Ikastolako patioa oraindik itxita / El patio de la Ikastola sigue cerrado (01)


(Post honek iruzkinetan segitzen du: hauek irakurtzeko postaren hasieran “… comentarios” jartzen duen hortan klikatu).

Ikastolako obrak amaituta egon arren patioak itxita segitzen du. Egoera hau konpontzeko Ikastolak eta Udaletxeak araudi bat adostu beharko dute eskola orduetatik kanpo leku honen segurtasuna eta garbitasuna bermatzeko. Ez da gauza zaila: obren aurretik bazegoen horrelako akordio bat Ikastola eta Udaletxearen artean.

Azalpenak eskatuz bi lekuetara telefonoz deitu ondoren geratzen zitzaigun aukera bakarra eskabide ofizial bat egitea zen. “Askotan herri baten bizi kalitatea detaile txikien bidez eraikitzen da, eta gure herrian bada leku bat oso baliotsua haurrak ditugunontzat”, hitz hauekin hasi genuen Abenduaren 2an bai Ikastola ta baita Udaletxean sartutako eskabidea.

Kontua zera da: guraso batzurentzat patioarena presazkoa da eta lehen bait lehen patioa zabalik nahi genuke, segurtasun eta garbitasun neurri guztiak lotuta, noski (negua gainean daukagularik, haur txikien gurasoak patio estaliaz akordatzen gara, eta haur hazixeagoek berriz, normala den bezala, kantxa botatzen dute faltan…).

Ikastolako patioa itxita / El patio cerrado @ Patxi Galarraga

Decíamos que el patio de la Ikastola sigue cerrado, a pesar de que las obras ya han terminado. Para resolver esta situación la Ikastola y el Ayuntamiento tendrán que acordar una normativa que garantice la seguridad y limpieza de este sitio por su uso fuera de las horas lectivas. Tampoco es una cosa muy complicada: antes de las obras ya existía un acuerdo entre la Ikastola y el Ayuntamiento.

Después de llamar a ambos sitios buscando alguna aclaración, nos quedaba la opción de hacer una solicitud formal. Así, el pasado 2 de Diciembre dimos entrada a la solicitud en euskara, tanto en la Ikastola como en el Ayuntamiento. ¿Qué dice la solicitud? Pues hacemos una introducción, diciendo que la calidad de vida de un pueblo muchas veces se basa en pequeños detalles (el patio en este caso), que dicho patio sigue cerrado, que el Ayuntamiento dice que falta acabar las obras para que se llegue al acuerdo con la Ikastola, que la Ikastola dice que las obras están terminadas y que hagamos una solicitud por escrito. El resto del escrito es la propia solicitud para la apertura del patio en horario no escolar (incluidos fines de semana y vacaciones).

El asunto es que para algun@s de nosotr@s lo del patio corre prisa y queremos que se abra lo antes posible, con las medidas de seguridad y limpieza bien atadas, evidentemente  (con el invierno encima las madres y los padres con niñ@s pequeñ@s nos acordamos del patio cubierto, mientras que l@s chaval@s mayores echan en falta la cancha…).

(Este post continúa en los comentarios: para leerlos, clica arriba, donde pone “… comentarios”).

13 pensamientos en “Ikastolako patioa oraindik itxita / El patio de la Ikastola sigue cerrado (01)”

  1. Hurrengo egunean, Abenduak 3, e-mail hau bidali genion Arno Guraso Elkarteari:

    Aupa Arno!

    Lehenengo aldiz zuzentzen naiz zuengana, eta neure burua aurkeztu beharko dut: Patxi Galarraga naiz, Miren Vivesen bikotea, Añes (3) eta Ingeren (1) aita.

    Ikastolako patioa dela ta idatzi dizuet mezua: negua badatorrela eta azken egunotan haur txikienen zenbait guraso arduratuta geunden, patioa itxita bait dago oraindik. Burua galdu duten oilaskoak bezala, bakoitza bere aldetik han eta hemen galdezka, erantzun ezberdinak biltzen ari ginen. Horrela, Azaroaren amaiera aldera bi egunetan Udaletxera deitu genuen, baina arazoa azaldu ondoren ez ziguten erantzunik eman. Beraz, atzo bertan berriro deitu, eta jasotako erantzunaren ondoren Ikastolara ere egin genuen deia. Dei hauen ondorio dira atxikitako PDF artxiboa: kopia bana utzi nuen Udaletxean eta Ikastolan.

    Eskola orduetatik kanpo Udaletxeak hartu beharko du, beste herrietan bezalaxe, patioa garbitzeko eta gauetan itxita edukitzeko ardura. Lehen ere horrelako akordio bati esker guztiok erabil genezakeen patioa, baina beharbada ez zen nahikoa… ez dakigu. Ea lehen bait lehen Ikastola eta Udaletxea bildu eta patioa zabaltzeko akordio bat adosten duten, espazio publikoa den aldetik honen erabilerarako eskubidea bait daukagu. Ez du oso zaila izan behar.

    Eta Arnori zer eskatu behar diogu ba? (Jatorrizko mezuan ere esaldia negrita moduan jarri genuen). Ba ea indar pixka bat egin dezakezuen patioa lehen bait lehen zabaldu dadin. Bestalde, gurasook ere geure gain hartu beharko genuke tokatzen zaigun ardura, eta ez dezagun patioa arratsaldero zerri eginda utzi: beharbada honetan ere Arnotik zerbait aportatu zenezakete (kartelen bat…).

    Ea ba lehen bait lehen guztion artean lortzen dugun, animo!

  2. Al día siguiente, 3 de Diciembre, le enviamos el siguiente e-mail a Arno Guraso Elkartea:

    Pues eso, que os escribo por primera vez: soy Patxi Galarraga, pareja de Miren Vives, padre de Añes (3) e Inge (1).

    Decía que escribo este mensaje en torno al patio de la Ikastola: con el invierno encima, ultimamente los padres y madres de l@s niñ@s más pequeñ@s andábamos preocupad@s, porque el patio está todavía cerrado. Como pollos sin cabeza, cada un@ de nosotr@s iba preguntando aquí y allá, recogiendo diferentes respuestas. Así, llamamos dos veces al Ayuntamiento a finales de Noviembre, pero no obtuvimos respuesta alguna. Así, ayer mismo volvimos a llamar, y con la respuesta que nos dieron hicimos otra llamada a la Ikastola. El archivo PDF que adjuntamos es consecuencia de estas llamadas: dejamos sendas copias en el Ayuntamiento y en la Ikastola. (Al final de este mensaje os resumo lo que se dice en el mismo).

    Fuera del horario escolar deberá ser el Ayuntamiento el que, como en otras localidades, asuma las tareas de limpieza y cierre del patio por las noches. Antes funcionaba así el asunto, pero tal vez no era suficiente… no sabemos. A ver si se reúnen lo antes posible y llegan a un acuerdo, dado que tenemos el derecho de usar dicho espacio público. Tampoco debe de ser muy complicado.

    ¿Y qué le pedimos a Arno? (En el mensaje original la frase también iba en negrita). Pues a ver si podéis hacer algo de fuerza para que el patio se abra lo antes posible. Por otro lado, l@s padres y madres también tendremos que asumir la responsabilidad que nos toca, para que cada tarde el patio no quede como una pocilga: tal vez desde Arno también podéis aportar algo (algún cartel…).

    Lo que dice la solicitud (PDF): Hacemos una introducción, diciendo que la calidad de vida de un pueblo muchas veces se basa en pequeños detalles (el patio en este caso), que dicho patio sigue cerrado, que el Ayuntamiento dice que falta acabar las obras para que se llegue al acuerdo con la Ikastola, que la Ikastola dice que las obras están terminadas y que hagamos una solicitud por escrito. El resto del escrito es la propia solicitud para la apertura del patio en horario no escolar (incluidos fines de semana y vacaciones).

    A ver si lo conseguimos lo antes posible… ánimo!

  3. Egun hartan bertan, Abenduaren 3an, Euskararen Egunaren inguruko jaialdia antolatu zuen Ikastolak frontoian. Haren amaieran Jesus Urbieta Ikastolako zuzendariarekin egon nintzen hizketan lasai, luze eta zabal. Hainbat konturen artean patioaren inguruan ere jardun genuen. Laburpen gisara: “Lasai egon, patioarena egingo dugu eta”, Jesusek. Nere erantzuna: “Lasai ez, haur txikiak ditugunok patio estalia orain behar dugu eta, ez Udaberrian…”. Garbi geratu zitzaidana: gai hau ez dela oso premiazkoa ez Ikastola eta ezta Udaletxearentzat ere.

  4. Aquel mismo 3 de Diciembre, la Ikastola organizó en el frontón un festival en torno al Euskararen Eguna / Día del Euskara. A su conclusión, mantuve una tranquila charla con el director de la Ikastola Jesús Urbieta, en la que hablamos largo y tendido. Entre muchos temas, tratamos sobre el patio. A modo de resumen: “Tranquilos, que lo del patio ya lo haremos.” Mi respuesta: “Tranquilos no, que l@s que tenem@s niñ@s pequeñ@s necesitamos el patio cubierto ahora, no en Pimavera…”. ¿Qué saqué en claro? Que este tema no es urgente ni para la Ikastola ni para el Ayuntamiento.

  5. Bi egun beranduago, Abenduaren 5ean, iritsi zitzaigun Arnoren erantzuna:

    Kaixo Patxi,
    Patioaren gaia behin baino gehiagotan aipatu digu zuzendariak. Ireki aurretik arautu beharra dago (ordutegia, garbiketa, ixteko ordua…). Hori zehazten denean irekiko da.
    Zerbait gehiago dagoenean jakinaraziko zaizue.
    Ondo izan
    Amaia

    Egia esan zerbait gehiago espero genuen. Azken finean guk bidalitako mezuan zera eskatzen genien: ea indar pixka bat egin zezaketen patioa lehen bait lehen zabaltzeko. Horri buruzko aipamenik ez zegoen, eta ezta patioaren garbitasunaren gain gurasook daukagun arduraren parteari buruzko aipamenik ere. Bestalde, nahiko esanguratsua iruditzen zaigu “Patioaren gaia behin baino gehiagotan aipatu digu zuzendariak”: ez al luke ba alderantziz izan behar, ez al luke jardun behar Arnok lata ematen gai honi buruz?

  6. Dos días después, el 5 de Diciembre, recibimos la respuesta de Arno. En el comentario podéis ver la extensión de la respuesta. Se nos dice que previamente a la apertura del patio hay que acordar la normativa (horario, limpieza, hora de cierre…), y cuando se sepa algo ya se nos comunicará.
    En realidad esperábamos algo más después del mensaje que enviamos, dado que pedíamos su ayuda para que hicieran algo de fuerza para que el patio se abriera lo antes posible. Ninguna mención al respecto, tampoco sobre el tema que planteábamos en torno a la parte de responsabilidad que nos toca a las madres y los padres en la falta de limpieza del patio.
    Por otro lado, nos parece bastante significativa la frase que encabeza la respuesta de Arno, algo así como “El asunto del patio nos lo ha mencionado más de una vez el director”: pero, ¿no debería ser al revés, no debería ser Arno la que diera la lata al director con este tema?

  7. patioari buruz komentatu nahi nuen ondo legokeela patioan argia egotea. Ihaz Jesusi eskatu genion patioan argia jartzeko eta argi bakarra piztu zuten aterpe bukaeran. Gutxiegi aterpe guztiarentzat. Neguan 5terdietarako iluna dago eta argi gabe ezin da ikastolako patioa aprobetxatu.

  8. Traducimos: en el anterior comentario Olatz Bizkarguenaga nos comenta que se debería iluminar mejor el patio cubierto. Un problema que el año pasado sólo se solucionó parcialmente, puesto que en invierno, a partir de las 5 y media, parte de este patio sigue quedándose a oscuras, lo que impide aprovechar este espacio.

  9. Gabon oporretan patioa itxita edukitzea axolagabekeria handia da. Ikastolak eta Udalak euren hitzarmena edo dena delakoa berritu eta sinatu behar badute ere, ireki dezatela patioa orain arte zeukaten hitzarmenari lotuta eta adostu dezatela hitzarmen berria Gabon oporren ostean.

    Ene, burokraziak zenbat min egiten digun…

    Erakundeak zeren zerbitzura dauden, hiritarron papera gurean, etab. gogorarazteko gogoa datorkit hatzamar puntetara baina, errepikakorra eta agian hutsala ere izango da.

    Patio gabe bada ere, ondo pasa Gabonak!

  10. Nik kontu honetan gauza bat ez dut ulertzen. Orain arte irekita egon bada, bai astean zehar baita astebukaeran ere, zergaitik orain aldaketa? Zer gertatu da aldaketa hau emateko?
    Obrak egin dira bien bitartean ikastolan, eta jolas beriak jarri, baina espero det ez izatea hori aldaketa honen arrazoia. Alderantziz beharko luke nire ikuspuntotik, espazio mejoratua sortu bada, aprobetxagarria izan dadila.
    Ez dakit inork hau azal dezakeen. Ezjakintasunetik da galdera hau, baina gauzak sinplifikatuz nik horrela ikusten dut.

  11. En mi opinión, creo que alguien, Ayuntamiento, Ikastola, Arno o a quien corresponda, debería de decir algo concreto, cuál es el motivo por el cual no abren el patio, las obras ya acabaron, y ahora es el momento de volver a abrir el patio de la Ikastola, cuál es el problema? limpieza? horarios? Como opinión particular, creo que tenían que haber aprovechado un poquito de pintura y adecentar también el patio,poner más papeleras. No es bueno que haya tanto silencio al respecto, y tampoco creo que sea tan malo, decir abiertamente porqué no se abre el patio, cuando, desde que yo conozco la Ikastola, siempre ha estado abierto.

  12. Aupa. Mila esker zuen komentarioekin blog hau aberasten ari zaretenoi. Dena den, ohar bat: post hau patioaren inguruan idatzitako lehenengoa izan zen, baina ez bakarra. Eskuineko zutabean dagoen “etiketen hodeian” IKASTOLAKO PATIOA jartzen duen hortan klikatzen baduzue, gai honekin lotutako post guztiak azalduko zaizkizue.

  13. Aupa. Decía que muchas gracias a tod@s l@s que enriquecéis este blog con vuestros comentarios. Y un aviso: aunque este post fue el primero que escribimos acerca del patio, no es el único. Si en la “nube de etiquetas” de la columna de la derecha hacéis clic en EL PATIO DE LA IKASTOLA, os saldrán todos los post asociados con este tema.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s