Archivo

Artículos etiquetados y‘Navidad’

Gabonak 2009: Ebaluazioa | Navidad 2009: Evaluación

Gure ustez, proiektu jarrai bat duen edozein taldek ebaluatu beharko lituzke bere ekintzak. Hainbat taldetan izan dudan esperientziaren arabera, urtetik urtera gure ekintzak hobetzea posible egiten zigun tresna baliotsuena ebaluazioarena zen. Horregatik, ekintzaren antolaketari berari adina garrantzi ematen genion ebaluazioari. Hona hemen zeintzu izaten ziren ebaluazioaren helburuak:

  • Ekintzaren helburuak zein neurritan bete diren neurtzea (horretarako aurretik garbi finkatuta behar zuten helburu hauek).
  • Ondo irten diren gauzen arrazoiak topatzea.
  • Gaizki irten diren gauzen arrazoiak topatzea.
  • Hurrengo batetarako gauzak nola hobetu erabakitzea (honek lan handia aurreratzen du etorkizunean).
  • Lan-taldearen asebetetzea (parte hartu duten guztien eritzia jasoz).

Eta ebaluazio-bileraren gutxi gora-beherako prozedura hau izaten zen:

  • Ebaluaziorako bilera formal bat prestatzen genuen (modu informalean bildutako eritziek ekarpen desorekatuak eskaintzen dituzte).
  • Antolaketa fasean finkatutako helburuak aurrean hartuta egiten genituen bilerak.
  • Ekintza bakarrik ez, antolaketa fasea bera ere ebaluatzen genuen.
  • Antolaketa eta exekuzioan parte hartu zuten guztien eritzia biltzen saiatzen ginen.
  • Emaitzekin objetiboak eta zintzoak izaten saiatzen ginen, akatsetatik ikasbideak ateratzen saiatuz.
  • Txosten bat egiten genuen eta lan-taldearen artean banatu.

Guzti hau antolaketa taldearen barnean egiten genituenak ziren. Hala ere, ekintza hauetan partehartzaile edota ikusle izan ziren zenbait lagunen eritzia ere biltzen genuen: askotan kanpotik beste perzepzio batzu izaten bait dira. Eta bide hontatik gatoz gu: inork ez digu gure eritzirik eskatu, baina guk gurea bota egingo dugu:

Pues nada, a ver si traducimos este post lo antes posible.

En nuestra opinión, cualquier grupo que mantenga un proyecto continuado debería evaluar sus actividades. Según la experiencia que he tenido en distintos grupos, la herramienta más valiosa para mejorar nuestras actividades año a año eran las evaluaciones. Es por ello que les concedíamos tanta importancia como a la propia organización de dichas actividades. Principales objetivos que tenían nuestras evaluaciones:

  • Medir el grado de cumplimiento de los objetivos marcados para la actividad (para ello era necesario fijar con claridad dichos objetivos).
  • Buscar las razones de aquéllo que hubiera salido bien.
  • Buscar las razones de aquéllo que hubiera salido mal.
  • Decidir cómo mejorar las cosas para la próxima vez (esto ahorra mucho trabajo futuro).
  • La satisfacción del equipo de trabajo (recogiendo la opinión de tod@s l@s participantes).

Y el procedimiento aproximado para una reunión de evaluación solía ser algo así:

  • Programábamos una reunión formal para la evaluación (las aportaciones basadas en opiniones recogidas de manera informal suelen ser irregulares).
  • Durante la reunión siempre se tenían delante los objetivos que se fijaron para la actividad a evaluar.
  • No sólo se evaluaba la actividad, también se hacía lo propio con la fase de organización.
  • Se intentaba recoger la opinión de tod@s l@s participantes en la organización y ejecución de la actividad.
  • Nos esforzábamos en ser objetivos y honestos con los resultados, procurando extraer lecciones de los errores cometidos.
  • Redactábamos un informe y lo compartíamos con el equipo de trabajo.

Todo esto se refiere a lo que se hacía dentro del equipo de trabajo. Pero también recogíamos la opinión de algunas personas que hubiesen sido participantes o espectador@s: muchas veces las percepciones desde fuera difieren respecto de la visión que tienen l@s organizador@s. Y aquí es donde entramos nosotr@s: nadie nos ha pedido nuestra opinión, pero vamos a escribir sobre:

Erregeak Mendaron 2010: Ebaluazio bat | Una evaluación

Hona hemen gure ebaluazioa, ikuslearen ikuspuntutik egiten duguna, ekintza honen antolaketan ez bait genuen lanik egin. Baliagarri izan daitezkelakoan, eta hobetzeko asmoz, kalean esaten ditugunak idatziz jarri ditugu. Post honetan irakur dezakezu zer dela eta idatzi dugun ebaluazio hau.

  • Gure ustez 18.30tan hastea beranduegi da haur askorentzat. Ordu erditxo bat aurreratu liteke, ondo ilunduta dago ordurako.
  • Berriro ere goxokiak: ze helbururekin botatzen dira? Haurrek txutxeak besterik ez dituzten garai honetan, ez al daude soberan?
  • Abiadura mantsotzerik balego… edo bestela San Josen egiten den geldialdiaren antzera beste pare bat egingo balitz… Txikientzako zaila da martxa horri jarraitzea.
  • Aurten frontoia aukeratu da helmuga modura. Azpilgoetako eleizaren aldean abantailaren bat eskaintzen du (leku gehiago dago), baina gure ustez horrelako ekintza bat girotzeko hobeto zegoen eleiza. Frontoia handiegia da, eta girotze aldera eskenatoki eta argiztapenarekin lan handia egin zen arren, distantziak handiegiak gelditzen ziren. Ahotsa bera ere ez zen ondo iristen. Eleizak antolaketa aldetik zailtasunak jarriko zituen, batez ere eskutitzak emateko garaian mundu guztia arrapaladan joaten zenean aldarera, baina ez dugu uste hain zaila denik honi irtenbide bat ematea: antolatzaileen aginduei jarraituz jendea taldeka jeiki eta hurbilduko balitz erregeengana une desatsegin hori ezabatuko litzateke seguru asko. Gainera, eskenatokiaren prestaketari begira lana aurreztuko luke…
  • Berriro ere hesiak. Eleizan egiten zenean ez zegoen inongo hesiren beharrik. Hauen ordez lurrean muga bat jarri daiteke, opari kaxa batzuekin adibidez. Honekin, gehi pare bat antolatzaile muga hau zaintzen (gehi gurasoon laguntza), ez litzateke hesirik beharko.
  • Elkarrizketako gidoia: ze entzuleri zeuden zuzenduak galdera-erantzunak? Galderak prestatzeaz gain erantzunak ere idatzi beharko lirateke. Txisteak helduok ulertzen genituen, baina 6 urte bitarteko haur gutxi dibertituko zen erregeek esandakoekin.
  • Elkarrizketa haurrentzako luzeegia izan zen gure ustez. Gure ustez nahikoak lirateke 3 galdera, errege bakoitzari bana. Adibidez:
    • Meltxor: kontatu dezala nolakoa izan den Mendarorainoko bidaia (zer iruditu zaien herria, bidean gertatutako pasadizo barregarriren bat…).
    • Gaspar: kontatu dezala nola egiten duten oparien lojistika (eskutitzak jaso, opariak erabaki, hauen sailkapena eta banaketa, eskutitzik jasotzen ez dutenean ere nola asmatzen duten zer nahi duten haurrek, nola dakiten non bizi den haur bakoitza…).
    • Baltasar: esan dezala zer egin behar duten haurrek oheratu aurretik (zapatak, zer utzi jateko eta edateko -alkoholik ez, mesedez-),  gauez (beldurrik sartu gabe, nahikoa da lo lasai egitea) eta hurrengo goizean (jolastu, konpartitu, paketeen kartoia eta paperak birziklatzera bota…).
  • Lepokoren bat Baltasarrentzako (makilaiaren mugak nabarmenegiak ziren…).

Eta zein da zure eritzia?

↘ “Alaken”

Pues nada, a ver si traducimos este post lo antes posible.

Olentzero eta Maridomingi Mendaron 2009: Ebaluazio bat | Una evaluación

Hona hemen gure ebaluazioa, ikuslearen ikuspuntutik egiten duguna, ekintza honen antolaketan ez bait genuen lanik egin. Baliagarri izan daitezkelakoan, eta hobetzeko asmoz, kalean esaten ditugunak idatziz jarri ditugu. Post honetan irakur dezakezu zer dela eta idatzi dugun ebaluazio hau.

  • Kalez kaleko ibilbideak (batez ere lehenengo zatiak) partaidetza bajua izan zuen.
  • Trikitilari taldeak doinu alaiak jotzen zituen: ezin lortu, ordea, giroa alaitzea (parte hartu genuenok ere jarri behar genuen zerbait gure aldetik).
  • Han zebiltzan haurren obsesio bakarra Olentzeroren gurdia heltzea eta hark botatzen zituen goxokiak ziren. Zein da goxokien helburua? Haurrek txutxeak besterik ez dituzten garai honetan, ez al daude soberan?
  • Helduek bakarrik abesten zuten/genuen (dozena erdi bat lagun?).
  • Abesti batzu nahiko tristeak ziren (“Aspaldiko Olentzero”). Beste batzu modu oso geldoan abestuak (adibidez, “Ai hau gabaren zoragarria” abestia, eta bereziki “Aingeruak kanta, artzai onak dantza…” zatia).
  • Ez dugu uste diagnostiko hau gurea bakarrik denik: haur eta nerabeak falta dira eta protagonismoa helduek daukate. Zergatia? Ez dakigu txikienen gabeziak helduen protagonismoa derrigortu duen, edota alderantziz, helduen protagonismoak gazteenen urruntzea eragin duen.
  • Aurreko honen ondorioak ikusi genituen: ibilbidea giro goibelean egin genuen, eta abestiak “helduenak” ziren, “helduek” abestuak eta “helduen modura”.
  • Musika Eskolak izan dezake honen konponbiderako giltza. Beharbada gehiegi eskatzea da, egun gutxi lehenago esfortzu handia egiten bait dute herriari eskaintzen dizkioten emanaldietan… Ez gara esaten ari erraza izan behar duenik, baina guri irtenbide naturalena hemendik dagoela iruditzen zaigu:
    • Abestien aukeraketa Ikastolarekin koordinatu al daiteke? Abesti berriak txertatzeko modu erraza litzateke hau.
    • 16.00etan San Agustin aretoan azken entsegua.
    • 17.00etan txokolate beroa Garagartzako eleizako aterpean.
    • 17.15etan irteera. Polita litzateke ibilbidean zehar pasakallean joatea: horretarako gurdiak lagundu baino enbarazu gehiago egiten du. Beharbada ordenak horrela izan beharko luke: aurretik jendea, atzetik trikitilariak eta azkenik gurdia. Eta Trikixaporen inplikazioa lortzerik balego?
    • Geldialdi bakoitzean zuzendari batek jendea bere aurrean bildu beharko luke, guztiok batera alaitasunez eta indartsu abestu dezagun. Ez gara ezer berririk esaten ari: lehen aipatutako emanaldietan edota Errege eguneko kantaldian, Musika Eskolak eta haurrek erakusten digute hori oso ondo egiteko gai direna.
  • Geldialdi eta kantaldientzako leku itxiagoak aukeratu beharko lirateke, leihora ateratzen den jendeari kanta diezaiogun eta ahotsa galdu ez dadin. Badirudi herria aldatu den arren geldialdiak lehengo leku berean egiten segitzen dugula: kantatzen den leku askotan ez da ia entzulerik azalduko leihoetara, eta alderantziz, etxe berriak egin diren lekuetan ez da abesten.
  • Amaiera frontoian izan zen (eskenatoki handiegia bi pertsonaiarentzat), eta gainera hesiak berriro: lehen ere nahiko urrun baldin bazeuden, are eta urrunago muga hauei esker.
  • Bai Olentzerok eta baita Maridomingik hitz batzu esan beharko lituzkete agian: galderarik gabe, “diskurtso” txiki edo bertso bana bakoitzak.
  • Beharbada beste estilo bat eman behar litzaioke amaierako saioari, Erregeekin egiten den horretatik bereiziz, pixka bat xumeagoa. Adibidez, ibilbidea gurdirik gabe eginez (Olentzero eta Maridomingi gabe), hau Trinidaden bukatuko litzateke, eta barruan biak bakar-bakarrik egongo lirateke gure zain. Ermitako bankuak baztertuta, denok barnera sartu, azken abestiak bertan abestu (tarteetan Olentzero eta Maridomingiren hitzak entzun), eskutitzak eman eta kalera. Guzti hau zutik eta hogei minututan. Haur txikienentzat Trinidade Olentzero eta Maridomingiren etxea litzateke…

Eta zein da zure eritzia?

↘ “Horra Maridomingi”

↘ “Aspaldiko Olentzero”

↘ “Hator, hator”

↘ Goizean Elgoibarren izan ginen, Atxutxiamaika begirale taldeak antolatzen duen kantaldian. Giro ona lortzeko ez da aparteko baliabiderik behar… | Por la mañana estuvimos en Elgoibar, en el acto que organiza el grupo de monitores Atxutxiamaika. Vemos que no hace falta nada de otro mundo para crear buen ambiente…

Pues nada, a ver si traducimos este post lo antes posible.

Olentzero eta Maridomingi Mendaro Ikastolan 2009: Ebaluazio bat | Una evaluación

Hauen bisita zela eta, gurasook Ikastolaren gonbidapena jaso genuen Abenduaren 23an 11.30tan bertaratu gintezen. Gabon jaialdia izatekoa zen, eta haren ondoren Ikastola ikusteko aukera izango genuen. Hona hemen gure ebaluazioa, ikuslearen ikuspuntutik egiten duguna, ekintza honen antolaketan ez bait genuen lanik egin. Baliagarri izan daitezkelakoan, eta hobetzeko asmoz, kalean esaten ditugunak idatziz jarri ditugu. Post honetan irakur dezakezu zer dela eta idatzi dugun ebaluazio hau.

  • Euria zela eta, patio estalian zeuden bilduta irakasle eta ikasleak, eta hesi baten atzean pilatzen joan ginen han azaldu ginenok. Garbi daukagu hango protagonistak haurrak zirela, baina guraso bezala joan ginenez, ikuspuntu hortatik eman behar dugu eritzia.
  • Harrera eskas xamarra egin zitzaigun: ez zigun inork ezer esaten, eta lehenengo ordu laurdenean ez genekien zertara gonbidatu gintuzten. Ikuskizuna amaitua zenaren zurrumurrua zabaldu zen (aurretik antzerki emanaldi bat eskaini zioten ikasle zaharrenek txikienei, nonbait) eta hainbat guraso haserre zebilen. Kontutan hartu behar da guraso askok lanetik ihes egin behar izan zutela, eta batek baino gehiagok opor egun bat hartu zuela.
  • Garbi zegoen ikusle izatera gonbidatu gintuztela, baina lepoa luzatu eta gure aurrean ikusten genuena zera zen: haurrak patioan alde batera eta bestera jolasean, irakasleak txorixo pintxoak jaten, bazter batetan Arno Guraso Elkarteko hainbat kide pintxo mordo bat zuen mahai baten atzean zutik, eta banatzen gintuen hesiaren ondoan megafonia ekipo bat.
  • Kontua da zerbaiten zain geundela guztiok. Minutu haiek gozatzeko Arnok pintxoak banatu zituen gurasoon artean… Ideia ona iruditzen zaigu Santo Tomas eta Olentzeroren ospakizunak bateratzea (Elgoibarko Herri Eskolan, adibidez, gurasoak 21ean txorixoa jatera gonbidatu zituzten, eta 22an Gabon-jaialdira).
  • Halako batean megafoniatik eman zuten abisua: badatoz Olentzero eta Maridomingi! Horretxen zain geunden, beraz. Esan ba! Asto batez lagunduta iritsi ziren, hartu zuen norbaitek lan hori. Eskertzekoa da.
  • Hemendik aurrerakoa, ohiko eskema, haurrek etorri berriei kantuak eskaini bait zizkieten. Beharbada Olentzerok eta Maridomingik hitz batzu esan zitzaketen (Ikastola batetan gaude, “oparikeria” eta kontsumismoaren kontrako mezu batekin adibidez).
  • Gero txerritxo batzu zozketatu zituzten: lehenengoa HHko haurren artean, eta bigarrena LHkoen artean. Ezin dugu alde batetara utzi xehetasun itxaropentsu bat: azkenean egin ez bazen ere (orduak estututa edo), hirugarren zozketa bat ere iragarri zuten, irakasle eta gurasoen artean. Talde berean gaude beraz! Horren alde egin nahi dugu guk ere.
  • Kontua da ikusle izatera gonbidatu gintuztela, baina guk ez genuela gure alaba ikusi (ezta berak gu ere), jaialdia amaitu, hesiak alde batetara baztertu eta beraiengana hurbiltzera gonbidatu gintuzten arte. Ez dago patio hortan horrelako ikuskizun batetarako lekurik, eta inprobisazioa nabaria zen.
  • Bistan zegoenez, jaialdia kantxan egiteko asmoa izan zuten hasiera batetan (hesiak jarrita bait zeuden han ere), baina eguraldi txarrak patio estalian egitera behartu zituzten (ez zen hala ere zorigaiztoko gertaera bat izan, iragarpen guztiek eguraldi txarra agintzen bait zuten aurreko egunetatik).
  • Zenbait gurasok aurreko urtean San Agustin aretoan egindako jaialdia zuten gogoan. Polita izan omen zen (gu ez ginen han izan). Baina izango zuen alderdi txarren bat Ikastolaren ikuspuntutik, aurtengoan ez bait da errepikatu.
  • Behin amaitu zenean Ikastola bisitatu genuen, obren ondoren gune berriak eta berriztatuak ikus genitzan: eskertzekoa da zuzendaritza taldeak inaugurazio ekitaldirik egin nahi ez izatea, aurreko mendeko politikarien ohiturak dira horiek. Horrela ba, ateak zabaldu eta gelaz gela lasai ibili ahal izan genuen. Baina apaltasunaren apaltasunaz, kontua da ez ginela guztiz aklaratu, eta alde egin genuenean konturatu ginen psikomotrizitateko gela berria bisitatu gabe utzi genuela. Faltan bota genuen paper bat, informazio apur batekin (komunikazioa, inkomunikazioa…).

Jaialdiak utzi zigun arrastorik sakonena hesiaren presentziarena izan zen: ez zaigu iruditzen detaile hutsal bat denik, sakoneko arazo baten erakusgarri baizik. Gure ustez, une honetan Ikastola alde batetan dago eta gurasook beste aldean gaude, eta hau gure haurren heziketaren kontra doala iruditzen zaigu.

Eta zein da zure eritzia?

Olentzero eta Maridomingi iristen | Llegan Olentzero y Maridomingi

↘ “Olentzero joan zaigu”

↘ Olentzero eta Maridomingi badoaz | Olentzero y Maridomingi se van

Pues nada, a ver si traducimos este post lo antes posible.

Oporretarako eskulanak | Manualidades para vacaciones

Badatoz gabonetako oporrak eta umeak ordu asko izango ditugu etxetik bueltaka, eguraldi eskasa dela eta. Eskulanak egiteko parada izango dugu, beraz. Gu geu ere, gure txikitako sasoira itzuli, mantalak jantzi, guraiza eta kartulinak hartu eta eskulanak egitera!

Ideiak hartzeko zenbait web-orri proposatuko dizkizuegu, baina ziur zuek ere ezagutzen duzuela leku interesgarriren bat. Zuen proposamenen zai gelditzen gara…

Ah! Eta oporren ostean ia erakusketa bat egiteko moduan garen. Bidali egindako eskulanen argazkiak ere!

Llegan las vacaciones de Navidad y, como no mejore el tiempo, tendremos a nuestros hijos pululando por casa muchas horas. Es una buena oportunidad para realizar manualidades con ellos. Volvamos a la infancia, ponte el delantal, coge las tijeras y las cartulinas y a jugar!

Os proponemos unas cuantas páginas web donde coger ideas, pero seguro que conocéis alguna otra. Esperamos vuestras propuestas…

¡Ah! Y a ver si podemos hacer una exposición de manualidades después de las vacaciones. Enviadnos también las fotos de vuestras obras de arte!

Ah! Eskulan bila zabiltzatenoi, hemen, eskuineko zutabean behera joanez gero aurkituko duzue esteka mordoxka bat Eskulanak | Manualidades izenburupean.

Por cierto, a l@s que buscáis manualidades: en la columna de la derecha, si vais hacia abajo, encontraréis unos cuantos enlaces bajo el título Eskulanak | Manualidades.

Gainera, blog honetan bertan:

Además, en este mismo blog:

Udaberriko eskulanak | Manualidades de primavera.

Eskulanak: Akuario bat | Manualidades: un Acuario.

Fem manuals a l’escola Canigó  

Bartzelonako Canigó eskolako eskulanen blog-a da hau.

Blog de manualidades de la escuela Canigó, en Barcelona.

Catalá | Castellano

Childtopia 

Eskulanetaz gain, jokoak, ipuinak, etab. aurki dezakezue hemen.

Además de manualidades, juegos, cuentos, etc.

Euskaraz | Castellano | Catalá | English | Francais

Betizu 

Eskulanak eta marrazkiak barra-barra.

Manualidades y dibujos para colorear.

Euskaraz | Castellano | English | Francais

Activity Village 

Eskulanak, jolasak, puzzleak, origamiak,…

Manualidades, juegos, puzzles, origamis,…

English

That artist woman 

Eskulan zoragarriak pausoz-pauso.

Maravillosas manualidades paso a paso.

English

Matsutake 

Eskulanak pausoz-pauso hemen ere.

Manualidades paso a paso.

English

Bkids 

Eskulan ugari hemen ere.

Otro montón de manualidades.

English

Inkesta! | Encuesta (01)

Gabonetako oporrak gainean ditugula eta, inkesta hauxe proposatu nahi dizuegu. Pare bat ohar: alde batetik, erantzun bat baino gehiago aukeratu dezakezuela, eta bestetik, behin bakarrik kontatuko zaizuela (alegia, alferrik izango dela behin eta berriro botoa ematen jardutea…).

  • Emaitzak ikusteko : View Results
  • Inkestara itzultzeko: Return To Poll
  • Inkesta hau norbaiti bidaltzeko: Share This

Ya tenemos encima las vacaciones de Navidad, y con este motivo os queremos proponer esta encuesta. Un par de avisos: por un lado, que podéis marcar más de una respuesta, y por otro lado, que se os va a contar una sola vez (es decir, que no os valdría de nada votar una y otra vez…).

  • Para ver los resultados : View Results
  • Para volver a la encuesta: Return To Poll
  • Para enviar a alguien esta encuesta: Share This
Categorías:Inkesta | Encuesta Etiquetas: , , ,

Zuek al zarete Erregeak? | ¿Los Reyes existen?

Guraso asko galdera honen beldur dira garai hauetan (gu, zorionez, oraindik ez, baina iritsiko zaigu). Badirudi momentu horretatik aurrera lilura eta magia desagertu egingo direla: umeak bere lehenengo desengainu handia jasotzen du, iruzurtua sentitzen da. Ondoko ipuin honetan egia kontatzeko modu on bat (bai, agian ñoño xamarra da) aurkitu dugu magia erabat desargertu arazi gabe. Esango diguzue funtzionatu duen ala ez…

Es la pregunta que nos tememos muchos padres (nosotros todavía no, pero todo llegará). Parece que la magia va a terminar a partir de ese momento: el niño se lleva la primera gran decepción de su vida, se siente engañado. En el siguiente cuento hemos encontrado una buena manera (vale, igual un poco cursi)  de contarles la verdad sin que desaparezca del todo la magia. Ya nos diréis si funciona…


-Papá, ¿existen los Reyes Magos?

El padre de Blanca se quedó mudo, miró a su mujer, intentando descubrir el origen de aquella pregunta, pero sólo pudo ver un rostro tan sorprendido como el suyo, que le miraba igualmente.

-Las niñas dicen que son los padres. ¿Es verdad?

La nueva pregunta de Blanca le obligó a volver la mirada hacia la niña y tragando saliva le dijo:

-Y tú, ¿qué crees, hija?
- Yo no sé papá; ¡que sí y que no! Por un lado, me parece que sí que existen, porque tú no me engañas; pero……como las niñas dicen eso……
-Mira hija, efectivamente son los padres los que ponen los regalos, pero…
-Entonces…, ¿es verdad? – cortó la niña con los ojos humedecidos – ¡Me habéis engañado!

(…)

Txintxua izan al zara? | ¿Has sido bueno?

Urtero bezala, gabon garaia iristen denean, etengabe entzuten da esaldi hau. Ekimen honen bitartez, STOP al ¿has sido bueno? taldekoek Hiru Erregeen etorrera ospatzeko festa erabat zoriontsua izan dedila eskatzen dute, baldintza gabekoa.  “Ez baduzu berokia jazten Olentzerok ikatza ekarriko dizu” edo “Badakizu Erregeak zuri begira daudela: jan bokadilua” bezalako esaldiek umeengan sor dezaketen larrialdiaz konturatzen al gara? Ekimen hau festa umeei itzultzeko da, xantaiarik gabe, gezurrik gabe. Ia aurtengoan Hiru Erregeak  (Olentzero eta Bizarzuri-ren kasua ere antzekoa da) ondo portatzen diren eta ez dizkieten gure zorionari baldintzak jartzen. Izan ere, txintxuak izan al gara gu ere?

Como todos los años, a medida que se acercan estas fechas, esta frase se convierte en la favorita de muchos adultos. Mediante la siguiente iniciativa, el grupo STOP al ¿has sido bueno? piden que la fiesta por la llegada de los Tres Reyes Magos sea 100% mágica y sin condiciones. Frases como “Si no te pones el abrigo Olentzero te va a traer carbón” o “Sabes que los Reyes te están mirando, cómete el bocadillo” crean un estrés innecesario a nuestros hijos. Mediante esta iniciativa se pretende devolver la fiesta a nuestros hijos, sin chantajes, sin mentiras.A ver si consiguen que este año los Tres Reyes (y por supuesto Olentzero y Papá Noel) se porten bien y no les ponen condiciones a nuestra felicidad. Acaso ¿hemos sido buenos nosotros?

Queridos Reyes Magos,

este año queremos haceros una petición muy especial, que si nos concedéis, puede ayudar a cambiar para siempre esta fiesta con la que celebramos vuestra llegada y ayudar a que sea de una vez lo que siempre tuvo que haber sido: la fiesta 100% mágica y 100% pura que todo niño merece, aunque sea sólo una vez al año.
Veréis, desde hace muchos años algunos papás distribuidos por todo el mundo han ido propagando el bulo de que vosotros estáis constantemente observando lo que los niños hacen para, en función de su comportamiento, traerles más o menos regalos o incluso traerles sólo carbón. Esta historia viene de tan lejos que incluso algunos papás se la creen cuando se la cuentan a sus hijos.
Y claro, de ser cierta esta historia, vosotros dejaríais de ser esos personajes tan generosos, desinteresados y admirados para convertiros en vulgares chantajistas, pues quien da algo sólo a cambio de otra cosa no está regalando nada, está haciendo chantaje.

(…)

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.