Hartu parte | Participa


Zer da blog hau horretan diogun bezala, blog honek baditu bi egile, baina era berean mundu guztia dago gonbidatuta bertan parte hartzera. Gonbidatu baino gehiago, zuen parte hartzea eskatzen dugu, gune hau, beste edozein bezala, zenbat eta anitzagoa orduan eta aberasgarriagoa izango bait da.

  • Post bati komentario bat erantsi nahi badiozu, klikatu izenburuaren azpian Deja un comentario edo … comentarios jartzen duen hortan eta bidali zure testua.
  • Gai berri bat zabaldu nahi baduzu, bidal iezaguzu mezu bat gure e-mail helbidera: gustora argitaratuko dugu.
  • Facebook-en ere aurki gaitzakezu: “Mendaron guraso izatea” taldean egin dezakezu aportaziorik.
  • Zabal ezazu blog hau zure lagunen artean: guraso izan edo ez, mendarotar edo txinatar, esan bezala mundu guztia dago gonbidatuta.

Eztabaida sustatu nahi dugu, baina gauzak txukun egiteko arau batzu ezartzea erabaki dugu:

  • Heldu gaiari mesedez: milaka gai dugu gustoko, baina blog honek “Mendaron guraso izatea” du bere esparrua.
  • Ez dugu anonimorik argitaratuko: komentario edo mezu bat bidaltzeko asmorik baduzu, erantsi mesedez zure izen abizenak.
  • Post bati komentario bat eransteko epea 60 egunekoa da: bi hilabete pasata erantzunen haria itxi egiten da.
  • Zure komentarioak 3 link edo lotura baino gehiago baditu, gure blog honek “spam” erako mezua dela pentsatu eta ezabatu egingo du (mezu kaltegarri hauen ezaugarri nagusienetakoa link edo lotura kopuru altua bait da).
  • Gogoratu hau ez dela telefono mugikor bat: mesedez, idatz itzazu hitzak osorik.
  • Azkenik, zuen aportazioak euskara edo gaztelera hutsean  iristen bazaizkigu, guretzat hartuko dugu itzulpen bat eransteko eskubidea.

Tal y como decimos en ¿De qué va este blog?, esta publicación tiene dos autor@s, pero al mismo tiempo todo el mundo está invitado a participar en el mismo. Más que invitar, solicitamos vuestra participación, dado que este espacio, como cualquier otro, será más enriquecedor cuanto más plural sea.

  • Si quieres añadir un comentario a un post, clica debajo del título donde dice Deja un comentario o … comentarios, y envía tu texto.
  • Si quieres abrir un tema nuevo, envíanos un texto a nuestra dirección de e-mail: lo publicaremos encantad@s.
  • También podrás encontrarnos en Facebook: podrás aportar en el grupo “Ser madre/padre en Mendaro”.
  • Difunde este blog entre tus amistades: sean madres/padres o no, sean de Mendaro o de China, todo el mundo está invitado tal y como hemos dicho.

Queremos fomentar el debate, pero para hacer las cosas bien hemos decidido establecer unas reglas:

  • Por favor, cíñete al tema del blog: nos interesan muchas cosas, pero el ámbito de este blog es el de “Ser madre/padre en Mendaro”.
  • No publicaremos anónimos: si tienes intención de enviar algún comentario o mensaje, adjunta tu nombre y apellido.
  • El plazo para añadir un comentario a un post es de 60 días: pasados dos meses cerraremos el hilo de las respuestas.
  • Si tu comentario tiene más de 3 links o enlaces, nuestro blog lo interpretará como un mensaje “spam” y lo eliminará (una de las principales características este tipo de mensajes nocivos es la gran cantidad de links o enlaces).
  • Recuerda que esto no es un móvil: por favor, escribe las palabras completas.
  • Por último, si vuestras aportaciones nos llegaran escritas sólo en euskara o castellano, nos reservamos el derecho a añadirles una traducción.

14 pensamientos en “Hartu parte | Participa”

  1. Kaixo, arratsalde on!

    Zuen blogari buruz jakin det eta primeran iruditu zait Mendaro bezalako herri txiki batetan, gurasoen parte hartzea sustatzeko blog bat sortu izanagatik, ZORIONAK!!

    Bestalde, Elgoibarko IMHn kokatuta gauden Zerikasi (Debabarrenako Bitartekotza Zerbitzutik ari natzaizue idazten, nahiz eta Mendaroko bizilagun bat ere izan.

    Zuen informaziorako, gure proiektuaren helburua, Debabarrenako formazio eskaintza jaso eta 25 urtetik gorako pertsonei zabaltzea da, baita pertsonei bizitza osoan zeharreko ikaskuntzak duen garrantzia transmititu eta formatzen jarraitzeko animatzea. Hortarako, formakuntzarekin lotuta dagoen orientazio zerbitzu bat ere badaramagu bertatik, eta garrantzitsuena dena, zerbitzua doakoa da.

    Momentu hontan, gure nahia, Debabarrenako pertsonei zuzendutako ikastaro berri batzuk antolatu ditugunez, ikastaro horien berri ematea izango litzateke.

    Ikastaroak (8-10 ordutakoak dira) eta denak, etxeko konponketak norberak egiten ikasteko ikastarotxoak izango dira: jostungintza, brikolajea, elektrizitatea eta iturgintza alegia.

    Ikastaro bakoitzak 12 euro balio ditu (ikasle bakoitzari egin behar zaion aseguruaren kostea, alegia). Norbaitek informazio gehiago behar ezkero, http://www.zerikasi.com web gunean jaso dezake.

    Argibide gehiagorako Emaila: zerikasi@imh.es – Tel. 943 748271 (Leire)
    Karteltxo bat ere prest daukat baina ez dakit hemendik bidaltzeko aukera izan ahal dudan..

    Eskerrik asko aldez aurretik eta ea interesgarria iruditzen zaizuen azaldutakoa. Ondo izan!

  2. Kaixo, atzo ikastolan antolatutako tanborradari buruz lerro batzuk besterik ez. Patioan eta kalean entzundakoak errepikatuko ditut: antolamendu falta izugarria, horrela egiteko hobe ez egitea, gure umeak ikustera gatoz eta zer ikusten dugu??
    Nere aldetik, fustrazioa izan zen nabarmenena.

  3. En el anterior comentario Olatz Bizkarguenaga nos transmite las quejas que escuchó ayer por la tarde en torno a la tamborrada: falta de organización, para hacerlo así mejor si no se hiciera, venimos a ver a nuestr@s hij@s y… ¿qué es lo que vemos? Por su parte, ella destaca la frustración que siente por la tamborrada de ayer.

  4. Nere ustez kexen inguruko dinamika honetatik irten behar dugu: topaleku bat eraiki beharko litzateke (oso garrantzitsua Arno honetarako) guraso eta Ikastola biltzeko eta barreneko gaiak lantzeko. Azken finean, jaialdi hauen emaitzak sakoneko beste arazo batzuren ondorio besterik ez dira: alegia, nolakoa izan beharko luke gurasoen parte hartzea Ikastolan?

  5. En mi opinión tenemos que salir de esta dinámica de queja permanente en la que estamos metid@s: deberíamos construir un lugar de encuentro (para eso la clave estaría en Arno) para juntarnos las madres y los padres con la Ikastola, y trabajar los temas de fondo. Porque al fin y al cabo, la impresión que nos dejan actividades como ésta no son sino una consecuencia de otros problemas más profundos: en una palabra, ¿cuál debería ser la participación de las madres y los padres en la Ikastola?

  6. Kaixo!
    Mendarokoa ez naizen arren oso interesgarria iruditzen zait zuen blog hau. Alaitz nere lankideak gomendatu dit eta oso gustora sartuko naiz maiz zuen proposamenak irakurtzera. Baina modu “konstruktiboan” hasteko pare bat gomendio dauzkat zuei denoi egiteko.
    1.- Loris Malaguzzi pedagogoaren liburua. Bertan 0-3 hezkuntzaren inguruko informazioa aurkitzeaz gain haurreskolen lanaz ere gogoeta egiten du. Aspaldi Iruñeako haurreskolak bere teoriei atxikitu ziren eta gaur egun metodologia eta proiektu zoragarria dute. Gonbidatuta zaudete zentro horiek ikustera.
    2.- Jostailuak. Zuen blogean agertzen den egutegi moduko jostailu pedagogikoak Kide izeneko Iruñeako denda batean aurkituko dituzue. Oso gomendagarria ere bai.
    muxu
    itziar

    1. Ongi etorri Itziar eta mila esker zure ekarpenengatik.
      Loris Malaguzzi hortxe daukagu, stand by-en, esteketan aurki dezakezu Reggio-ko esperientziari buruzko informazio gehiago. Ia noiz prestatzen dugun honi buruzko beste post bat.
      Jostailuei buruz ere egin beharko dugu hausnarketaren bat. Zu zeu ere gonbidatuta zaude, nola ez, gai guzti hauetan parte hartzera. Zure iruzkinen zai gelditzen gara, beraz.

      1. Miren, EHan Reggio Emiliako esperientziaz gehien dakiena eta Loris bera ezagutu zuena laguna dut. Liburua idatzi du eta oso pedagogo ona da. Nahi izatera hitzaldi bat ematera gonbida genezake, ala?
        Alfredo du izena eta seguru enkantau etorriko litzatekeela.

      2. Ez ote da ba, Alfredo Hoyuelos ospetsua izango? Patxiren heroia da. Hitzaldi bat emateko prest balego, guk gustora egingo genioke ongi etorria! Eta guk bezalaxe, seguru jende asko dagoela horren esperientzia interesgarria entzuteko prest.

      3. Bai ba! Hoyuelos jauna da! Hitzaldia “akotatu” beharko genuke baina nik noiznahi ikusten dut. Nere amaren lankidea izateaz gain laguna ere bada eta nere 6 hilabeteko alabatxoarekin asko lagundu dit. Eminentzia bat da, euskal hiztuna portzierto!!! Oso jatorra. Eta jakina, bere mogikorrera deitu eta seguru naiz tokia eginen digula.

      4. Horrelako aukera bat pasatzen uztea barkaezina litzateke benetan. Presarik ez dago, baina hitzaldia antolatu eta deiadia Mendaron eta inguruko herrietan zabaltzeaz arduratuko ginateke, ez izan zalantzarik. Eta gainera abisu berezia pasako genieke inguruko haurreskolatako hezitzaileei…

        Komentario gurutzatu hauen irakurle izan zaretenoi beharbada azalpen bat zor dizuegu: Loris Malaguzziren ekarpenak eta Italiako Reggio-Emiliako haurreskolak mundu guztian erreferente oso garrantzitsuak dira. Aipamen txiki bat egin genuen post honetan. Beste material mordo bat daukagu borradorean, baina badakizue, denbora falta behar bezala argitaratzeko. Kontua da Malaguzziren teoriak sakonki aztertu eta martxan jarri dituen Alfredo Hoyuelosen lagun bat hurbildu zaigula blogera, Itziar Aranguren. Eta noski, nerbioso eta guzti jarri garela bapatean…

      5. Ez jarri ba urduri Patxi! Oso aukera erreala da. Azkenaldian Berriozarren eman ditu 3 bat hitzaldi jarraian eta aretoak goraino bete ditu.
        Deialdia egitea erraza dugu gainera. Haurreskoletan abisua…Gure umea Arroa Beheko haurreskolan dago eta bertako hezitzaileak animatuko lirateke ziur. Blog honetako jendea…en fin. Nahi izatera disponibilitatearengatik ia galdetzen ahal diot. Baina denon artean erabaki beharko genuke zehazki zer interesatzen zaigun: loa, irria, negarra, haurreskola, jokua, ipuina…mila hitzaldi ematen ditu-eta.

  7. Kaixo denori!

    Haurdun gelditu nintzenean, Bilboko emakumeen elkarte batekin harremanetan jarri nintzen eta heuren laguntza ezinbestekoa izan zen gure semea Ekin etxean erditzeko. Gaur bertan heuren web orrialde berriaren helbidea jaso dut eta zuek ere izatea interesgarria izango zela iruditu zait: http://haurdun.wordpress.com/

    Elkartearen izena Haurdun da. Bertan haurdunaldi eta heziketari buruzko bilerak egiten dituzte gai desberdinei buruz hitz egiteko. Oso interesgarriak izaten dira. Web orrialdean bertako agenda daukazue animatuko bazinaten.

    Beno, ondo izan guztiak eta hurrengo bat arte!

  8. Kaixo,
    Debako familia bat gera eta blog hau topatzea ustekabean harrapatu nauela aitortzen det ez baitnuen espero. Bi alaba ditugu, 1 eta 3 urtekoak, eta hazkuntza naturalaren prozesuan gaudela buru belarri esan genezake, bere zailtasunekin baina tira!.
    Oso bakarrik sentitzen gera eta gizarte honek gure aurrean jartzen dizkiguten oztopoak ez du asko laguntzen, horregatik funtsezkoa iruditzen zaigu gu bezalako gendearekin biltzea eta elkar ezagutzea. Kontatu gurekin zerbait egiteko, hitz egiteko, …
    Beno, laster arte eta besarkada haundi bat denontzat.
    Diego

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s