Antzerkia | Teatro: Arratoitxo pinpirina. Glu glu.
Joan zen igandean Astigarragan izan ginen, Glu Glu-ren Arratoitxo Pinpirina antzezlana ikusten.
Oso ondo pasa genuen. Haurrentzat izanik, gurasoontzat ere oso erakargarria iruditu zitzaigun ekoizpen hau, izan ere, musikal honetako abestiak 60-70 hamarkadetako zenbait abesti ezagunen moldaketak dira. Iraupena ere, ordubetetxo bat, neurri-neurrikoa.
Badirudi asteburu honetan Bergaran eta Zumaian egongo direla. Nik uste dut errepikatu egingo dugula!
El pasado domingo estuvimos en Astigarraga viendo la obra teatral Arratoitxo Pinpirina (La Ratita Presumida) de la compañía Glu Glu.
Nos gustó muchísimo. Además de ser una historia divertida para los niñ@s, resulta también divertida para los mayores, ya que las canciones del musical son adaptaciones de canciones de los 60-70 conocidas por tod@s.
Este fin de semana estarán en Bergara y Zumaia. Yo creo que repetiremos!

Eta igande honetan Oñatin! Gu bagoaz… koruak egitera holako martxan…
Otsailaren 11an, Zarauzko Lizardin berriro ikusteko aukera izango dugu. Oraingoan mozorrotuta joango gara (5. aldia dela ospatzeko).
Ze, animatzen al zarete?
nik nahiko nuke joan…. Pablo lanean dago beraz umeak eta ni joango ginateke. sarrerak nola lor daitezke? Kotxean joateko moldatu al gaitezke elkarrekin?
Nik uste det antzokia beteko dugula…
Sanz Enea Kultur-etxean salgai daude sarrerak otsailaren 1etik aurrera (3 euro). Ia aldez aurretik lortzerik duzuen.
Trenez elkarrekin joan gaitezke. Mozorrotzeko asmorik?Guk bai (noski).