabilzkien aukeren artean, patioa erabilera publikora ez zabaltzearena dago.

Bestalde, atzo Udaletxera jo eta Irune alkatesarekin hizketaldi luzea izan nuen baita ere. Askoz harrera hobea jaso zuen gure eskaerak: oporrak hasi baino lehenago berak ere pentsatu omen zuen egun hauetan zehar patioa zabaltzearen aukera. Gauza konkretuagoak (nork ireki eta itxiko lukeen atea, nork garbitu…) aipatu zituen eta baita intentzio onenak azaldu ere. Beraz, badaukagu itxaropenik patioa eta kantxa oporraldi honetan zabalik ikusteko.

Pues eso, que sigue cerrado. Sin embargo, tenemos novedades respecto del post que escribimos hace 2 días, ya que desde entonces hemos acudido tanto a la Ikastola como al Ayuntamiento a plantear nuestra nueva demanda: que mientras llegue el acuerdo que permita el uso público de estos espacios, por lo menos durante las vacaciones abran la dichosa puerta. Porque al fin y al cabo lo único que habría que garantizar es que el 11 de Enero a las 9.30 el patio reúna las debidas condiciones de limpieza, y eso no es difícil.

Anteayer mantuve una larga conversación telefónica con el director de la Ikastola Jesus. Una vez más nos demostró que tiene abiertas las puertas de par en par al diálogo, una actitud que agradecemos de veras. No obstante, terminamos sin concretar ninguna conclusión, y con la sensación de que el asunto se puede demorar bastante. Y también extrajimos una conclusión alarmante: en nuestra opinión, entre las opciones que Jesus maneja en torno a este tema, está el de no abrir el patio al uso público.

Por otro lado, ayer acudí al Ayuntamiento y mantuve también con la alcaldesa Irune un largo diálogo. Nuestra proposición recibió una acogida mejor: por lo visto antes de la llegada de las vacaciones ella también se planteó la posibilidad de abrir el patio durante estos días. Mencionó aspectos más concretos (quién abriría y cerraría la puerta, quién se encargaría de su limpieza…) y expresó sus mejores intenciones. Por lo tanto, nos queda la esperanza de ver abiertos el patio y la cancha durante estas vacaciones.

Un pensamiento en “Ikastolako patioa oraindik itxita | El patio de la ikastola sigue cerrado (03)”

  1. Gaurkoa moduko egun goibel eta umeletan eskertuko genuke bai ditxosozko patioa zabalik izatea. Hortaz jardun dugu ba berbetan arratsaldeko 5ak aldera plazan geunden aita-amek. Haurrentzako hain jolas gune urriak dituen herri batek ezin du horrelako azpiegitura itxita mantendu. Ia udaberriko epela baino lehen patioan elkar ikusten dugun.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s